Altzürükü

Wikipedia, Entziklopedia askea
Altzuruku» orritik birbideratua)
Altzürükü
 Zuberoa, Euskal Herria
Chateau Ruthie-0.jpg
Altzürükün dagoen Urrutia gaztelua.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Aussurucq
AuzapezaJean Karrikaburu
(2008-2014)
Posta kodea64130
INSEE kodea64081
Herritarraaltzürükütar
Ezizenaeskalanpu handiak
Geografia
Azalera47.12
Garaiera191 – 1 284
Demografia
Biztanleria242 (2018: Red Arrow Down.svg −3)
Dentsitatea5,35 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 10,55
Ugalkortasuna[1]‰ 55,78
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,97 (2011)
Desberdintasuna[1]% -7,99 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 58,27 (2010)
Erabilera% 25,94 (2011)


Altzürükü Zuberoako mendebaldeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa. 242 biztanle zituen 2018. urtean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren ahoskera [alts̻yʁ̞yky] da. Lagunarteko hizkeran, maiz galdu egiten da r hori, eta ü bat kendu, eta Altzuku ([alts̻uku]) esaten diote herriari. Euskalkietan, bokal arteko r galtze hori maiz gertatzen da lagunarteko hizkeran (delarikdelaik, zerazea, eta abar).

Litekeena da Altzürükü euskal izena haltz hitzetik ekarria izatea.[erreferentzia behar]

Frantsesezko Aussurucq bere izenak[2] itxura hauek izan ditu: Aussuruc (1455, , Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[3]), Ausseruc (1412, Nabarrengoseko notarioek[4]), eta Baionako paperetan[5] : Ausuruc (1454), Sent-Martin d'Auçuruc (1471) eta Auserucus (1471).

Okzitanieraz Aussuruc du izena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzürüküko altxor nagusietariko bat hango ondare geologikoa da, inguru hartako eremu karstikoa hain zuzen ere. Udalerrian, leize eta kobazulo asko daude oraindik esploratu gabe. Horietatik ezagunenetariko bat Nébélé izenekoa da, 1972tik aurrera esploratua.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzürükü, Arbailen eta Iratiko oihanaren artean dago, Arbailen oinean. Halaber, udalerriak Harsüdürra mendikatea eta Aphanizeko ordokia ditu muga naturaltzat.[6]

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria hainbat ibai eta errekak zeharkatzen dute:

Ahüzki iturria ere udalerriko lurretan dago, izen bereko portuaren gainean (Bohokortia mendiaren magalean), Arbailen bihotzean. Bertara D-147 errepidea jarraituz hel daiteke. Propietate sendagarriak dituen ura isurtzen da bertatik eta famatua egin zen, fama horren ondorioz etorritako bisitari uholdea zela-eta, hotel bat eraiki zen iturritik hurbil. Iturrian bertan, Zuberoako ikur den lehoiaren alboan, ondoko hau irakur daiteke harrian grabaturik:

« Bortian Ahüzki, hur hunak osoki Neskatila eijerrak han dira ageri Hirur badirade, oi! bena xarmantik, Basa-Nabarr'orotan ez düte parerik »


Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen herriko auzoak[6]:

  • Altzürükü
  • Ahüzki (iturri handia)
  • Bedekaral
  • Etxekolaz
  • Elnazü
  • Garraibi
  • Hidondo
  • Jaragoihen
  • Karkaatz
  • Kharrika Uxia
  • Lapiztoi
  • Uhalt

Udalerrri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko lurretan dagoen Xaxixiloaga kobazuloko sabaian Goi-Paleolitoko pinturak aurkitu dira (monumentu izendaturik daude gaur egun). Dena den XII. mendera arte itxaron behar da lehen aipamen idatziak agertzeko, oraindik ez zenean udalerria, Urdiñarbeko auzoa baizik. Altzürükü Arbailetako mezulari-zerbitzuan edo messagerie zegoen[2], Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Zalgize-Doneztebe, Altzürükü eta Barkoxek osatuta)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (abelazkuntza, belardiak)[6].

Populazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean 700 biztanle izatera iritsi zen Altzürükü, baina ordutik populazio galera etengabea izan zuen XXI. mendera arte. 2010eko hamarkadan 250 biztanle inguru baizik ez zituen.

Altzürüküko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaldia Alkatea Alderdia
1983-1989 Jean Etxebarne
1989-2008 Battitta Keheille
2008-2014 Jean Karrikaburu
2014-2020 Jean Karrikaburu

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak haur-eskola bat du, Garaibie izenekoa.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzürüküko Kattalina Etchart[7] (Ahotsak[8] proiekturako)
Niko Etxart altzürükütar abeslaria, Koldo Zuazorekin hizketan, Altzürüküko zuberotar euskararen erakusgarri.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak urriko azken asteburuan ospatzen dira, hurrengo asteburuan errepikapena egiten delarik.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzürükün[9] Basabürüako hizkeran[10] egiten da, zubereraren aldaera.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzürüküko eliza.
  • Urrutia gaztelua: Gaur egungo udaletxea dena, herriaren erdian dago eraikia. Bi dorre zirkular dira XVI. mendeko jatorrizko eraikinetik gaur egun jarraitzen duten aztarna bakarrak[11].
  • Eliza: Muino batean dago kokatuta eta hilerriak inguratzen du. Bere hiru puntako kanpandorreak eredu hirukoiztarra jarraitzen du, Zuberoako beste hainbat elizaren antzera[12].

Altzürükütar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  3. Duchesne Bilduma, 99 - 114. Liburukiak, Oihenarten paperak, - Bibliothèque nationale de France
  4. Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. Baionako paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques et de la Mairie de Bayonne
  6. a b c (Gaztelaniaz) Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA: «Altzürükü», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  7. «Etchart, Kattalina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  8. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  9. «Altzürükü - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  10. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  11. Mérimée datu-basea
  12. Philippe Veyrin, "Les Basques", 241. orr. - Arthaud, 1975 ISBN 2-7003-0038-6

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa