Sei Nazioen Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sei Nazioen Torneoa» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sei Nazioen Txapelketa
Six Nations Championship
Flag of England.svgFlag of Scotland.svgFlag of Wales 2.svgFlag of Ireland rugby.svgFlag of France.svgFlag of Italy.svg
SixNationsRugbyCup.svg
2017ko Sei Nazioen Txapelduna:
Ingalaterra
Tournoi.svg
Kirola Errugbia
Sorrera urtea 1883
Partehartzaileak Ingalaterra
Irlanda
Gales
Eskozia
Frantzia
Italia
Txapelketa kopurua taldez talde
Flag of England.svg Ingalaterra 28 Txapelketa
Flag of Wales 2.svg Gales 26 Txapelketa
Flag of France.svg Frantzia 17 Txapelketa
Flag of Scotland.svg Eskozia 15 Txapelketa
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda 13 Txapelketa
Flag of Italy.svg Italia 0 Txapelketa
Sei Nazioen Txapelketako webgunea

Sei Nazioen Txapelketa Europako errugbi txapelketarik ezagunena da. Han parte hartzen dute Ipar Hemisferioko errugbi talderik onenek. 2000z geroztik, sei nazio edo herrialdek antolatzen dute: Ingalaterrak, Eskoziak, Irlandak, Galesek, Frantziak eta Italiak.[1]

1940tik 1999 arte, Bost Nazioen Txapelketa izena izan zuen,[2] gaur egungo taldeen artetik Italiak ez baitzuen txapelketa horretan parte hartzen, 2000. urte arte. Kirol ekitaldi horren gaur egungo babesle nagusia Royal Bank of Scotland bankua (RBS hizkiez ezaguna) da.

Irlanda da 1948. urtea ezkeroztik Grand Slam saria lortzen aurrena, 2009ko Txapelketan beste gainerako errugbi taldeei partida guztiak irabazita. Eskozia, berriz, Koroa Hirukoitzaren jabe bilakatu zen, Gales eta Ingalaterrako taldeei irabaztean (Britainiar Uharteetako lau taldeak).

Gizonezkoen Sei Nazioen Torneoaz gain, badira emakumezkoen eta gaztetxoen (20 urtez azpitik) bertsioak ere, geroago sortuak. Txapelketaren izenarekin batera beste zehaztasunik ez dakarrenean, gizonezkoen txapelketaren aipamena izan ohi da. Emakumezkoen eta gaztetxoen bertsioetan ere, jatorrizko txapelketako sei herrialde berek hartzen dute parte.

Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiatzen diren sei herrialdeen kokapena

Txapelketa urtero jokatzen da eta bere formatua oso arrunta da: talde bakoitzak aldi baztez beste gainontzekoen aurka jokatzen du, zelaiaren abantaila partida batetik bestera aldatuz. Garaipen bakoitzeko bi puntu eskuratzen dira, berdinketa bakoitzeko puntu bat eta porrot bakoitzeko bat ere ez. Beste errugbi lehiaketetan ez bezala, txapelketa honetan hobari edo bonifikazioak ez dira erabiltzen (hobari edo bonifikazio sistema honetan datza: 4 puntu garaipen bakoitzeko, 2 berdinketa bakoitzeko, 4 edo entsegu gehiago lortuz gero hobari puntu 1 eta 7 edo puntu gutxigotik galdu ezkero beste puntu 1).

Partida bakoitzeko garaipena lortu ezkero "Grand Slam" saria lortzeko bidea dago. Etxeko eta kanpoko partidak jokatuz (bi urte kontsekutibo, etxeko eta kanpoko partidak urte batetik bestera aldatuz baidoaz) Slam Nagusia bost alditan bakarrik lortu ahal izan da: Galesek 1908/1909 denboraldian, Ingalaterrak 1913/1914, 1923/1924 eta 1991/1992an eta Frantziak 1997/1998an[3]. Ingalaterra da Slam Nagusi Sari kopuru handienaren jabea 12rekin, Galesek jarraitzen dio 10ekin, Frantziak 8, Eskoziak 3 eta Irlandak 2.

Home Nations (hots, Eskozia, Gales, Ingalaterra eta Irlanda) multzoko talde batek besteen gain lortutako garaipena Koroi Hirukoitza bezala ezagutzen da. Triple Crown edo Koroi Hirukoitza bi txandako lau aldi kontsekutiboetan irabazi zen, bata Galesen aldetik 1976, 1977, 1978 eta 1979an eta bestea Ingalaterraren aldetik 1995, 1996, 1997 eta 1998an. Ingalaterrak du Koroi Hirukoitzen kopuru handiena 23rekin, Galesek jarraitzen dio 19rekin, Eskoziak eta Irlandak 10 banarekin. Sari hau denbora askoan Txapelketaren ezaugarri gisa bezala lehiatua zen, baina 2006an sari fisikoa izatera igaro zen, horretarako Royal Bank of Scotland izan zen babesle eta arduraduna.

Txapelketaren amaieran azkena bukatzen duen taldeak zurezko koilara sari birtuala irabazten du (egiaz, ez baita garaikurrik ematen). Txapelketan partidarik irabazi ez duen taldearentzako saria delako ustea dago, nahiz eta hala ez izan.

Txapelketa honetan beste zenbait banakako lehiaketa ere izaten dira. Lehiaketa erregular zaharrena Calcutta Cup da, 1879tik Ingalaterra eta Eskoziaren arteko norgehiagokaren irabazlea. Kalkuta Koparen deitura saria urturiko Indiar errupiez egina zegoelakotik omen zetorren. 2007tik aurrera, Frantzia eta Italiak ere beren saria dute: Giuseppe Garibaldi Saria, 1807an Nizzan jaio zen italiar estatuaren batasuna lortzen lagundu zuen heroi italiarraren berrehungarren urtemugaren omenez; 1859an gaur egungo Niza frantziar hirian bilakatu zen.

1994 aurretik, puntu berdinekin amaitzen zuten taldeek txapelketa elkarbanatu egiten zuten. Urte horren ondoren berdinketak hautsi egin ziren bi taldeen arteko puntu kopuruaren ezberdintasuna kontutan harturik (partiduen lortutako puntuak). Txapelketaren araudiak dioenez, puntuetarako berdinketa berri bat ematen de kasuan, entsegu gehien dituen taldeak irabazten du[4]. Oraindik berdinketa egonez gero, bi taldeek txapelketa elkarbanatuko dute. Horregatik, gaurko egunez, garaipenekin lortutako puntuak edo partiduetan lortutako puntuak txapelketa irabazteko erabat erabakikorrak izan dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errugbiko Sei Nazioen Txapelketako norgehiagoka baten partidaren aurretikoak Cardiffko Millennium Stadiumen

Sei Nazioen Txapelketak Bost Nazioen Txapelketari hartu zion txanda, halaber, azken hau lau herrialdeen arteko txapelketaren oinordekoa zen.[5] 1996tik aurrera, Txapelketak ofizialki (ordura arte izenez bakarrik) Europako Errugbi Txapeldunaren titulua ematen hasi zen[6][7]. Ohitura legez, Kalkuta Kopako (Ingalaterra eta Eskoziaren arteko norgehiagokan irabazle denari eskaintzen zaio) eta Koroi Hirukoitza (beste gainontzeko hiruren gain nagusi suertatzen den britainiar taldeari eskaini ohi zaio) antzinako sariak lehiatzen jarraitzen dira. Oraintsukoagoa da Millennium Trophy saria, honekin Ingalaterra eta Irlandaren arteko irabazlea saritzen da, Trofeo Eurostar sariarekin Frantzia eta Ingalaterraren partidetako irabazlea izendatzen da eta Giuseppe Garibaldi Trophyrekin Italia eta Frantziaren arteko irabazlea saritzen da. Haatik, Slam Nagusia opiltxoaren ginda da: partida guztiak irabazten dituen taldeak lortzen du; zurezko koilara, aitzitik, azkena bukatu izanaren sari birtual tristea besterik ez da.

Txapelketak zenbait krisialdi jasan ditu Ipar Irlandako gatazka dela eta. Gainera 1972ko Derryko Sarraskiaren ondorengo Txapelketa etenaldian errugbi partida aurreko taldeen aurkezpenetan God Save the Queen ereserkia jotzeari uko egitea erabaki zen, neurri hau mende laurden batez egon zen indarrean. Ingelesak haserretu ez zitezen Frantziak Dublinen jokatu behar zituen partiden aurretik Marseillesa ereserkia jotzeari uko egin zitzaion. Aldiz, gauzak berdindu nahian irlandar ereserkia bere etxetik kanpoko partidetan ez zen jotzen. 1997. urtera arte ez zen normaltasun batera itzuli.

Nahiz eta bere inguruko biktima izan, partidetara mugitzen diren jarraitzaileekin Txapelketak aurpegi baikorragoa erakusten du. "Hirugarren Denboraren" ohiturak (zaleek —eta jokalari berak— garaipena ospatu edo porrotaz kexatzen dira, batzuetan egokia den baino alkohol kopuru handiagoarekin) kirol honi irudi alaia ematen dio. Bi taldeetako jokalariak biltzen dituzten hirugarren denbora hauetako batzuk historia egin dute. 1990eko hamarkadako kirol honen profesionalizazioaren ondoren jokalariak ospakizun mota hauetarako borondate eskasagoa erakusten dute.

  • 1883: Britainiar Uharteetako lau taldeek (Ingalaterra, Irlanda, Eskozia eta Gales) osatzen zuten txapelketaren lehen ekitaldia jazo zen.
  • 1910: Frantzia Txapelketan onartua izan zen.
  • 1931: Frantzia profesionalismo salaketapean kaleratua zuten.
  • 1947: Bigarren Mundu Gerraren ondoren Txapelketa berriz hasten da Frantziaren berronarpenarekin.
  • 1996: Txapelketa (ofizialki) Europako Errugbi Txapelketan bilakatu zen. Orduz gero puntu berdinketa kasuetan tituluak ez zituzten elkarbanatzen; sailkapenean lortutako puntuen eta jasotako puntuen arteko diferentziak garrantzia hartzen du.
  • 2000: Italiako taldea Txapelketara gehitu zuten[8].
  • 2001: Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa sortu zuten, britainiar uharteetako lau taldeak, Frantzia eta Espainiarekin bat.
  • 2006: Abenduan, emakumezkoen txapelketan Espainia Italiaren taldearengatik ordezkatu zuten, honek gizonezko eta emakumezkoen txapelketetako talde partaideak berdintzea lortu zuen.

Sei Nazio edo Herrialde partehartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa honen bitartez "sari" ezberdinak banatzen dira.

  • Slam Nagusia: Txapelketako partida guztiak irabazten direlarik.
  • Erabateko Garaipena edo Garaipen Soila: Emaitza hoberena atera duen taldearentzat inork ez duelarik lortzen Slam Nagusia. Garai batean gertatu zen garaipena banatzea berdinduak ziren taldeen artean. Baina 1990tik berdinketak ekiditeko kontutan hartzen da alde eta aurkako puntuazioa.
  • Koroi Hirukoitza: Britainiar Uharteetako taldeen artean partida guztiak irabazi dituen taldeak irabazten du.
  • Kalkuta Kopa: Eskozia eta Ingalaterraren arteko garaileari eman ohi zaio. Sari hau 1879. urtetik aurrera eskaintzen da[9].
  • Millennium Trophy: Ingalaterra eta Irlandaren arteko garaileari eman ohi zaio. Sari hau Dublin hiriko sorreraren milaurtekoa ospatzeko sortu zen eta 1988. urtetik aurrera eskaintzen da[10].
  • Centenary Quaich: Irlanda eta Eskoziaren arteko garaileari eman ohi zaio. "Quaich" bat zeltiar edalontzi mota bat da[11][12][13].
  • Giuseppe Garibaldi Trophy: Frantzia eta Italiaren arteko garaileari eman ohi zaio. Giusseppe Garibaldi omenezko saria da hau, iraultzaile hau Nizan jaio baitzen, garai hartan Italiar lurraldean kokatzen zena eta gaur egun Frantziako hiria dena. Sari hau 2007. urtetik aurrera banatzen da.
  • Eurostar Trophy: Ingalaterra eta Frantziaren arteko norgehiagoketako garaileari eman ohi zaio.
  • Zurezko koilara: azkena bukatu duen taldearentzako sari birtuala (ez da garaikurrik ematen).

Errugbi zelaiak eta ikusle edukiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errugbi zelaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela gutxi arte eta historikoki Irlandako errugbi selekzioak bere partidak Dublingo Lansdowne Road zelaian jokatu ohi zituen baina etorkizunera begira zelai berri eta handiago bat egiteko lanetan hasi direnez eraikinez aldatu da. 2007, 2008, 2009 eta 2010. urteetan, Irlandak bere errugbi partidak Croke Parken jokatuko ditu, zelai hau futbol gaelikoaren finaletako egoitza izan ohi da, kirol gaelikoen "katedrala" zen eta da, "tenplua" edo "Santa Sanctorum"a ez esatearren, ordura arte kirol gaelikoetan bakarrik jokatzen baitzen han eta kirol "ez-irlandarrak" edo "atzerritar" kirolek ateak itxiak baitzituzten. Zelai hau Elkarte Atletiko Gaelikoaren (Gaelic Athletic Association ) harribitxia zen. Gaur egun Lansdowne Road zelaia Sei Nazioen Txapelketen etorkizuneko egoitza izaten jarraitzeko berrikuntza lanetan baita. Aviva Stadium zelai berriaren irekiera 2010. urteko apirilerako iragarri da. Irlandako errugbi selekzioak azken zelai honetan Sei Nazioen Txapelketako partidak 2011. urtean jokatu ahal izango ditu.

Era berean, Italian "palla ovale" (baloi obala) ospetsua egin denetik Stadio Flaminio kiroldegia ez omen da behar lukeen bezain handia. Etorkizunean errugbi partidak Erromako dagoen Stadio Olimpico bezalako futbol zelaietan edo Italiaren iparraldean jokatu beharko lirateke, lurralde horretan errugbia jarraitu eta ezagunagoa baita. Genovako Stadio Luigi Ferraris (42.000 eserleku) edo Parmako Stadio Ennio Tardini (ia 28.000 eserleku) izango lirateke aukerarik egokienak. Orain dela gutxi, Flaminion berrikuntzak iragarri dira honela errugbiak bertan jarraitu dezan ahalegindu nahian, halere, gaurko egunez Sei Nazioen Txapelketa kiroldegi edo zelai txikiena izaten jarraitzen du[14].

Errugbizaleen zelaietarako bertaratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko Sei Nazioen Txapelketak, batez beste 56.084 ikusle izan zituen.[15] Ikusle kopurua eta soilik sei herrialdeen arteko txapelketa delako baldintzapenak kontutan hartu behar dira. Gaina hartu zion 2006ko Alemaniako Futbol Mundialari (batez beste 52.401 ikusle); bai eta 2006ko errugbiko Hiru Nazioen Txapelketari ere (batez besteko 45.211 ikusle).

Txapelketa honek bere historian izan duen ikusle kopuru handiena 1975ko martxoaren 1ean izan zen Murrayfield Stadiumean, 104.000 ikuslerekin, Eskozia eta Gales arteko norgehiagoka batean.[16][17] Azkenik bertakoek lortu zuten garaipena Herensugearen hamabostekoaren aurka, 12 eta 10eko emaitzarekin. Garaipen honek txapelketa irabazteko aukera eman zien eskoziarrei, halere, Ingalaterraren aurka galdu egin zuten, eta amaieran Galesek lortu zuen 1975ko Txapelketa hura. Data honen ondoren, Murrayfield zelaiaren ikusle gaitasuna murriztu egin zen, batez ere segurtasun arazoak zirela medio.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GalesItaliaFlag of Ireland rugby.svgIngalaterraFrantziaEskozia Sei Nazioen Txapelketa EskoziaFrantziaIngalaterraFlag of Ireland rugby.svgItaliaGales

Sailkapen Orokorra:

Selekzioa Jokatutako txapelketak Irabazitako txapelketak Slam nagusiak Garaipen partekatuak Koroa hirukoitza Zurezko koilara
Ingalaterra Ingalaterra 121 28 13 10 25 25
Gales Gales 123 26 11 12 20 21
Eskozia Eskozia 123 15 3 8 10 33
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda 123 13 2 9 10 36
Frantzia Frantzia 88 17 9 8 - 18
Italia Italia 18 0 0 0 - 12
Azken eguneratzea: 2017ko martxoaren 19an

