Edukira joan

Antoni Gaudí

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoni Gaudí

(1878)
Bizitza
JaiotzaReus, Riudoms eta Mas de la Calderera (en) Itzuli1852ko ekainaren 25a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzakatalana
HeriotzaBartzelona1926ko ekainaren 10a (73 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Antoni Gaudí (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: Tranbia istripua
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaEscola de la Llotja (en) Itzuli
Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa
(1872 - 1876)
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, diseinatzailea eta delineatzailea
Lantokia(k)Bartzelona
Lan nabarmenak
KidetzaCentre Excursionista de Catalunya
Mugimenduamodernismo katalana
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerromatar katolikoa

Find a Grave: 9960 Edit the value on Wikidata

Antoni Gaudí i Cornet (Reus edo Riudoms,[1] Baix Camp, Tarragona, 1852ko ekainaren 25a - Bartzelona, 1926ko ekainaren 10a) arkitekto kataluniarra izan zen, Art Nouveau edo modernisme estiloko arkitektura organiko eta ikusgarria eraiki zuelako mundu zabalean ezaguna.

Gaudiren lehen lanak XIX. mende amaierako estilo neo-gotikoa eta eraikuntza sistema erabili zituen, baina goiz hasi zen estilo eskultoriko bereizia sortzen, batez ere Viollet le Duc frantziar arkitektoaren eraginpean. Hala ere, maisua laster aurreratu eta itxura berritzaileak hasi zen bururatzen: organikoak, irregularrak eta fantastikoak.

Eraikuntza sistema berritzaileak erabili zituen, hala nola arku parabolikoa, uraren isurgarritasunean eta izadiaren itxuran oinarritutakoak.

Apainketan trencadís teknika erabili zuen, zeramika zatiz eginiko mosaikoak.

Haurtzaroa eta gaztaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaudiren lanik ezagunena: Bartzelonako Familia Sakratuaren Tenplua

Antoni Gaudí i Cornet 1852ko ekainaren 25ean jaio zen. Jaiotzaren toki zehatza eztabaidatua da; batzuen ustetan, Reus izango litzateke, non bere sortetxean eskainitako plaka bat duen, eta beste batzuen aburuz, Riudomseko Mas de la Calderera (Baix Camp), bere familiaren jabaria zena. Ziur dakigun gauza bakarra zera da, Reusen izan zela bataiatua.

Antoni, bere gurasoen bostgarren semea izan zen eta txikitatik izan zuen erreuma arazo bat, zeinak bere adinerako bizitza normal bat eroatea eragotzi zion eta bere bizitza osoan lagun egin zion. Medikuek landare-dieta bat eta noizik behinean osteratxoak egin zitzan gomendatu zioten, eta horregatik ibiltari porrokatua bihurtu zen. Bere gaixotasunagatik ezin zuen beste umeekin jolastu eta asko lekutu zen eskolatik.

Bai bere aita eta bai bere aitona pertzegileak ziren, eta Sant Francesc de Riudomseko errebaleko bizitokian lantegi bat zuten. Antonik eurengandik ikasi zuen hiru dimentsiotan lan egiten.

Oso gaztea zelarik, erromantizismoaren korronteak bizi izan zituen, eta bere lagun Eduard Toda i Güellekin, zeinarekin batxilergoko ikasketak konpartitu zituen Escoles Pies ikastetxean, eta Josep Ribera i Sansekin, arkitektura historiko mota honekin trebetasun handia eman zioten Pobleteko monasterioan aurriak aurkitu zituen.

Bartzelonara mugitu zen 1870ean, Bartzelonako Arkitektura Probintzia Eskolan arkitektura ikasteko, non 1878 eta 1882 urteen bitartean aritu zen ikasten, gauza desberdinetan lan egiten zuen bitartean: galdaragintzan edota arkitektu eta obra-maisu desberdinen ikasketetan. 1873. urte bukaeran edo 1874.aren hasieran, bere heziketa bitartean, dagoeneko egina zuen bere lehen proiektua, Mataróko Langile-Kooperatibaren plano orokorra, estatu osoko lehendabiziko langile-kooperatiba izango zena.

1876an bere ama eta bere anaia Francesc hil ziren, eta hiru urte beranduago bere arreba Rosa, eta bere gain hartu zuen Rosa Egearen zaintza, bere arreba Rosaren alaba psikiko urritua.

Ez zen inoiz izan ikasle nabarmenegia, eta zenbait asignatura suspenditu ere egin zituen. Azkenik, 1878an, arkitektu titulua eskuratu zuen.

Milà etxea edo Pedrera.

Antonio Gaudiren arkitekturaren lehenengo etapa ideario kooperatibistarekiko kidetasunak markaturik dago, urte haietako obra oro tankera hiritarrekoa eta sozialekoa baita. Mataróko Langile Kooperatiban lanean jarraitu zuen, kasinoaren proiektuarekin (1878), baina ez zen gauzatzera iritsi. Geroago, kooperatiba osoa diseinatzen jarraitu zuen: elkartearen estandartea sortu zuen (1884), eta gela bat jai kultural baterako apaindu (1885).

Beste obra txikiago batzuk ere proiektatu zituen, esaterako Errege-Plazako (Plaça Reial) farol biak eta Bartzelonako Pla de Palaukoa. Josep Fontserè i Mestrek ur-jauziaren iturria agindu zion Gaudi gazteari Ciutat Vellako parkerako.

Historizismoa. Estilo propio baten bila (1883-1900)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa honetan, oso era aske eta pertsonalean, arte musulmana eta estilo gotikoa eta barrokoa darabiltza, sasoi hartan modan zegoen korronte historizistari jarraituz eta estilo historikoak garaitzeko eta egitura-forma eta plastika propioak lortzeko ahalegin handia eginez. Mekanismo, sistema eta elementu arkitektoniko ugari sortu zituen, sinpletasun konstruktibo handiko hiztegi arkitektoniko bat eratuz, marra zuzenaren nagusitasunarekin kurbaren aurrean.

1883an, garrantzizko bere lehen obra proiektatzen du, Vicens Etxea (Casa Vicens), Gràcia auzoan, zeramika lantegi baten jabe zen familia dirudun batentzat, ekialdeko arkitektura islamiarrean oinarrituz.

Urte hartan bertan, Gaudiren bizitzan oso garrantzitsuak izango diren bi gauza gertatuko dira, biak Joan Martorell i Montellsek eraginda, Joan Güell i Ferrer industrialariarentzat La Ramblan etxe bat eraiki zuen arkitektua eta Gaudirentzat irakasle bihurtu zena: batetik Martorell bera da Gaudi Joan Güellen semeari aurkezten diona, Eusebi Güell i Becigalupiri, eta bestetik Familia Santuaren obrekin jarraitzea eskatzen zaio Martorellen aholkuz, arinagoko arkitektua izandako Francisco de Paula del Villar-en eta sustatzaileen (San Joseren Debotuen Elkartea) arteko desadostasunengatik alde batera utziak. Enkargu honek mundu katolikoan ospetsu izaten lagundu zion hasiberria zen arkitektu honi.

Güell eta Gaudi, biak katalanistak, berehala egin ziren lagun, eta 35 urtetan, 1918ra arte (Güell hil zeneko urtea), erlazioa sendo mantendu zen eta hainbat proiektu egin zituzten batera. Egitez, Eusebi Güell bere mezenasa izan zen hein batean. Gaudi baino sei urte nagusiagoa bakarrik zen, baina aberastasun ugari zuen bere aitaren negozioak jaraunsteagatik eta Isabel Lópezekin ezkontzeagatik, Antonio López y López Comillasko markesaren alaba, eta famili ondasun nabarmenak administratu zituen.

