Louis Ignarro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Louis Ignarro
Louis Ignarro by Carlos Barretta (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza New York1941eko maiatzaren 31 (76 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea
Minnesotako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak biokimikaria, farmakologoa, farmazialaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Tulane University
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Louis José Ignarro (Brooklyn, New York, AEB, 1941eko maiatzaren 31 -) estatubatuar farmakologoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmazia ikasi zuen Columbiako Unibertsitatean 1962tik 1966ra, eta farmakologia, gero, Minnesotako Unibertsitatean. 1979tik 1985era, irakasle izan zen Tulane Unibertsitateko Medikuntza Eskolako Farmakologia Sailean (New Orleansen), eta, 1985ean, Los Angelesko Unibertsitateko Medikuntza Eskolan, sail berean.

Endotelioan sortutako lasaitasun faktorearen, EDRFren, izaera kimikoa aurkitzeko egin ziren ikerketetan parte hartu zuen. Analisi bikainak egin zituen, eta EDRF nitrogeno-oxidoa (NO) dela ondorioztatu zuen 1986an, Robert Furchgottekin batera, baina bakoitzak bere aldetik. 1996an, Furchgottek eta Ignarrok elkarrekin eman zuten hitzaldiak ikerketa ugari bultzatu zituen mundu osoko laborategietan. Horrela sortu zen gas batek organismoan seinale molekular gisa jardun dezakeelako lehen egiaztapena.

Sari ugari jaso ditu, besteak beste, 1998ko Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria, Robert F. Furchgottekin eta Ferid Muradekin batera, sistema kardiobaskularrean nitrogeno-oxidoak seinale molekularraren lana egiten duela aurkitu izanagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Ignarro Aldatu lotura Wikidatan