Home Nations (1883-1909)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbg. Txapelketa Urtea Irabazlea
1. 1883 Ingalaterra
Ingalaterra
Koroi Hirukoitza
2. 1884 Txapelketa ez da amaitzen
3. 1885 Ingalaterra
Ingalaterra
Koroi Hirukoitza
4. 1886 Eskozia Ingalaterra
Eskozia eta Ingalaterra
5. 1887 Eskozia
Eskozia
6. 1888 Txapelketa ez da amaitzen
7. 1889 Txapelketa ez da amaitzen
8. 1890 Eskozia Ingalaterra
Eskozia eta Ingalaterra
9. 1891 Eskozia
Eskozia
Koroi Hirukoitza
10. 1892 Ingalaterra
Ingalaterra
Koroi Hirukoitza
11. 1893 Gales
Gales
Koroi Hirukoitza
12. 1894 Flag of Ireland rugby.svg
Irlanda
Koroi Hirukoitza
13. 1895 Eskozia
Eskozia
Koroi Hirukoitza
14. 1896 Flag of Ireland rugby.svg
Irlanda
15. 1897 Txapelketa ez da amaitzen
16. 1898 Txapelketa ez da amaitzen
17. 1899 Flag of Ireland rugby.svg
Irlanda
Koroi Hirukoitza
18. 1900 Gales
Gales
Koroi Hirukoitza
19. 1901 Eskozia
Eskozia
Koroi Hirukoitza
Zbg. Txapelketa Urtea Irabazlea[18]
20. 1902 Gales
Gales
Koroi Hirukoitza
21. 1903 Eskozia
Eskozia
Koroi Hirukoitza
22. 1904 Eskozia
Eskozia
23. 1905 Gales
Gales
Koroi Hirukoitza
24. 1906 Gales Flag of Ireland rugby.svg
Gales eta Irlanda
25. 1907 Eskozia
Eskozia
Koroi Hirukoitza
26. 1908 Gales
Gales
Slam Nagusia
27. 1909 Gales
Gales
Slam Nagusia

Bost Nazioak (1910-1931): Frantzia onartua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbg. Txapelketa Urtea Irabazlea[18] Koroa hirukoitza
28. 1910 Ingalaterra
Ingalaterra
29. 1911 Gales
Gales
Slam Nagusia
Gales
Gales
30. 1912 Flag of Ireland rugby.svg Ingalaterra
Irlanda eta Ingalaterra
31. 1913 Ingalaterra
Ingalaterra
Slam Nagusia
Ingalaterra
Ingalaterra
32. 1914 Ingalaterra
Ingalaterra
Slam Nagusia
Ingalaterra
Ingalaterra
1915-1919 Lehenengo Mundu Gerra: Ez zen txapelketarik jokatu.
33. 1920 Ingalaterra Gales Eskozia
Ingalaterra, Gales
eta Eskozia
34. 1921 Ingalaterra
Ingalaterra
Slam Nagusia
Ingalaterra
Ingalaterra
Zbg. Txapelketa Urtea Irabazlea Koroa hirukoitza
35. 1922 Gales
Gales
36. 1923 Ingalaterra
Ingalaterra
Slam Nagusia
Ingalaterra
Ingalaterra
37. 1924
Ingalaterra
Ingalaterra
Slam Nagusia
Ingalaterra
Ingalaterra
38. 1925
Eskozia
Eskozia
Slam Nagusia
Eskozia
Eskozia
39. 1926
Eskozia Flag of Ireland rugby.svg
Eskozia eta Irlanda
40. 1927
Flag of Ireland rugby.svg Eskozia
Irlanda eta Eskozia
41. 1928
Ingalaterra
Ingalaterra
Slam Nagusia
Ingalaterra
Ingalaterra
42. 1929 Eskozia
Eskozia
43. 1930 Ingalaterra
Ingalaterra
44. 1931 Gales
Gales

Home Nations (1932-1939): Frantzia kaleratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbg. Txapelketa Urtea Irabazlea[18] Koroa hirukoitza
45. 1932 Flag of Ireland rugby.svg Ingalaterra Gales
Irlanda, Ingalaterra
eta Gales
46. 1933 Eskozia
Eskozia
Eskozia
Eskozia
47. 1934 Ingalaterra
Ingalaterra
Ingalaterra
Ingalaterra
48. 1935 Flag of Ireland rugby.svg
Irlanda
49. 1936 Gales
Gales
50. 1937 Ingalaterra
Ingalaterra
Ingalaterra
Ingalaterra
51. 1938 Eskozia
Eskozia
Eskozia
Eskozia
52. 1939 Ingalaterra Gales Flag of Ireland rugby.svg
Ingalaterra, Gales
eta Irlanda

