Hans Adolf Krebs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hans Adolf Krebs
Hans Adolf Krebs.jpg
Bizitza
Jaiotza Hildesheim1900eko abuztuaren 25a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Oxford1981eko azaroaren 22a (81 urte)
Hezkuntza
Heziketa Göttingengo Unibertsitatea
Hanburgoko Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Municheko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea biokimikaria, medikua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Sheffieldeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Sir Hans Adolf Krebs (Hildesheim, 1900eko abuztuaren 25a - Oxford, 1981eko azaroaren 22a) biokimikari alemaniarra izan zen, azido zitrikoaren zikloa (Krebs zikloa) aurkitzeagatik Nobel sariduna eta zaldun izendatua izan zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildesheimen jaio zen 1900ean. George Krebs otorrinolaringologoaren semea zen. Ikasketak herrian bertan hasi zituen eta ondoren medikuntza ikasi zuen Göttingen, Friburgo eta Hanburgoko unibertsitateetan (1918-1925) eta ondoren kimika ikasi zuen urtebetez Berlinen. 1930an Kaiser Wilhelm Institutuan Otto Warburgen laguntzailea izan zen.

1932an Alemaniako armadan sartu zen baina urte betera berriro medikuntzara itzuli zen eta urearen zikloa aurkitu zuen Friburgoko unibertsitatean. Judua zenez 1933an Alemania Nazitik ihes egin behar izan zuen eta Cambridgeko Unibertsitatean sartzeko gonbidapena jaso zuen. 1937an azido zitrikoaren zikloa deskribatu zuen, gerora bere izena eramango zuena.

1945ean Sheffieldeko unibertsitatean biokimika irakasle hasi zen eta 1954ean Oxfordeko Unibertsitatera joan zen eta bertan aritu zen erretiratu zen arte. 1957an eman zioten azido zitrikoaren aurkikuntzarengatiko Nobel Saria eta 1958 zaldun (Sir) izendatu zuten. Oxforden bertan hil zen 1981ean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Adolf Krebs Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.