Euro
Euro | |
---|---|
igorpen eskubide bereziak | |
Ezaugarriak | |
Herrialdea | Austria, Belgika, Zipre, Herbehereak, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, Irlandako Errepublika, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Monako, Portugal, San Marino, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Vatikano Hiria, Andorra, Kosovo, Kroazia eta Montenegro |
Nongo eskumena | Eurogunea |
Jaulkitzailea | Europako Banku Zentrala |
Ikurra | € |
Honen izena darama | Europa |
Historia | |
Hasiera | 2002ko urtarrilaren 1a eta 1999ko urtarrilaren 1a |
Ordezkatzen du | Austriar txelin, Belgikar libera, Cypriot pound (en) , Herbeheretar florin, Estonian kroon (en) , Finlandiar marko, Frantziar libera, Alemaniar marko, Greziar drakma, Irlandar libera, Italiar lira, Lats, Lituaniako litas, Luxenburgotar franko, Maltese lira (en) , Monegasque franc (en) , Portugaldar ezkutu, San Marinoko lira, Slovak koruna (en) , Slovenian tolar (en) , Espainiar pezeta, Vatican lira (en) , Europako kontu-unitate eta Croatian kuna (en) |
Euroa (EUR edo €) Europar Batasuneko hogeitazazpiko, hamasei estatuen diru ofiziala da. EBko estatu ez diren Andorra, San Marino, Vatikano Hiria, Monako eta Montenegron ere diru ofiziala da euroa. Bosnia eta Bulgarian ere, ofiziala ez bada ere, euroa erabiltzen da.
Europar Batasuneko herrialde guztietan ez da ezarri euroa legezko erabilerako monetatzat; batzuetan, nahi izan ez dutelako, eta, beste batzuetan, ezarritako baldintzak betetzen ez dituztelako.
Euroa duten estatuen guneari "Eurogunea" deritzo, hau da, Alemania, Austria, Belgika, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Zipre osatzen duten eremua.
Ezaugarriak
Euroa 100 ehunetakotan zatitzen da. Europar Batasuneko agiri ofizialetan euro eta cent erabiltzen da, beti singularran.
Billeteak (5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500) hamabietako herrientzat berdinak dira. Txanponak ordea (1, 2, 5, 10, 20 eta 50 ehunetakoak eta 1 eta 2 eurokoak) aurrealde berdina dute baina atzealdea herrialde bakoitzean berezia da.
Txanponak, Estatu bakoitzean atzealde ezberdina du.
Billeten disenua Robert Kalinarena da, Austriako Banketxe Nagusikoa. Txanponen aurrealde arruntaren disenua Luc Luycxren lana da, Belgikako Errege Txanpon Fabrikakoa.
Euroa ECUren ondorengoa da, Europako Diru Unitatea (European Currency Unit).
Ikurrak
Euro ikurra, Europako Batzordeak disenatua, epsilon (ε) greko hitzaren arabera eginda dago. E Europako iniziala zelako aukeratu zen. Bi marrak, euroko egonkortasunari buruz dio.
Euroko nazioarteko txikigarria EUR da, eta Normalizaziorako Nazioarteko Organizazioak erregeistratu du ISO;
Historia
1 Euro (€) | Lehen Txanpona |
13,7603 | Txelin austriar (ATS) |
40,3399 | Belgikar libera (BEF) |
0,585274 | Zipretar libera (CYP) |
1,95583 | Marko alemaniar (DEM) |
15,6466 | Estoniar koroa (EEK) |
166,386 | Espainiar pezeta (ESP) |
5,94573 | Marko finlandiar (FIM) |
6,55957 | Frantziar libera (FRF) |
340,750 | Greziar drakma (GRD) |
0,787564 | Irlandar libra (IEP) |
1936,27 | Italiar lira (ITL) |
0,702804 | Lituaniar litas (LTL) |
0,702804 | Letoniar lats (LVL) |
40,3399 | Luxenburgotar libera (LUF) |
0,429300 | Maltar lira (MTL) |
2,20371 | Herbeheretar florina (NLG) |
200,482 | Ezkutu portugaldar (PTE) |
239,640 | Tolar esloveniar (SIT) |
30,1260 | Eslovakiar koroa (SKK) |
Dibisa hasi zen ofizialez 1999ko urtarrilaren 1ean, hamaika herrialdeen artean, euro-gunea: Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Luxenburg, Herbehereak eta Portugal. 2001eko urtarrilaren 1an Grezia erantsi zen euro-gunera eta 2007ko data berean, Eslovenia. Hala ere, txanponak eta billeteak egiteko denbora behar zen eta lehen txanponak bizi ziren bere herrietan, bere kotizazio galdutaz, ordaintzeko modura 2002ko urtarrilaren 1era, eurokoak aldatu zirenean. Euro eta lehengo dirua elkarrekin bizi izan ziren hilabete batzuk, hau azkenen bizitza amaitu arte.
Danimarka, Erresuma Batua, Errumania, Bulgaria, Polonia eta Suediak ez dute euroa onartu oraindik.
2002ko uztailan, euroak estatubatuar dolarra gainditu zuen dibisa merkatuan.
2004.eko maiatzean EBean sartu ziren Estatu berriak ez dute oraindik euroa onartu, baina beharreko baldintza ekonomikoak betetzeko asmoa dute, eta aurten urte batuzetarako bere sarrera euro-gunean espero da.
Herri batzuetan 1 cent eta 2 cent txanponak kendu nahi dituzte, bere egin-prezioa bere balio-prezioa baino handiagoa delako. Susmatu duen irtenbidea: prezioak ez aldatzea baina ordaintzeko unean, prezioak biribiltzea.
2011ko urtarrilaren 1ean Estoniak ere txanpon ofizialtzat hartu zuen. 2014ko urtarrilaren 1ean: Letonia. 2015ko urtarrilaren 1ean: Lituania.
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euro |
- Vatikanoko euro txanponak
- San Marinoko euro txanponak
- Monakoko euro txanponak
- Portugalgo euro txanponak
- Letonsko euro txanponak
- Luxenburgoko euro txanponak
- Italiako euro txanponak
- Irlandako euro txanponak
- Herbehereetako euro txanponak
- Greziako euro txanponak
- Finlandiako euro txanponak
- Austriako euro txanponak
- Alemaniako euro txanponak
- Belgikako euro txanponak
- Espainiako euro txanponak
- Esloveniako euro txanponak
- Eslovakiako euro txanponak
- Zipreko euro txanponak
- Maltako euro txanponak