Urrutia gaztelua
- Artikulu hau Altzürüküko jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrutia».
Urrutia gaztelua | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Zuberoa |
Herria | Altzürükü |
Koordenatuak | 43°08′59″N 0°56′03″W / 43.149778°N 0.934108°W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084327 |
Kontaktua | |
Helbidea | Urrutia |
Urrutia gaztelua edo Ürrüti jauregia Altzürükün dagoen gaztelua da, herriaren erdian dagoena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XI. mendean eraikia, XV., XVII. et XVIII. mendeetan berreraikia izan zen. 1925eko apirilaren 30ean ondare historiko bihurtu zen[1].
Gaur egun Altzürüküko udaletxea da. Bi dorre zirkular dira XVI. mendeko jatorrizko eraikinetik gaur egun jarraitzen duten aztarna bakarrak.
Urrutiatarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urrutia abizena frantsesez, De Ruthie da.
1256. urtean, urrutiatar bat aukeratu zuten kapareen erromesal dia egiteko, eta Zuberoako bizkondea zen Auger Miramontek egindako krimenak ordaintzeko.
1506an, Peyrot Luis XII.aren ganberako kontseilari eta kapare izan zen, eta ondoren, besteak beste, Zuberoako eta Saint Germaingo (Laye) gazteluetako kapitaina eta jauna.
Peyrotek eraiki zuen gazteluko zati zaharrena. Peyroten anaia Bernard Frantzisko I.aren kontseilaria eta kapilaua izan zen. Julio II.a Aita Santuak sagaratu zuen gorteko apezpiku, Henrike II.ak hala eskatuta.
Juan, iloba, Gipuzkoan atxilotu zuten 1546an. Pierre Urrutia Santa Graziko (1677) abadea izan zen, eta ondoren, Rieuxko apez pikua (1705-1709). Juan Urrutia (1714) izan zen Santa Graziko az ken abadea, eta geroago, Saint Bertrand de Commingeseko izan zen bikario nagusia.[2]
Abesti bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako kanta honek Urrutiarekin eta Ahe tzerekin du lotura:
Ahetzeko anderia
Urrutian khorpitzez
Hor dizu bere buria
Kanpoan da bihotzez.
Abestian aipatzen den Urrutia jauna 1422an ezkondu zen Domenge Ahetzerekin. Abestiari jaramon eginez gero, gizon gogorra zen.[2]
Jakingarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002an Altzürükük Ürrüti Jauregiko Peirot pastorala taularatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mérimée datu-basea
- ↑ a b Open data Euskadi. 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Arkitektura zibila I - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |