Lankide:Bizkaiko kanpaina/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bizkaiko kanpaina, Bizkaiko ofentsiba legez ere ezaguna, EAEko (Euskal Autonomia Erkidegoa) hiru lurraldeetan (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa) 1937ko udaberrian Espainiako Gerra Zibilaren testuinguruan gauzaturiko erasoaldi bat izan zen.

Kanpainan borroka- edota bataila-sorta bat gertatu zen, euskal probintzien kontrola bereganatzeko helburuarekin. Bilbon, Bizkaiko hiriburuan, egon zen kanpaina fokuratuta arreta handiagoz. Bilbo hartzea oso garrantzitsua zen gerraren bando parte-hartzaile bientzat, nola Errepublikak kontrolatutako lerro kantauriarrean, hala industriari eta armagintzari dagokionean.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibilean Bizkaiak garrantzi berezia izan zuen, bertan bildu baitziren EAE mailako industriagune gehienak. Horrez gain, Espainiako industria-potentzia nabarmenetako bat izan zen Bilbo. Bigarren Errepublikaren gobernuak Euskadiko hiriburu izendatu zuen Bilbo Gerra Zibilaren hasieran, arrazoi horrexegatik, nahiz eta gobernariek izendapena egiteko asmoa 1936tik agertu. Bizkaiak autonomia Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) emandako laguntzaren ondorioz eskuratu zuen; aitzitik, EAJk oinarri kontserbadore eta katolikoak zeuzkan, zeinak gerraren eskakizunak zirela medio, nazio mailako alderdi ezkertiarrekin eta talde anarkistekin batu beharko zuen, talde bi hauek bando errepublikarra sostengatzen zutelako.

1936ko irailean Eusko Jaurlaritzak gidatutako Eusko Gudarosteak Emilio Molaren tropei Bizkaian eta Gipuzkoako eskualde gutxi batzuetan baizik ez zien eutsi. Hortik Araban eta Nafarroan[1] zegoen taldea kanporatzeko saiakerei ekin zieten; baina, ez zuten ezer lortu. Porrotaren kausaz, Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Gudarostearen zuzendaritzak tropak erretiratzea erabaki zuten, ahalmen eskasa zutela iritzita.

Lehian parte hartu zuten gudarosteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada errepublikarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada Errepublikarra Francisco Llano de la Encomienda-k zuzentzen zuen; baina, ez zen batere eraginkorra, haren barruan hiru azpitalde zeudelako Asturiasko, Santanderko eta Bizkaiko lurrak erdietsi guran. Bizkaiko armadaren kasuan, troparen parte bat Eusko Gudarostearen kideek osatzen zuten, EAEko gobernu probisionalari erantzuten ziona. [2]

Udaberriaren hasierarako Bizkaian 46 infanteria-batailoi bildu zituzten (30. 000 soldadu, gutxi gorabehera). 27 euskal jeltzaleenak ziren, [2]8 euskal sozialistenak eta gainontzekoak komunisten, gazteriaren eta anarkisten artekoak. Hori gutxi ez balitz bezala, Asturiasko hamar batailoi ere bazituzten, euskal jeltzaleentzat ospe txarra zutenak.

Bilboko defentsa-gerrikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matxinatuek Bizkaia har ez zezaten, euskal gobernuak “burdin-hesia” eraikitzea agindu zuen, Bilbo defendatze aldera. Alberto de Montaud jeneralak eskatu zuen eraiki zezaten. Gerrikoak gerran izandako eraginkortasunak kritika beste laudorio jaso ditu.[3]

Bilboko Defentsa Gerrikoa 68 kilometro luze zen eta bost sektoretan banatuta zegoen. Lehenengoa Luzuero lurmuturretik Muskiz, Zierbena, Gordexola eta Galdamestik barrena, Gueñeseraino hedatzen zen. Bigarrenak Ganekogorta mendia babestea zuen helburu, Gueñestik Ugaora. Hirugarren sektoreak, berriz, Ugao-Miraballes eta Galdakao arteko zatia zen, zeinak Usansolo, Arrankudiaga, Arrigorriaga eta Zaratamo ere zeharkatzen baitzituen. Laugarren sektorea Larrabetzuko eta Gaztelumendi artekoa zen. Bosgarren eta azken sektoreak, berriz, Gaztelumenditik Uribe eskualdera arteko tartea babesten zuen, Urdulizeraino.

