Henrik Dam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henrik Dam
Henrik Dam
Datu pertsonalak
Jaio 1895eko otsailaren 21a
Kopenhage (Danimarka)
Hil 1976ko apirilaren 17 (81 urte)
Kopenhage (Danimarka)
Bikotekidea(k) Inger Olsen
Nobel Saria 1943an. K bitamina aurkitu zuen

Carl Peter Henrik Dam (Kopenhage, 1895eko otsailaren 21a - Kopenhage, 1976ko apirilaren 17a) daniar biokimikari eta fisiologoa izan zen. 1943 urtean Medikuntzako Nobel Saria eman zioten, Edward Doisyrekin batera, K bitamina hauteman eta bere funtzioak aztertzeagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carl Peter Henrik Dam Kopenhagen jaio zen 1895eko otsailaren 21ean. Aita Emil Dam botikaria izan zuen eta ama, berriz, haren emaztea zen Emilie Peterson irakaslea[1].

Henrik gazteak kimika ikasi zuen Kopenhageko Institutu Politeknikoan eta 1920an graduatu zen. Urte berean egin zuten kimikako laguntzaile Nekazaritza eta Albaitaritzako Medikuntza Eskolan eta, 1923an, biokimikako irakasle izan zen Kopenhageko Unibertsitateko Fisiologia Laborategian.

Hurrengo urtean, ezkondu zen eta Inger Olsen izan zen emaztea[2].

Irakasle lanetan aritu zen Kopenhagen 1939ra arte eta, 1940an, AEBetara joan zen bizitzera, 1942 eta 1945 artean, Rochesterko unibertsitateko irakasle izan zelarik.

1946an, berriro itzuli zen Danimarkara eta biokimika eta nutrizio irakasle izan zen Institutu Politeknikoan 1965era arte.

Bere ikerketatan zera obserbatu zuen: grasarik gabeko dieta jarraitzen zuten oilaskoei nekezago koagulatzen zitzaien odola eta odoljarioak jasaten zituzten, muskulu eta azalazpietan, bereziki. Gerora, odolaren koagulazioaren gabezia hori ez zela fibrinogeno, kaltzio eta tronboplastina kontzentrazio baxuaren ondorio frogatu zuen, protronbina eskasiarena baizik. Odolaren koagulazioareko ezinbestekoa zen sustantzia liposoluble baten bila ikertzen ari zelarik, bat aurkitu zuen landareen hosto berdeetan eta horri deitu zion K bitamina.

Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K bitaminaren aurkiduntza eta funtzio fisiologikoei buruzko lanagatik, 1943an, Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria eman zioten, Edward Adelbert Doisyrekin partekatu zuelarik.


Aurrekoa
Gerhard Domagk
Nobel prize medal.svg
Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Sariak
1943
Ondorengoa
Joseph Erlanger
Herbert Spencer Gasser

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]