Edward Donnall Thomas
Itxura
| Edward Donnall Thomas | |
|---|---|
(2000) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mart, 1920ko martxoaren 15a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Seattle, 2012ko urriaren 20a (92 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Dottie Thomas |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Harvard Medical School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | medikua, unibertsitateko irakaslea, hematologoa eta fisikaria |
| Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Poloniako Zientzien Akademia Belgikako Medikuntzako Errege Akademia |
| Ezizena(k) | Don |
Edward Donnall "Don" Thomas (Mart, Texas, AEB, 1920ko martxoaren 15a - Seattle, 2012ko urriaren 20a) estatubatuar medikua izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bostongo Brigham Erietxean hasi zen lanean, hematologo gisa. Onkologian espezializatu zen, hezur-muineko transplantean bereziki: 1956an egin zuen aurrenekoa. 1990ean Medikuntzako eta Fisiologiako Nobel saria jaso zuen, Joseph Murrayrekin batera, gizakien organo- eta zelula-transplanteez egindako aurkikuntzengatik, urteetan organo-transplantearen arrakasta galarazi zuen eragozpen nagusia (gorputzak organo berria arbuiatzea, alegia) gainditzea lortu baitzuten bi zientzialariok.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.