Harald zur Hausen
Itxura
Harald zur Hausen (Gelsenkirchen, 1936ko martxoaren 11 – Heidelberg, 2023ko maiatzaren 28a) alemaniar birologoa izan zen. 2008ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen giza papilomaren birusak umetokiko lepoko minbizian jokatzen duen papera aurkitzeagatik. Luc Montagnier eta Françoise Barré-Sinoussi birologoekin partekatu zuen saria,
Medikuntza ikasi zuen Bonn, Hanburgo eta Düsseldorfeko unibertsitateetan. Düsseldorfeko Unibertsitateko Mikrobiologia Institutuan lan egin zuen 1965ean Filadelfiako Haur Ospitalean lanean hasi zen arte. Han jakin zuen birusek minbizi-zelulak sor ditzaketela.
Filadelfia, Würzburg, Nurenberg eta Friburgoko unibertsitateetan irakasle izan zen. Minbiziari buruzko Alemaniako Ikerketa Zentroko kide ere izan zen.