Güellen lehen enkargua, Can Cuiàs de la Rieran erosi zuen nekazari-finka bateko sarrerako arkupea izan zen. Gaudik neo-mudejar estilo berria erabili zuen oraindik kontserbatzen den atezaindegiko sarreran, Pedralbes etorbidean, eta dragoi bat duen burdin hesi zoragarri bat ere egin zuen. Güellekiko erlazioaren ondorioz ere, urte berean Gaudik Comillasko (Kantabria) El Capricho finkako planoak egin zituen, Máximo Díaz de Quijanorentzat, Antonio Lópezen koinatua, 1883 eta 1885 urteen bitartean eraiki zena, eta 1893an Tanger-erako eskola baten proiektua gauzatu zuen, inoiz burutu ez zen arren.

Bitartean, 31 urteko Gaudi gazte batek, Sant Martí de Provençalseko lursailetako Familia Santuaren Espiazio Tenpluarentzako proiektu ezberdin bat burutzeko askatasuna zeukan. 1883 eta 1893 urteen bitartean, tenpluaren lehen eraikitze-faseari ekin zitzaion, estilo neogotiarreko kriptan (1883-1891) eta absidean (1891-1893) zetzana.

Güellek bere erabilera pertsonalerako etxebizitza bat agintzen dio, Bartzelonako Nou de la Rambla kaleko Güell Jauregia (Palau Güell). Industrialariaren ideia Moja Jauregia (Palau Moja) berdintzea edo gainditzea zen, bere koinatu Claudio López Comillasko bigarren markesaren jabari zena. Eraikitzea 1886ko uztailean hasten da, jabearen harrobietako harriekin. Fatxadan burdin forjatu pieza ikusgarriak erabili ziren, eta etxeko ezaugarri klabe bat Alex Clapés, Gaudiren lagun margolariaren muralekin egindako apainketa da.

Garai honetako beste obra batzuk hurrengo hauek dira: Astorgako Apezpiku-Jauregia, non Grau gotzainak bere lagun Gaudiri apezpiku-jauregi berri baten eraikuntza agintzea erabaki zuen; Teresianen Ikastetxea, Sant Gervasi de Cassoles-eko ordena teresianoaren egoitza eta eskola Bartzelonan, lehenengo solairuraino obra-maisu ezezagun batek eraikia; Bellesguardeko egotetxea Collserolako mendizerraren pean; eta Leongo Casa de los Botines.

Modernismoa. Estilo propiodun sorketa eta berrikuntza (1900-1914)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antoni Gaudiren sormenezko bigarren etapa modernismoaren momentu gorenarekin bat dator, non lengoaia pertsonal eta kolorezale bat garatzen duen, erlijiotasunaren sakonketa bat biziz, bereziki Familia Sakratuaren Tenpluan isladatzen dena.

1906ko urriaren 23an bere aita, Francesc Gaudí i Serra, hil egin zen 93 urterekin, aurreko urtean bizitzen hasi ziren Parc Güelleko txaletean, eta Gaudi bere iloba Rosa Egearekin bizi izan zen honen heriotzera arte, 1912an.

Familia Sakratuaren eraikuntza obrek bigarren fase horrekin jarraitu zuten, Jaiotzaren fatxada (1891-1900) eta dagozkion lau dorreak eraikita.

Etapa hartakoa da Calvet Etxeko atzealdeko fatxada, Gaudíren obrarik kontserbatzaileenetarikoa.

Bellesguard dorreak (1900-1909), adreiluz eta harriz egina, horizontala baino proiekzio bertikalagoa du, Gaudirengan hain tipikoa den lau besoko gurutzearekin koroatutako dorre tronkokoniko batez lagundua. Domènech Sugranyesek margoturiko mosaikoek eta burdin forjatuak fantasia kutsua ematen diote eraikinari.

