Michael Stuart Brown

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michael Stuart Brown
Mike Brown 2003.jpg
Bizitza
Jaiotza Brooklyn1941eko apirilaren 13 (75 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Pennsylvaniako Unibertsitatea
Perelman School of Medicine at the University of Pennsylvania
Lanbidea
Lanbidea genetista, medikua eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Michael Stuart Brown (New York, 1941eko apirilaren 13a) estatubatuar sendagile eta ikertzailea da.

Filadelfian egin zituen ikasketak: Pennsylvaniako Unibertsitatean graduatu zen 1962. urtean, eta Medikuntza Eskolako titulua lortu zuen 1966an. Bostongo erietxean lan egin zuen, eta han ari zela ezagutu zuen Goldstein, hura ere sendagile gisa lanean ari zenean. Brown Bethesdako Osasun Institutuan hasi zen geroago, Maylanden, eta han ikertu zuen digestio-aparatuaren kimika. 1971. urtean Texasko Unibertsitateko Medikuntza Eskolako ikerketa-sailean sartu zen, eta 1977an eritasun genetikoen zentroko zuzendari izendatu zuten. Bere lan nagusia kolesterolari buruzkoa izan zen. Goldsteinekin batera hasi zen ikerketa horiek egiten, 1972. urtean. Bi zientzialariok kolesterola arterietan nola pilatzen den eta bihotzekoen arriskua nola areagotzen duen azaldu zuten. Hain zuzen ere, kolesterola zelulen gainaldeko LDL hartzaileek kontrolatzen dutela aurkitu zuten, eta hartzaile horiek odoleko dentsitate txikiko lipoproteina izeneko gantz-partikulak xurgatzen dituztela; horrela, kolesterol askoko dieta batek hartzaile horiek deuseztatzen dituztela eta bihotzekoak izateko arriskua areagotzen duela atera zuten ondorioz, besteak beste. 1985. urtean Medikuntzako Nobel Saria eman zieten, beren aurkikuntzengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Stuart Brown Aldatu lotura Wikidatan