Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia(e)tik
Fernando I.a Habsburgokoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fernando I.a Habsburgokoa
Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

1558ko martxoaren 12a – 1564ko uztailaren 25a
Aurrekoa Karlos V.a
Ondorengoa Maximiliano II.a

Hungariako erregea
1526ko abenduaren 16a – 1564ko uztailaren 25a
Aurrekoa Luis II.a
Ondorengoa Maximiliano II.a

Bohemiako erregea
1526ko urriaren 24a – 1564ko uztailaren 25a
Aurrekoa Luis II.a
Ondorengoa Maximiliano II.a

Austriako artxidukea
1521 – 1564ko uztailaren 25a
Aurrekoa Karlos V.a
Ondorengoa Maximiliano II.a

Alemaniako erregea
1531ko urtarrilaren 5a – 1564ko uztailaren 25a
Aurrekoa Karlos V.a
Ondorengoa Maximiliano II.a

Jaiotza 1503ko martxoaren 10a
Alcalá de Henares, Gaztelako Koroa
Heriotza 1564ko uztailaren 25a
Viena (61 urte)
Ezkontidea Ana Jagellon Hungariakoa
Senideak Aita: Filipe I.a Gaztelakoa
Ama: Joana Gaztelakoa
Erlijioa Katolikoa
Armoiries empereur Ferdinand Ier.svg

Fernando I.a Habsburgokoa (Alcalá de Henares, Gaztelako Koroa, 1503ko martxoaren 10a - Viena, 1564ko uztailaren 25a[1]) Austriako artxidukea (1521-1564), Bohemiako eta Hungariako erregea (1526-1564), Alemaniako erregea (1531-1564) eta, bere anaia Karlos V.ak koroa utzi ondoren, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (1558-1564) izan zen[1].

Espainian hezi zen. Karlos V.ak habsburgotarren bost estatuen jabetza aitortu zion (Wormseko Hitzarmena) eta Hego Alemania, Tirol eta Goi-Alsaziako gobernadore izan zen. Hungariako Ana Jagellonekin ezkondu zen 1521. urtean, eta Bohemia eta Hungariako errege hautatu zuten Luis II.a hil ondoren (1526), Joan Szápolyairen ordez. Berehala aurre egin behar izan zion turkiarren erasoari (1529an setiatu zuten Viena). Budako gudua galdu (1541) eta zortzi urteko su-etena izenpetu zuen (1562). Turkiarrei zerga ordaindu eta Szápolyai Transilvanian onartu behar izan zuen. Humanismoak bultzaturik irekia zen protestanteekin. Horretarako, Suitzako bost kantoiekin Batasun kristaua osatu (1529) eta txekiarren matxinada zapaldu bazuen ere (1547), Eliza eraberritzen eta protestanteak eta katolikoak elkarri hurbilarazten saiatu zen. Ratisbonako Batzarrean (1524) parte hartu ondoren, Trentoko Kontzilioan bere ideia eraberritzaileak ezartzen saiatu zen. Augsburgoko Bakean parte hartu zuen (1555) eta protestanteen aldeko begiramena eskaini zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ferdinand I Encyclopædia Britannica
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan