Luzio Vero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luzio Vero

Luzio Vero, latinez Lucius Ceionius Commodus Verus Armeniacus, (130ko abenduaren 15 - 169) erromatar enperadorea izan zen Marko Aureliorekin batera, 161etik hil zen arte.

Luzio Elio zeukan aita, zein Hadrianok lehen oinordekoa hautatu zuen. 138an Luzio Elio hiltzerakoan, Hadrianok Antonino Pio izendatu zuen ondorengo, baldin eta Antoninok Luzio Vero eta Marko Antonio hautatzen bazituen oinordeko. Horrelako etorkizuna izanda, heziketa hoberena jaso zuen Luzio Verok.

153an kuestor aritu zen, eta hurrngo urtean kontsul. 161ean Marko Aureliorekin kontsula izan zen berriro. Urte horretako martxoaren 7an hil zen Antonino Pio. Marko Aureliok eta Luzio Verok agintea jaso zuten orduan.

Urte bereko agintaldi horrek ez zeukan aurrekaririk Erromatar Inperioan. Ofizialki botere berea zeukaten biek, baina praktikan Marko Aurelio zen bietako burua. Luzio Verori armadaren gaineko boterea eman zion Marko Aureliok, kidearenganako konfidantza erakutsiz. Ituna indartzearren, Luzio Vero Marko Aurelioren alabarekin, Luzilarekin, ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten.

Luzio Vero Armeniakoren garaipena ospatzeko egindako txanpona.

162 eta 166 bitartean Luzio Vero ekialdean aritu zen, partiarren kontrako borroketan. Jeneral bikaina omen zen Luzio Vero, bera baino trebeagoak zeudela onartzeko beldurrik gabekoa. Dena den ez zuen bizitza gogorrik izan. Kanpainetan aktorez eta luxuz inguratu zen. Erroman garaipen-ospakizuna jaso zuen, Marko Antoniorekin batera, eta Armeniako goitizena ere eman zioten.

Erroman plazer berberei eutsi zioten. Jaien artean zirkoa, batez ere gurdi-lasterrak, zuen gustokoen. Hirian zehar ibiltzen zen mozorraturik. Marko Antoniok ez zituen kidearen zaletasunak oso atsegin, baina Luzio Verok eginkizunak betetzen zituen heinean, ez zuen kexatzerik.

168an, gerra piztu zen Danubioko mugan alamaniarrek eta markomaniarrek Erromako Inperiora igarotzerakoan. Gerra 180 arte irauntzekoa zen, baina, Luzio Verok ez zuen ikusiko. 169an, Erromara bueltatzen ari zela, gaixotasun batek hil zuen.

Haien arteko tirabirak gorabehera, Marko Antoniok saminki jasan zuen kidearen horiotzaren berri. Luzio Veroren omenez, ospakizun handiak antolatu ziren. Senatuak jainko izendatu zuen, Divus Verus izenekoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luzio Vero Aldatu lotura Wikidatan