Gregorio XV.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gregorio XV.a[1] (Bolonia, 1554ko urtarrilak 9-Erroma, 1623ko uztailak 8) Eliza Katolikoko 234. aita santua izan zen 1621 eta 1623 bitartean.

Eduki-taula

Jatorria eta prestakuntza [aldatu]

Alessandro Ludovisi izenarekin jaioa familia noble batean, humanitateak eta filosofia ikasi zituen jesuitekin Erromako Erromatar Kolegioan, eta jurisprudentzia eta zuzenbidea Boloniako Unibertsitatean.

Eliz karrera [aldatu]

Doktoretza lortu ondoren Gregorio XIII.ak Kapitolioko Epaile izendatu zuen, eta jada, Klemente VIII.aren agintaldian, Erromatar Rotako Auzitegiko kide.

1612an, Paulo V.ak Boloniako artzapezpiku izendatu zuen, eta 1616an aita santuaren legatu bezala bidali zuen Savoiako dukerrira Karlos Manuel I.a Savoiakoa dukea eta Filipe III.a Espainiakoa erregearen artean bitartekari lanak egin zitzan hauek Monferrateko dukerriagatik zuten gatazkan. Urte horretan bertan Santa Maria Transportinako kardenal presbitero izendatua izan zen eta bere jaioterrira itzuli zen, non jarraituko duen 1621ean Erromara Paulo V.aren oinordekoa izango zena aukeratzeko konklabean parte hartzeko itzuli zen arte.

Aita santutza [aldatu]

Aukeraketa [aldatu]

Konklabe horretan aita santu berri bezala aukeratua izan zen Scipione Caffarelli Borghese kardinalaren eraginaren ondorioz, eta aklamazio bidez aukeratua izan zen azken aita santutzat hartzen da.

Erreferentziak [aldatu]


Aurrekoa
Paulo V.a
Aita Santua
1621-1623
Ondorengoa
Urbano VIII.a