Robin Warren
Robin Warren | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Adelaide, 1937ko ekainaren 11 (85 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Adelaideko Unibertsitatea University of Western Australia (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, medikua, patologoa, mikrobiologoa eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | University of Western Australia (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Australian Academy of Science (en) ![]() |
John Robin Warren (Adelaide, 1937ko ekainaren 11) australiar patologoa da. 2005eko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Barry Marshallekin batera. Biek jaso zuten saria Helicobacter pylori bakterioa berraurkitzeagatik eta ultzera peptiko gehienak sortzen dituztela frogatzeagatik.
Warrenek Adelaideko Unibertsitatean ikasi zuen. Adelaideko Royal Hospitalean lan egin zuen hematologiako laborategian, eta horrek patologiari buruzko interesa piztu zion. Ondoren Melbournen lan egin zuen eta 1967tik Pertheko Royal Hospitalean, non bere ibilbidearen zatirik handiena eman zuen.
Mendebaldeko Australiako Unibertsitateko Barry Marshall lankidearekin egin zituen Nobel Saria lortu zuten ikerketak. Gainera, H. pylori bakterioa detektatzeko diagnostiko-test bat garatzen lagundu zuten.
Warrenek 1997an utzi zuen medikuntza bere emaztea hil ondoren.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]