Hala eta guztiz ere, gerrikoak frantziarrek apailatu eta Lehenengo Mundu Gerran parte hartu zuten mundu mailako potentzia gehientsuenek segitu zuten defentsa estatistikoari erantzun zion. Aitzitik, diseinatzaileek eragin zuten gerrikoaren porrota, traizioz jokatu baitzuten. Alejandro Goicoechea ingeniari monarkikoak frentearen lerroak gainditzea lortu eta planoak eta egituraren informazio guztia frankistei eman zizkion. Horrenbestez, burdin-hesia ez zen defentsarako egiturarik perfektuena izan, ahulgune ugari izan zuelako.[4]

Matxinatuen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tropa hauek Molak zuzentzen zituen. Molaren ejerzitoak Nafarroako Dibisioan garrantzia izan zuen. Dibisioa Garcia Valiño eta Alonso Vega koronelek zuzendutako lau brigadatan banatuta zegoen eta 18000 militar inguruz eratuta. Molak Europako talde biren laguntza izan zuen; Italiako Flechas Negras[5] (‘Gezi Beltzak’) eta Alemaniako Kondor Legioarena, hain zuzen ere. Bertan arma-probak egiteko abagunea baliatu zuten, Gernikako, Otxandioko eta Durangoko bonbardaketetan, hain zuzen ere.

Lehorreko operazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ofentsibaren hasiera: Durangoko bonbardaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abiazio italiarrak Durango bonbardatu zuen egunean bertan hasi[6] zen Bizkaiko ofentsiba[7]. Frentearen eskuinaldetik aurreratu zuen Camilo Alonso Vega koronelak Gipuzkoaren eta Arabaren arteko mugan dauden Maroto, Albertia eta Jarindo mendiak konkistatu zituen. Legution, frentearen erdialdean, borroka oldarkor bat jazo zen, apirilaren 4ra arte iraun zuena. Egunero 40 eta 50 hegazkin artean bonbardatu zituzten eta nafarrek euren defentsariak ia inguratzea lortu zuten. Isolatuta eta aurkarien aurrean baliabiderik barik geratzearen beldurrez, euskaldunak ordenarik gabe erretiratu ziren. Orotara seiehun hildako izan ziren.

Horrez gain, matxinatuek 400 lagun hartu zituzten gatibu[2]. Errepublikarren erresistentzia gogorraren ondorioz, Molak operazioak gelditu eta tropak berrantolatu zituen.

Berrantolaketaren ostean, euskal frenteak posizio berriak gotortu zituen eta doikuntza batzuk egin zituzten burdin-hesian. Hegazkin bonbaketariak taktikoki erabiltzeak beldurra eragin eta Alemaniarekiko gorrotoa areagotu zuen . Hori zela eta, apirilaren 10erako 140 artilleria-ale [3]zeuzkaten euskal frentean. Bilbora Vladimir Gorev militar sobietarra iritsi zen, beste sobietar batzuekin batera. Halere, egoerak ez zuen onera egin.[2]

Apirilaren 20an matxinatuek beste aurrerapen bat egiteari ekin zioten Bizkaian. Bonbardaketak amaitzerakoan euskaldunak aterpetutako lubakietatik irteten hasi ziren, “¡¡¡Estamos copados!!!” oihupean eta era desordenatuan, Otxandion gertatu zen legez.

Elgeta inguruko mendixketan, haatik, lubaki sakonak eraiki zituzten eta Pablo Belderrain komandanteak zuzendutako miliziak uko egin zion erasoari. Orduan CNTren (Confederación Nacional del Trabajo) batailoi bi erretiratu ziren eta horrek frentearen hondoraketa ekarri zuen. [2]Burdin-hesiko lubaki egokiagoetara joateko asmoa zuten euskaldunek, nahiz eta Bilbon apatia erakutsi egoeraren aurrean. Apirilaren 24an Elgetatik erretiratu behar izan zuen Belderrainek eta bidea nafarrentzat geratu zen erabat zabalik. Ezkortasun- eta beldur-giroa zen nagusi euskaldunen artean, gertaturikoa “porrot orokor”tzat hartu zutelako.[2]

Gernikaren suntsipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frentetik erretiratzen ziren tropek burdin-hesira iritsi gura bazuten, Gernika zeharkatu behar zuten nahitaez. Gernikak betitik izan du euskaldunentzat garrantzia, kulturalki nahiz historikoki. Datu batzuk emate aldera, esan beharra dago zazpi mila biztanle inguru bizi zirela hirian bonbardaketaren aitzinetik. Horri, gainera, tropa ugari ere batu behar zaizkio, Bilboko defentsakoak, tropa frankistengandik ihes prestatzen ari zirenak. Une hartan ez zuten defentsa antiaereorik, hiru arma-fabrika bazituzten arren –horietako bat abiazio-bonben fabrika zen, hain justu ere–.

Gernikako erasoa arratsaldeko lau eta erdietan hasi zen. Hasiera batean, zubi bat lehertzea zen alemaniarren asmoa; halere, zubia eta arma-fabrika bere horretan geratu ziren. Intentzioak intentzio, erasoa arras suntsikorra izan zen, bonbaketariek 250 kilo inguruko bonba ertainak, 50 kilo inguruko bonba arinak eta kilo bateko hiru mila proiektiletik gora jaurti zituztelako hirian zehar.  Heinkel He 51 ehiza-hegazkinek, bizkitartean, lur-arrasean tiro egin zieten tropei.

Geldialdia operazioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguraldi txarrak Molak Bilbo suntsitzeko helburuarekin egin gura zituen operazioak atzeratzea eragin zuen. Euskal tropek maiatzaren erdialderako burdin-hesiraino egin ahal zuten atzera. Bonbardaketa-sailak, ostera, ez zuen etenik eta Kondor Legioak suzko bonbak basoetan bota zituen, soldadu errepublikarrak erretirarazteko, eta bidenabar, baita Bigarren Mundu Gudarako probak egiteko ere.

Jose Antonio Agirre Eusko Gudarosteko komandanteburu izendatzeak are gehiago zaildu zituen Llano de la Encomiendarekiko harremanak[2]. Hala ere, gobernuak esku hartu zuen gai horretan, eta Valentziatik bidali zuten Iparraldeko Armada errepublikarraren estatu nagusi berria (Goriev sobietarraren ondoan arituko zena), Gámir Ulibarriren aginduetara, zeina iparraldera "eraginkortasunaren promesa gisa" [2]iristen zen.

Euskaldunek Ulibarriren gidaritzapean lortu zuten eraginkortasunik handiena. Bien bitartean, Frantziako agintariek Okzitaniako Tolosan atxiki zituzten Valentziatik euskaldunei laguntzeko Frantziatik bidalitako hegazkinak. Agintari errepublikanoek uste zuten Air France-k hegazkinen biltegiak bete zituela eta Bizkaira iristen utzi ziela, baina, Valentziara itzularazi zituzten, metrailadoreak konfiskatu ondoren. Azkenik, maiatzaren 22an, errepublikarrak ehiza-hegazkinak jaurtitzera ausartu ziren, Bilborako norabidean. Zazpi aparatu iritsi ziren helmugara, berririk gabe[2], eta hurrengo asteetan errepublikarrek 50 hegazkin gehiago bidali zituzten, "I-15", "I-16" eta "Natasha" motatakoak, hain zuzen ere.

Maiatzean zehar, matxinatuen erasoaldiari berriro ekitea eragozten zuen eguraldi txarra aprobetxatuz, askoz gizon gehiago errekrutatu zituzten Eusko Gudaroste entzutetsuaren dibisio higatuetarako. Gainera, ekainaren hasieran, Txekoslovakiatik arma-kargamentu berri bat iritsi zen itsasontziz, eta horien artean zeuden aireko kontrako 55 kanoi, 30 artilleria-pieza eta "Chatos" ehiza-ontzietako bi eskuadrila.  Madrildik beste buruzagi batzuk ere iritsi ziren, horien artean Nino Nanetti italiar komunista adimentsua, Guadalajarako guduaren 12. dibisioan nabarmendu zena. Garai hartan, gobernu errepublikarrak beste bi erasoaldi egin zituen Espainiako beste toki batzuetan, nazionalisten arreta Bilboko frontera desbideratzeko. Lehenengoa Huescan gauzatu zuen,[2] Aragoiko frontean, eta bigarrena Segovian, Somosierra mendilerroko frontean.

Molaren heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 3an, ustekabean, Mola jenerala hil zen, Gerra Zibila eragin zuen Konspirazio militarraren arima. Bidaiatzen ari zen hegazkina Alcoceroko (Burgos) muinoan erori zen, Burgostik 36 kilometrora[2]. Molak maiz erabiltzen zuen hegazkina joan-etorrietarako, eta zen dago sabotaje-frogarik izan, nahiz eta heriotzak Francori mesede egin, "zuzendaria" kanporatzea lortu zuelako. Dávila jenerala, Burgosko Batzarraren burua, Armada nazionalistaren buru jarri zen, Mola ordezkatuz.

Burdin-hesiarekiko erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 11n Iparraldeko Armadak borrokei ekin zion berriro. Artilleriako 150 piezaren aurretiazko bonbardaketa, Kondor Legioaren eta Italiako abiazioaren aireko erasoekin batera, bereziki bizia izan zen. Kolpe hark burdin-hesiaren azken kotan bildutako euskal defendatzaileen erresistentzia hautsi zuen. Iluntzean, García Valiño, Bautista Sánchez eta Bartomeu koronelek defentsa-lerro ospetsura heltzea lortu zuten. [2]Bonbardaketek gau osoan iraun zuten. Bonba su-eragile batzuk inguruko hilerri batean erori ziren eta hildako ugari egon ziren[8]. Premia larriko egoera horretan, Gamirrek 40000 gizoneko erreserbak egin zitzakeen; horietako batzuk Asturiasko eta Santanderko milizianoak ziren, eta, beraz, ez zuten harreman onik euskal unitateekin.

Unitate euskaldunen erdiak, gutxi gorabehera, sozialistek eta komunistek osatzen zituzten, eta horiek ere ez zuten bat egiten EAJren eta beste euskal talde abertzale batzuen [2]unitateetan arnasten zen "euskal abentura"ren izpirituarekin. Ekainaren 12an, bateriek eta hegazkin uholde berriek (Hugh Thomasen arabera, 70 bonbaketarik) burdin-hesia birrindu zutenean, Sánchez Bautistaren brigadak Gaztelumendi mendian zegoen taldea erasotu zuen, defentsa-sistema ahulagoa eta osatugabea baitzen.

Bilbo inguruko borrokak (Bilboko Guduaren testuinguruan)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 13an, Burdin Hesira iristerik izan ez zuten euskal tropa guztiak hiriburura eraman zituzten. Moralki erasanda zeuden eta horrek agerian uzten du, ikuspegi psikologikotik, defentsa-sistema finkoa akats nabarmena dela. Bilbotar asko Frantziara joateko prestatzen ari ziren. Gau horretan bertan, errepublikarrak eta euskal agintariak hiriko biztanle zibil gehienen ebakuazioa prestatzen hasi ziren. Aldi berean, Carlton hotelean bilera bat egin zen, eta Agirrek buruzagi militarrei galdetu zien ea Bilbo defendatzeko moduan zegoen. Iritzi ugari egon zen mahaiaren gainean; baina, azkenean, gauean zehar Eusko Jaurlaritzak hiriburua defendatzea erabaki zuen. Prietok horretarako agindu zehatzak eman zituen Defentsa Ministerioan. Bertan, etsaiarentzat baliagarriak izan zitezkeen industria-instalazioak suntsitu behar zirela zehaztu zuen. Baina biztanle gehienak mendebalderantz, Santanderrerantz, ebakuatzen ari zirenez, hiriburutik alde egin zuten[2].


Eusko Jaurlaritza Turtziozera erretiratu zen, eta hiriburuan Bilboko Defentsa Batzorde bat utzi zuen, Justiziako sailburu Leizaolak, Gamir jeneralak eta beste batzuek osatua. Egoera horretan, gobernuaren erretiratzea zentzuzko ekintza bat izan zen, beste kasu zenbaitetan ez bezala.


Ekainaren 15ean, Putz koronelaren kontraeraso bati esker, erretiratze-lerro bat irekita geratu zen karlisten eta faxista italiarren aurrerapenaren ondorioz: Belderrain iparraldean zegoen; Putz erdialdean eta Nino Nanetti hegoaldean. Hurrengo erasoan Goicoecheak, nazionalisten aldera  pasatutako komandante traidoreak, gotorlekuak osatu gabe zeudela adierazi zuen puntu batera abiatu ziren. Artilleriaren eta matxinoen hegazkinen bonbardaketa indartsu baten ondoren, Nanettiren gizonek ihes egin zuten Nerbioi ibaia zeharkatuta, zubiak atzean utzi gabe[2]. Bilborako bidea zabalik geratu zen. Hurrengo egunean, ekainaren 16an, Prietok Gamir telegrafiatu zuen, Bilbo eta bereziki hiriko industrialdea defenda zitzan aginduz.