1940tik 1999 arte: Bost Nazioen Txapelketa (Frantzia berriz onartua)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Slam nagusia Erabateko garaipena Koroa hirukoitza Zurezko koilara
1940-1946 Bigarren Mundu Gerra:
ez zen txapelkaeta jokatu
1947 Gales Gales eta
Ingalaterra Ingalaterra
Eskozia Eskozia
1948 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1949 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1950 Gales Gales Gales Gales
1951 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1952 Gales Gales Gales Gales Eskozia Eskozia
1953 Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1954 Frantzia Frantzia,
Gales Gales eta
Ingalaterra Ingalaterra
Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1955 Frantzia Frantzia eta
Gales Gales
1956 Gales Gales
1957 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Frantzia Frantzia
1958 Ingalaterra Ingalaterra
1959 Frantzia Frantzia
1960 Frantzia Frantzia eta
Ingalaterra Ingalaterra
Ingalaterra Ingalaterra Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1961 Frantzia Frantzia
1962 Frantzia Frantzia
1963 Ingalaterra Ingalaterra
1964 Eskozia Eskozia eta
Gales Gales
1965 Gales Gales Gales Gales
1966 Gales Gales
1967 Frantzia Frantzia
1968 Frantzia Frantzia Eskozia Eskozia
1969 Gales Gales Gales Gales
1970 Frantzia Frantzia eta
Gales Gales
1971 Gales Gales Gales Gales
1972 Gales Gales Ingalaterra Ingalaterra
1973 Eskozia Eskozia,
Frantzia Frantzia,
GalesGales,
Ingalaterra Ingalaterra eta
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1974 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1975 Gales Gales
1976 Gales Gales Gales Gales Ingalaterra Ingalaterra
1977 Frantzia Frantzia Gales Gales Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1978 Gales Gales Gales Gales Eskozia] Eskozia
1979 Gales Gales Gales Gales
1980 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1981 Frantzia Frantzia Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1982 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1983 Frantzia Frantzia eta
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1984 Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1985 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Eskozia Eskozia
1986 Eskozia Eskozia eta
Frantzia Frantzia
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1987 Frantzia Frantzia
1988 Frantzia Frantzia eta
Gales Gales
Gales Gales
1989 Frantzia Frantzia
1990 Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Gales Gales
1991 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra
1992 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1993 Frantzia Frantzia
1994 Gales Gales Eskozia Eskozia
1995 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Gales Gales
1996 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra
1997 Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra
1998 Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
1999 Eskozia Eskozia

2000tik aurreraː 6 Nazioen Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Slam Nagusia Irabazle soila Koroa hirukoitza Zurezko koilara
2000
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra Italia Italia
2001
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra Italia Italia
2002
Gehiago
Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra Italia Italia
2003
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Gales Gales
2004
Gehiago
Frantzia Frantzia Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Eskozia Eskozia
2005
Gehiago
Gales Gales Gales Gales Italia Italia
2006
Gehiago
Frantzia Frantzia Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Italia Italia
2007
Gehiago
Frantzia Frantzia Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Eskozia Eskozia
2008
Gehiago
Gales Gales Gales Gales Italia Italia
2009
Gehiago
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Italia Italia
2010
Gehiago
Frantzia Frantzia Italia Italia
2011
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra Italia Italia
2012
Gehiago
Gales Gales Gales Gales Eskozia Eskozia
2013
Gehiago
Gales Gales Frantzia Frantzia
2014
Gehiago
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Ingalaterra Ingalaterra Italia Italia
2015
Gehiago
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Eskozia Eskozia
2016
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Italia Italia
2017
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra Italia Italia

Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa»

Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa Eskozia, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Galesko taldeen artean jokatzen den errugbi lehiaketa da. 2002 eta 2006 artean Espainiak jokatu zuen eta 2007an haren lekua hartu zuen Italiak.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Home International Championship[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Slam Nagusia Koroa hirukoitza Zurezko koilara
1996 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Gales Flag of Ireland rugby.svg
1997 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Flag of Ireland rugby.svg
1998 Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Flag of Ireland rugby.svg

Bost Nazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Slam Nagusia Koroa hirukoitza Zurezko koilara
1999 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Flag of Ireland rugby.svg
2000 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Gales
2001 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Gales

