Mario Molina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mario J. Molina» orritik birbideratua)
Mario Molina
Mario Molina 1c389 8387.jpg
Bizitza
Izen osoa Mario José Molina-Pasquel Henríquez
Jaiotza Mexiko Hiria1943ko martxoaren 19a
Herrialdea  Mexiko
 Ameriketako Estatu Batuak  (1989 -
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Mexiko Hiria2020ko urriaren 7a (77 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Heziketa Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
(1960 - : Ingeniaritza kimiko
Friburgoko Unibertsitatea
(1965 -
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
(1968 - 1972) doktoretza : kimika fisiko
Hezkuntza-maila doktoretza
Tesi zuzendaria George C. Pimentel (en) Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak kimikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) University of California, Irvine (en) Itzuli  (1973 -  1980)
Jet Propulsion Laboratory  (1980 -  1989)
Massachusetts Institute of Technology  (1989 -  2005)
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon  (2005 -
Jasotako sariak
Kidetza Zientzien Pontifize-Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Mexikoko Zientzien Akademia
Colegio Nacional (en) Itzuli
National Academy of Medicine (en) Itzuli
American Association for the Advancement of Science (en) Itzuli

Mario José Molina-Pasquel Henríquez (Mexiko Hiria, 1943ko martxoaren 19a - ib., 2020ko urriaren 7a) mexikar kimikaria izan zen, estatubatuar hiritartasuna hartu zuena. Zientzia Kimikoak ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Graduazio ondorengo ikasketak, berriz, Berkeleyko Unibertsitatean egin zituen (Kalifornia). Ondoren, irakasle eta ikertzaile gisa lan egin zuen Berkeley eta Irvingo zentroetan eta Jet Propulsion Laboratoryn (Kaliforniako Teknologia Institutua). Ozono geruzari buruzko ikerketak egin zituen, batez ere. 1947an, artikulu bat idatzi zuen Sherwood Rowland estatubatuarrarekin, zeinetan ohartarazten baitzuen gas klorofluorokarbonoek kalte handia egiten diotela ozono-geruzari. 1989an, Massachusettsko Egurats, Planeta eta Lurraren Zientzietako Sailean lan egin zuen ikertzaile gisa. 1994an, Estatu Batuetako Bill Clinton presidenteak zientziari eta teknologiari buruzko aholkularitza-taldeko kide izendatu zuen. 1995ean, Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Sherwook Rowland eta Paul J. Crutzenekin batera, ozono-geruzari buruz egin zituen ikerketengatik. 1995ean, NBEk ematen duen Ingurumenerako Programako Saria irabazi zuten Molina, Rowland eta Crutzenek. Molinak, bestalde, Amerikako Kimika Elkartearen Tyler eta Essekeb sariak irabazi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]