Edukira joan

«Higiene»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 10 urte
t
t (r2.7.1) (robota Erantsia: ko:위생)
Garbiketa zorrotza behar duten gelak [[sukalde]]a eta [[bainugela]] dira, bertako elikagaiek eta hezetasun-giroak lagunduta [[mikroorganismo]] [[patogeno]]en bizitoki izaten baitira eta horien eraginez [[gastroenteritis]] eta bestelako gaixotasunak har daitezke. Bainugelan eskuoihalak maiz garbitu behar dira, gutxienez astean behin. [[Bainuontzi]]a eta [[komun]]a taxuz garbitu behar dira, produktu desinfektagarriak erabiliz. Sukaldean, eskuak janaria ikutu baino lehen garbitu behar dira eta zauri oro estali behar da janaria manipulatu aurretik. Janaria ere estali behar da, [[euli]] eta bestelako intsektuengandik aparte. Jan ondoren, plater zikinak eta janari kondarrak ez dira bertan utzi behar eta lehenbailehen garbitu behar dira, [[arratoi]]ak eta [[labezomorro]]ak ez erakartzeko. Jantzitako arropak aldiro garbitu behar dira, itxuraz zikinak ez badaude ere. Arropa zikinak ere ez dira gehiegi pilatu behar: lehenbailehen garbitu behar dira. Komeni da garbitutako arropak eguzkitan lehortzea, eguzkiak desinfektagarri eraginkorra delako. Maratila, helduleku eta krisketak ere arretaz garbitu behar dira, eskuekin maiz ikutzen diren objektuak baitira. Beste alde batetik, [[konpainia-animalia]]k garbi eta osasuntsu eduki behar dira etxean eta sukalde eta bainugelatik aparte. Etxeko hondakinak ez dira luzez eduki behar etxean, batez ere organikoak.
 
Etxeko garbiketarako tresna eta gai anitz erabiltzen da. Hautsa kentzeko [[trapu]]ak eta zoruetako zikina jasotzeko [[erratz]]ak ohikoak dira etxe guztietan. [[Zoru]]ak garbitzeko metodo ezberdinak daude: ur-kubo bat, garbigarria eta [[lanbas]]a erabiliz da metodo zorrotzena, sukalde eta bainu-geletan erabil daitekeena, lanbas lehorra nahikoa da hautsa bakarrik duten zoruetarako da, [[erratz (garbiketa)|erraztatzeak]] hautsa eta zikina harrotzea ekar dezake ordea. [[AspiragailuXurgagailu]]ak ere erabiltzen dira hautsa garbitzeko. [[Garbigailu]]ak arropa garbitzeko erabiltzen dira. Desinfektagarri eta bestelako garbigarrien aukera zabala dago, zoru, plater, leiho eta arropak garbitzeko. Garbigarri hauek gizakiarentzat toxikoak dira kasu askotan eta beraz, leku seguru batean gorde, haurren eskumenetik kanpo, eta erabiltzean eskularruak eta betaurrekoak jartzea gomendatzen da.
 
Etxeko higienea etxeko biztanle guztien ardura bada ere, kultura askotan familiako ama edo etxekoandrea izan da lan horren zama hartu duena. Egun, eredu hori gainditzeko ahaleginak egiten dira, baina beste alde batetik ohikoa da etxeko garbiketa egiteko etxez kanpoko emakume bat hartzea.
195.123

edits