Frankistek aurrera egin arren, ez zen aire-bonbardaketarik egin erretiratzen ari ziren konboi errepublikarren aurka. Jesus Maria Leizaola herrizain-sailburuak jakin zuen hiria suntsitzeko plan bat prestatzen ari zirela indar errepublikarrak erretiratzen zirenerako. Matxinatuen aurrerapenak aurrera egin zuen egun osoan zehar; Putz dibisioak galera larriak jasan zituen hura geldiarazteko ahaleginean.

Lurra prestatzeko lehorreko indarrei, ekainaren 17an 20000 bonba jaurti zituzten hirian. Egoera honetan, industria-ebakuazioa ezarri zen: lantegi batzuk partzialki ebakuatuak izan ziren, beste batzuk erabat, baina gehien-gehienak galdu ziren. Bilbo barruan, gizonak eta gerra-materiala trenbidez edo Santanderrera doazen azken errepideetatik ebakuatu ziren. Hala ere, komunikazio-bide horiek Gezi Beltzen artilleriaren esku geratzen ari ziren. Arratsaldean, Leizaolak errepublikarren zaintzapean zeuden preso politikoak frankisten esku uztea erabaki zuen, erretiratzean zaintzarik gabe gera ez zitezen. Orain frankistek Nerbioi ibaiaren eskuineko ertz osoa kontrolatzen zuten, hiritik itsasoraino, baita ezkerraldeko ertzaren zatirik handiena ere. Ekainaren 19an Bilbo ia-ia hutsik geratu zen.

Bilbo erortzea eta azken operazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilaren 19ko eguerdian, matxinatuek miaketa bat egin zuten Nerbioi ibaian zehar, hiria gobernuko militarrek abandonatuta zutela baieztatuz. Errepublikanoek ez zituzten hiriko zubi gehienak erabili frankisten pasabidea oztopatzeko, baina hiria bere horretan geratu zen, gehienak, industriak barne, eta gorde egin zituzten, nahiz eta buruzagi errepublikano batzuek haiek suntsitzeko agindu zuten, okupatzaile berriek aprobetxatu ez zitzaten. Arratsalde erdian, Juan Bautista Sanchezen agindupeko V. Nafarroako Brigada hirian sartu zen, eta bandera monarkikoa zintzilikatu zuen udaletxeko balkoian. Euskal agintari politiko batzuk Bartzelonara joan ziren, eta han erbesteko gobernu moduko bat osatuko zuten, Gamir jenerala Santanderrerako bidean ahalik eta tropa gehien erretiratzeaz arduratu zen bitartean. Operazioan zehar, Nino Nanetti 2. dibisioko buruzagi italiar berria galdu zuen.

Gamir eta bere gizonak erretiratzea Francok aurrerako asmorik ez izateak erraztu zuen, Kindelan jeneralak, abiazio frankistaren buruak, adierazi zuenez.[9]

Bilbo hartu ondoren, Enkarterriek eta Ezkerraldeak errepublikaren kontrolpean jarraitzen zuten. Ekainaren 22an, matxinatuek azken erasoaldia hasi zuten Ezkerraldean. Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi erresistentziarik gabe hartu zituzten. Ondoren, Meatzaldeko udalerriak etorri ziren. Enkarterrietako azken operazioan herri hauek hartu zituzten: Galdames, Gueñes eta Gordexola, lehenik; Balmaseda, gero, eta Karrantza, Turtzioz eta Lanestosa, azkenik.

Laguntza-operazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas-frentea: Kantauri itsasoaren blokeoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937ko martxoaren 5ean, Matxitxako lurmuturreko bataila gauzatu zen. Bertan, Kanarias gurutzaontzi nazionalak, Eusko itsas gudarostearen lau bouen kontra egin zuen, eta azken honek Galdames merkantzia-ontziari eta Jose Luis Diez destruktoreari eskolta eman zien. Eguna argitzean, Kanarias gurutzaontziak Gipuzkoa boua tirokatu eta honek su hartu zuen, hala ere, Gipuzkoa-k honi aurre egin eta Kanarias tirokatzea lortu zuen. Bitartean, Bizkaia bouak Kanarias gurutzaontziak harrapatutako Yorkbrook merkantzia-ontzia askatu zuen, eta

Bermeora arte eskoltatu zuen.[10] Ondoren, gainerakoak Kanarias gurutzaontziarekin topo egin zuten, eta honek Galdamesaren aurka tiro egin zuen. Galdames jo ondoren, honek amore eman zuen. Bestalde, Nabarra eta Donostia bouek ere, batailan parte hartu zuten, honetan Nabarra hondoratu egin zuten eta Donostiak ihes egitea lortu zuen. Matxitxako lurmuturreko bataila gertatu eta hiru egun beranduago, Kanarias gurutzaonziak Kantauri itsaso merkantzia-ontzia harrapatu zuen.

1937ko martxoaren 31n, Bizkaiko erasoaldia hasi zenean, matxinatutako taldearen armada erasoaldiaren alde jarri zen. Honen zeregina Mola jeneralaren tropa matxinatuei euskal kostaldean zehar  lehorreko aurrerapena suarekin erraztea zen baita Kantauriko portuak blokeatzea eta hondatzea, indar errepublikarren hornikuntza saihesteko.[10]

Bizkaiko erasoaldia hasi eta berehala, Agirre lehendakariak Valentziako Gobernuari lau destruktoreren eta hiru urpekariren eskaera berretsi egin zion, baina Kantauri itsasora bi itsaspeko eta Císcar destruktore bat bakarrik bidali zituzten. Baina hiru ontzi-unitateetako komandanteek, dagoeneko Kantauri itsasoan zeudenek bezala, Errepublikarekiko arduragabekeria eta leialtasun zalantzagarria frogatu zuten eta Agirrek  Indalecio Prieto [10]Defentsa ministroari hau salatu zion.

Egoera jasanezina bihurtu zen eta Agirre lehendakariak Císcar eta José Luis Díez destruktoreen ordez, Euzko Jaurlaritzak Euzkadiko Gudontzidiko bouak eta beste itsasontzi batzuk tripulazioz hornitzeko sortutako taldeko kideak jartzeko agindu zuen, nahiz eta Císcar ontziko komandantea bakarrik ordezkatu zen. Baina, Bilbo erori baino lau egun lehenago Císcar [10]eta José Luis Díez destruktoreetako komandanteek eta ofizial batzuek desertatu egin zuten.

Bizkaian setiatutakoek jaso zuten laguntza eraginkor bakarra Royal Navy-tik etorri zen, bere merkantzia-ontziak Armada frankistaren itsasontzietatik babestu baitzituen Espainiako lurralde-uretaraino. Britainiar iritzi publikoak ekintza horiek babestu zituen, horien artean euskaldunekiko sinpatia-korronte bat garatu baitzen, besteak beste, Durangoko eta Gernikako bonbardaketa izugarriek, gizarte britainiarra hunkitu zutelako.

Unerik kritikoena apirilaren 6an izan zen, Almirante Cervera gurutzaontzia Thorpehall merkantzia-ontzi britainiarra Bilboko portura igarotzea eragozten saiatu zenean. Horren ondorioz, hiru destruktore britainiarrek azkar esku hartu behar izan zuten eta horrek ontzi "nazionala" erretiratu behar izatea eragin zuen. Honez gain, britainiar gerraontziek Bilboko erorketa gertu zegoenean, milaka errefuxiatu ebakuatu zituzten itsasontziak ere babestu zituzten, horietako batzuk haurrak bakarrik zeramatzatela.

Abuztuaren 27an, Santander hartu eta hurrengo egunean, matxinoen tropek Eusko Gudarosteko soldaduek Santoñan egindako ontziratzea geldiarazi zuten Bobie eta Seven Seas Spray merkantzia-ontzi britainiarretan, Santoñako Itunean CTVko ofizial italiarrekin lortutako akordioari jarraiki, baina aginte nazionalak ez zuen akordioa onartu.

Aireko ofentsiba Bizkaian barrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ofentsiba 1937ko martxoaren 31an hasi zen Durangoko eta Elorrioko bonbardaketekin. Durangoko bonbardaketa gerra zibileko handienetako bat izan zen, hiribildua ez baitzen helburu militar garrantzitsua. Biztanleria beldurtu nahi izan zen bakarrik. Erasoa hamabi  Savoia-Marchetti S.M.81 hegazkin italiarrek egin zuten, suntsipen handia eragin zutenak, eta biktimak, 250 pertsona baino gehiago, zibilak izan ziren gehienak. Iparraldeko frontean, hiri babesgabe baten aurkako lehen aireko bonbardaketa izan zen, eta sumindura[11] piztu zuen.

Egun berean Elorrio ere bonbardatu zuten. Elorrion eta Durangon misioak egin behar zituen italiar bonbardaketa-taldeak jaso zituen aginduak hurrengoak ziren: bonba astunak erabili behar zirela eta erasoak behar beste aldiz errepikatu behar zirela, errefortzuak eragindako sektorera irits ez zitezen. Baina tropa matxinatuen aurrikuspen militarrak ez ziren bete[11]. Otxandiok, Ermuak, Elgetak eta Gerrikaitzek antzeko erasoak jasan zituzten[11].

Bilbo eta bere industria-eremua ere, ia egunero bonbardatu zuten matxinatutako hegazkinek baina bonbardaketarik larriena apirilaren 18an gertatu zen, zeinetan minutu gutxian 67 pertsona hil ziren, tartean hainbat emakume eta haur, eta 110 zauritu egon ziren. Erasoa gauzatu zuten hegazkinak Kondor Legio alemaniarrekoak ziren.

Apirilaren 26an, astelehena, Gernikako bonbardaketa gertatu zen, Espainiako Gerra Zibil osoko errepublikar eremuan eragin handiena izan zuen bonbardaketa. Marchetti S.M.79 italiar hiru hegazkinek eta alemaniar Dornier Do-17 batek arratsaldeko 4ak aldera lehen bonbardaketa bat egin bazuten ere, erasorik handiena arratsaldeko seietan izan zen, Condor Legioko 19 Junker Ju 52 alemanek bonba leherkariak eta su-eragileak jaurti eta Gernika errauts bihurtu zutenean. eskolta-ehiza italiar eta alemaniarrek ihes egin nahi zuten zibilak ere metrailatu zituzten hiribilduaren barnealdean eta inguruetan. Erasotzaileek argudiatu zuten helburua zubi bat suntsitzea zela, euskal armadaren tropen erretiratzea oztopatzeko, baina  bonba su-eragileak erabili izanak eta erasoan parte hartu zuten hegazkinen kopuruak, helburua hiria suntsitzea eta populazio zibilaren artean izua piztea zela frogatu zuen.

Mirariz salbatu ziren Gernikako Juntetxea eta Gernikako zuhaitza, baita erasotzaileen ustezko jomuga izan arren ukitu gabe geratu zen zubia ere. Bonbardaketaren nazioarteko oihartzuna izugarria izan zenez, batez ere Londresko The Times egunkariko korrespontsalak idatzitako artikuluei esker, propaganda frankistak errepublikarrek beraiek suntsitu zutela hiria, asmatu zuen eta gezur hori gerra osoan eta diktadura frankista ia osoan zehar mantenduko zen. Historialariek oraindik eztabaidatzen dutena da ea bonbardaketa Kondor Legioaren alemaniar ekimen bat izan ote zen edo Francok agindu ote zuen[11].

Gernikako bobardaketaren ondoren, Bilbo eta bere industrialdearen aurkako bonbardaketak etengabeak izan ziren. Egunero alarma-sirenak entzuten ziren, herritarren artean beldurra eragiten zutenak. Maiatzean, Kondor Legioak bonba su-eragileekin bonbardatzen ditu basoak, errepublikarrak erretiratzera behartzeko. Ekainaren 11n eta 12an Bilboko Burdin Hesiaren aurkako bonbardaketa masiboak gertatu ziren, artilleriaren erasoaren eta tropen aurrerapena baino lehen. Ekainaren 14an, ehiza-hegazkinek lur-arraseko erasoak egin zituzten Bilbotik Santanderrerako errepidean, eta hurrengo egunean matxinatutako tropen eskuetan erori zen Bilbotik ihesi zihoazen tropei eta zibilei eraso zieten.