Güell Parkeak (1900-1914), hasiera batean, kategoria handiko urbanizazio bat izan behar zuen, lorategi erraldoi batean sakabanatutako 86 bat etxerekin eta Bartzelona hiriko ikuspegi panoramikoarekin, baina porrot komertzial bat izan zen eta bi etxe baino ez ziren saldu. Parkearen diseinuan argi eta garbi ikusten da Gaudiren eskua. Labazko ibaiak diruditen forma uhinduak daude, eta zuhaitz edo estalaktita itxura duten kolomadun ibiltokiak. Azalera asko trencadís teknikarekin daude estalita, koloretako mosaiko moduan ipinitako kristal edo zeramika zatiak. Parkeko erdigunea enparantza huts handi batean datza, zeinaren hegala banku moduan erabil daitekeen eta 50 metroko suge baten moduan ondulatzen den. Banku hau Josep Maria Jujolen obra den trencadís teknikarekin estalita dago. Enparantza, hein batean, Ehun Kolomen Gelak sostengatzen du, leize bateko estalagmitak diruditen hogeita bost kolomaz osatuta. Sabaian, kolomen artean, hasieran kolomak jartzea erabaki zen tokietan apaindura biribil batzuk ikus daitezke (hasieran 100 koloma izan behar zuten). Toki honetaraino iristen dira parkeko sarrera nagusiko harmailak, sugandila baten eskulturaren inguruan simetrikoki ipinitako eskaileraz eginak, sugandila hau parkeko enblema bihurtu delarik. Parkeko sarrera nagusian estilo gauditar hutsean eginiko bi eraikin daude, kurba leuneko sabaiekin, apendize arraroekin eta apaindura geometrikoekin.

Batlló Etxea (1904-1906), 1877an Emili Sala Cortések eraikitako etxe konbentzional baten goitik beherako erreforma baten emaitza da.

Gaudíren Güell parkeko krokodiloak

Palmako Katedralaren erreforma (1904-1914), Pere Joan Campins gotzainaren garaian egina, elementu batzuen suntsiketagatik izan zen kritikatua, hala nola estilo mudejarreko zuzien korridorea. Aldare nagusia presbiterioraino aurreratu zuen eta cadirat delakoa nabe nagusiaren erdialdeko bihotz errenazentistatik kapera Errealeko alboko hormetaraino mugitu zuen, eta kapera Errealaren eta lehenengo kolomaren artean bihotz errenazentistako eta presbiterioko elementuekin egindako tribuna batzuk eraiki zituen, arestian aipatutako kolomen jarraipen moduan jargoiak ipiniz. Gaudiren obra dira, baita ere, Mallorcako gotzainen armarriekin egindako zeramikazko apainketa, katedra episkopalen inguruko horma bakoitzean kokatuta, eta urre koloreko burdin forjatuarekin egindako Erromatar Pontifikalaren testuak. Gaudiren obra da ere abside nagusia estaltzen duen burdin hesia, bere bi elementuetan deskonposaturiko hiriko ezkutuarekin; kolometako lanpadarioak (hagitz les trobisgueres deituak); ahots-itzulkina, egun jargoi nagusitik desagertua, eta basilikako sinboloen diseinua (tintinàbul eta conopeu). Gaudirekin elkarlanean Joan Rubió i Bellver, Josep Maria Jujol eta Joaquim Torres-Garcia izan ziren.

Milà Etxea (1905-1907), "La Pedrera" bezala ezagutua, oso polemikoa ian zen bere momentuan, batez ere harrizko aurrealdeko forma uhinduengatik eta balkoidiak eta leihoak apaintzen dituzten burdin forjatu bihurrituengatik. Josep Maria Jujolek diseinatu zituen ia osorik.

Bere eraikinen hurrengo etapan elementu geometrikoak gailentzen dira. Sasoi honetakoak da Güell koloniako kripta, Santa Coloma de Cervellón kokatutako kolonia industrial katalanetako batean, non eraiki gabeko eliza bat proiektatu zuen. Eliza honek oinplanu gotiarraren eboluzioa eta berrinterpretazioa irudikatuko zuen, bost nabeko planteamendu oboidearekin. Kripta basaltozko adreiluz egina dago, arbotanteen bultzada jasaten duten kolomekin.