Sei Nazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Slam Nagusia Koroa hirukoitza Zurzko koilara
2002 Frantzia Frantzia Frantzia Ingalaterra Flag of Ireland rugby.svg
2003 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Espainia
2004 Frantzia Frantzia Frantzia Ingalaterra Flag of Ireland rugby.svg
2005 Frantzia Frantzia Frantzia Ingalaterra Gales
2006 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Espainia
2007 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Italia
2008 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia
2009 Ingalaterra Ingalaterra Gales Gales Italia
2010 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Gales
2011 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia
2012 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia
2013 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Flag of Ireland rugby.svg Flag of Ireland rugby.svg Eskozia
2014 Frantzia Frantzia Frantzia Ingalaterra Eskozia
2015 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda Flag of Ireland rugby.svg Eskozia
2016 Frantzia Frantzia Ingalaterra Eskozia
2017 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Italia

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak Urteak
Ingalaterra Ingalaterra 14 1996, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2017
Frantzia Frantzia 5 2002, 2004, 2005, 2014, 2016
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda 2 2013, 2015
Eskozia Eskozia 1 1998

Gaztetxoen Sei Nazioen Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetxoen Sei Nazioen Txapelketa edo 6 Nations Junior delakoa 20 urtez azpiko jokalariek jokatu ohi dute eta talde partehartzaileak hauek dira: Eskozia, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Gales.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa hau 2008. urtean sortu zen 21 eta 19 urtez azpiko bi lehiaketen batasuna lortzeko xedeaz. Ingelesek lortu zuten lehendabiziko urteko Slam Nagusia eta txapelketa gehien lortu duen taldea izan da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Slam Nagusia
2008 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra
2009 Frantzia Frantzia
2010 Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
2011 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra
2012 Ingalaterra Ingalaterra
2013 Ingalaterra Ingalaterra
2014 Frantzia Frantzia Frantzia
2015 Ingalaterra Ingalaterra
2016 Gales Gales Gales
2017 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak Urteak
Ingalaterra Ingalaterra 6 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2017
Frantzia Frantzia 2 2009, 2014
Flag of Ireland rugby.svg Irlanda 1 2010
Gales Gales 1 2016

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Henri Garcia, "La fabuleuse histoire du rugby", Minerva, 2004, ISBN 2-8307-0782-6
  2.   Godwin, Terry (1984), The International Rugby Championship 1883-1983, Londres: Willows Books, ISBN 000218060X .
  3. Vincent Laudet, Caroline Moncel, Sandrine Matichard, Isabelle Calais: "XV de France : Le tournoi à la une", L’Équipe, 2006, ISBN 2-915535-24-8
  4.   Rules of the RBS 6 Nations Championship, RBS 6 Nations, http://www.rbs6nations.com/en/championship-information_rules.php .
  5. Jean Denis, Histoire Du Tournoi Des Cinq Nations Ou Sans Médailles Ni Couronnes, Farnot, 1979
  6.   Scotland: European champions, BBC News, 2000-01-31, http://news.bbc.co.uk/1/hi/sport/rugby_union/six_nations/612204.stm .
  7. 16 mars linternaute.com: Le Tournoi des Cinq Nations officiellement coupe d'Europe des Nations
  8. rugbyfootballhistory.com: 6-Nations history
  9.   (PDF) The Calcutta Cup: the legacy of a club that died, scottishrugby.org, http://www.scottishrugby.org/shadomx/apps/fms/fmsdownload.cfm?file_uuid=A25BAF90-A653-B702-1F28-A89E8D4D5CD8&siteName=sru .
  10.   About Us, rfu.com, http://www.rfu.com/index.cfm/fuseaction/RFUHome.Simple_Detail/StoryTypeId/26/SectionId/43 .
  11.   Massie, Alan (2000-02-19), Lamenting the sad decline of the fighting Irish, The Scotsman, 31. orrialdea .
  12.   Ferrie, Kevin (1999-03-22), Scotland now have quality in quantity, The Herald, 1. orrialdea .
  13.   Walsh, David (2005-02-13), Scots torn apart by Irish mean machine, The Sunday Times, Sport 2. orrialdea .
  14. ticketbooth.org.uk
  15. answers.com: Competition between national teams
  16. rbs6nations.com: Murrayfield stadium
  17. scrum.com: Scotland-Wales 1975
  18. a b c   Six Nations roll of honour, bbc.co.uk, 2004-01-29, http://news.bbc.co.uk/sport2/hi/rugby_union/international/3422419.stm .

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sei Nazioen Txapelketa Aldatu lotura Wikidatan