Bizkaiko kanpainaren asmo suntsitzailea, alemaniar ofizial batzuen testigantzaren arabera, matxinatutako bandoaren jeneralen berariazko erabakia izan zen. Bestalde, Kondor Legioko ofizial alemaniarrek bonbardaketen helburuetako bat biztanleria zibila "sakon beldurtzea" izan zela aitortu zuten, ofizial alemaniar batek 1937ko ekainaren erdialdean Bizkaiko kanpaina amaitu eta berehala egindako txosten batean jasotzen denez.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez zen berehalako errepresaliarik gertatu eta preso zibil gutxi egon ziren, baina konkistatzaileak berehala aritu ziren euskaldun nazionalisten sentimendu separatistak suntsitzen. Errepublikarekin edo Eusko Jaurlaritzarekin lerrokatu ziren maisu-maistrak kaleratu zituzten. Bilboko industriak bere horretan eutsi zion amaierara arte, eta azken uneetan ez zen suntsitu; ingeniari alemaniarrek Bilboko labe-garaiak, burdin meategiak eta ijezketa-makinak gainbegiratu eta behar den legez aurkitu zituzten, etorkizunean produkzioarekin jarraitzeko. Gauza bera gertatu zen Galdakaoko kimika-instalazio garrantzitsuarekin, artilleriako granadak egiteko gai zen Espainiako industria bakarrarekin, alegia. Bilbo erori zenean, Francoren esku geratu ziren Espainiako hiru telekomunikazio-sare nagusiak: Bilbo, Vigo eta Málaga.

Bilbo eta oro har Bizkaia erortzea kolpe latza izan zen errepublikarentzat; izan ere, horrekin batera, bere meatzaritza- eta industria-gune garrantzitsuenetako bat desagertu zen, bando nazionalaren indarrak handituz. Arazo politikoak ere jazo ziren, azken euskal probintzia Francoren esku geratu zenez, Eusko Gudarosteko kide gehienentzat eta EAJrentzat borrokak ez zuelako zentzurik, zeina agerian geratu baitzen Santanderren Santoñako Hitzarmena zela eta izandako borrokan.

Francok eta garaileek jarrera biziki gogorra izan zuten hartu zituzten probintziekiko; hots, Bizkaiarekiko eta Gipuzkoarekiko. 247. lege-dekretuak[12] zioen probintzia traidoretzat hartuko zirela eta kontzertu ekonomikoa indargabetuko zela. Bestelako neurriei dagokienean, euskara galarazi egin zuten, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta errepublikar agintariekin elkarlanean aritutako guztiak gogor zapaldu eta, kasu zenbaitetan, fusilatu zituzten.

  1. (Gaztelaniaz) Jackson, Gabriel. (1965). La Segunda República Española y la Guerra Civil. Princeton University Press, 384. or. or. ISBN 9788475309477..
  2. a b c d e f g h i j k l m n o (Gaztelaniaz) Thomas, Hugh. (1968). La guerra civil española (Ensayo-Historia). DEBOLSILLO, 748. or. or. ISBN 8466344691..
  3. a b (Gaztelaniaz) Martínez Bande, Jose Manuel. (2013). Vizcaya. San Martín. Servicio Histórico Militar: Monografías de la Guerra de España, 135 or..
  4. (Gaztelaniaz) Onaindia Martínez, Aritz. (2024-04-26). "Cinturón defensivo de Bilbao". .
  5. (Gaztelaniaz) Cardona, Gabriel. (1989). La Guerra Civil Española 50 Años Después. Editorial Labor ISBN 9788433593986..
  6. https://www.youtube.com/watch?v=E3BR54RR9-k
  7. https://www.youtube.com/watch?v=bY_mz_qtDl0
  8. (Gaztelaniaz) Martínez de Campos y Serrano, Carlos. (1946). Ayer, 1931-1935. Instituto de Estudios Políticos, 221. or. or..
  9. (Gaztelaniaz) Kindelán, Alfredo. (1982). Mis cuadernos de Guerra. Editorial Planeta, 86. or. or..
  10. a b c d (Gaztelaniaz) Alpert, Michael. (1987). La Guerra Civil española en el mar (Historia). Editorial Crítica, 231-232 or..
  11. a b c d (Gaztelaniaz) Villarroya; Sole i Sabaté, Joan; Josep María. (2003). España en llamas: La Guerra Civil desde el aire. Temas de Hoy, 82-92 or. ISBN 9788484603023..
  12. (Gaztelaniaz) Franco, Francisco. (1937). «Decreto Ley nº 247» BOE (Boletín Oficial del Estado) (Burgos).