Familia Sakratuaren barnealdea

Familia Sakratuarekiko erabateko dedikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lagun eta lankide hurko Francesc Berenguer i Mestres hiltzean, eta urte berean Güell Koloniako elizaren eta Güell Parkeko obrak geldiaraztean, hutsegite ekonomiko bat baitziren, Antoni Gaudik Familia Sakratuan bakarrik lan egitea erabakitzen du, ments ekonomiko handia zuen arren. Gaudik ez zuen Familia Santua bukaturik ikusiko, eta gaur egun ere eraikitzen ari da, zeinarentzat plano, proiektu eta zirriborro ugari utzi zituen, Güell Koloniako kriptan ikasitako teknika eta soluzio arkitektonikoak profitatuz.

1926ko ekainaren 7an, Antonio Gaudi Gorte Katalanetako Bide Nagusitik zebilen, Bartzelonan. Tetuan Enparantzatik hurbil, Bailen kalea sortu zuen. Arratsalde askotan egiten zuen bidea zen, Sant Felip Neri elizatik Familia Santura joateko, baina egun hartan, kalea zeharkatzen ari zela, tranbia batek harrapatu eta konorte barik geratu zen. Bere eskale itxuragatik, arkitektu bikain hura zela ohartzeko tardatu zuten. 1926ko ekainaren 10ean hil zen, Santa Creu ospitalean, eta 12an Familia Santuan lurperatu zuten, Carme kriptan.

Gaur egun Familia Sakratua amaitzeko egiten ari diren obrek Gaudiren proiektu originala errespetatzen dute orokorrean baina ez xehetasunetan, estetika modernora eta lanean ari diren artisten estiloari egokituak. Gaudik bukatu ahal izan zituen zatiak Kripta eta Jaiotzaren fatxada izan ziren.

Gaudi eta katalanismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaudik mugimendu katalanistaren eta independentismoaren alde egiten zuen, bere obretan kultura katalanaren elementuak sartzen zituelarik. Gainera, Lliga Regionalista partiduaren aldekoa zen. Horrela, 1924ko irailaren 11n (Miguel Primo de Riveraren agintaldian), autoritate espainiarrek Bartzelonako eliza guztiak itxi zituzten Diada ospa ez zedin, baina Gaudi Sants Just i Pastor elizara joan zen eta atxilotu egin zuten poliziari gazteleraz erantzun nahi ez izateagatik.

Gaudi eta erlijioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaudik sentimendu katoliko sakon bat zuen, eta honek, bere bizitzaren azken etapan, Familia Santuari gogoz dedikatzera eraman zuen. Egun, beatifikazio prozesuan dago Eliza Katolikoaren aldetik.

Gizateriaren Ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antoni Gaudiren lana1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia 320
Kokalekua  Espainia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1984 (VIII. bilkura)
Luzapen urtea 2005
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

UNESCOk, 1984 eta 2005ean, Antoni Gaudiren hainbat obra Gizateriaren Ondare izendatu zituen: Güell Parkea, Güell Jauregia, Milà Etxea, Familia Sakratuaren Tenpluan dauden Jaiotzaren fatxada eta kripta, Vicens Etxea eta Batlló Etxea Bartzelonan, eta Güell Koloniako kripta Santa Coloma de Cervellón.

  • 1889-1893: Astorgako Gotzain-Jauregia (Palacio Episcopal de Astorga)
  • 1878-1883: Mataroko Langile-Kooperatiba (Cooperativa Obrera Mataronense)
  • 1908-1914: Güell Koloniako Kripta (Cripta de la Colònia Güell)
  • 1895-1901: Garrafeko Güell Upeltegia (Celler Güell del Garraf)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Van Hensbergen, Gijs. (2001). Antoni Gaudí. , 33-35 or.. Eztabaida dago Gaudíren jaiolekuaren inguruan. Aditu gehienak Reusen aldekoak dira. "Gaudí nació, según la mayor parte de versiones, en la calle San Juan, junto a la plaza Prim de Reus (...) Sin embargo, más tarde Gaudí dejó maliciosamente abiertas esas puertas al dar a entender que, de hecho, podía haber nacido en el taller de su padre, apenas traspuesto el límite del término municipal de Riudoms".

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoni Gaudí Aldatu lotura Wikidatan