Ladino (erretorromaniera)
Wikipedia(e)tik
(«Ladinoa» orritik birbideratua)
- Artikulu hau erretorromanieraren Italiako dialekto bati buruzkoa da; sefardien hizkuntza gaitzat duena beste hau da: ladino
| Ladinoa 'Ladin' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Italia | |
| Eskualdea: | Veneto, Trentino-Adige Garaia | |
| Hiztunak: | 30.000 | |
| Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Italikoa Erromanikoa Mendebaldeko italikoa Mendebalekoa Erretorromaniera Ladinoa |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | - | |
| Erakunde araugilea: | - | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | - | |
| ISO 639-2: | roa | |
| ISO 639-3: | lld
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Ladinoa[1] edo ladiniera[2] (ladinoz eta latinez ladin, italieraz ladino eta alemanieraz ladinisch) erretorromanieraren dialekto nagusietako bat da, erromantxearekin eta friulierarekin batera. Ladinoa 40.000 lagun inguruk mintzatzen dute Ladinia deritzon lurraldean, Italiako Dolomita mendietan; zehazki, Veneto eta Trentino-Adige Garaia eskualdeetan.
Eduki-taula |
Hiztunen geografia [aldatu]
Hiztunak Bellunoko probintzian (Veneto) eta Bolzano eta Trentoko probintzietan (Trentino-Adige Garaia) bizi dira, zehazki udalerri hauetan:
- Bolzano/Balsan:
- Urtijëi
- Santa Cristina Gherdëina
- Sëlva
- Badia
- Corvara
- La Val
- San Martin de Tor
- Mareo
- Trento (Val de Fascia):
- Canazei/Cianacei
- Campitello di Fassa/Ciampedèl
- Mazzin /Mazin
- Pozza di Fassa/Poza
- Vigo di Fassa/Vich
- Soraga
- Moena
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Elhuyar gaztelania-euskara eta Labayru hiztegietan, ladino izenarekin ageri da.
- ↑ Munduko Hizkuntzen Amaraunean ladinera izenarekin ageri den arren, akatsa dirudi, Ladinia toponimotik ladiniera baita emaitza.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |