Inozentzio I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inozentzio I.a
Inozentzio I.a

401eko abenduaren 22a – 417ko martxoaren 12a
Aurrekoa Anastasio I.a
Ondorengoa Zosimo I.a

Jaiotza
Heriotza 2005eko apirilaren 2
Erroma
Erlijioa Eliza Katoliko Erromatarra

Inozentzio I.a[1], Eliza Katolikoaren 40. Aita Santua 401 eta 417 bitartean.

Sortzez Albano udalerrikoa zen, aurreko Anastasio I.a aita santuaren semea ere bazen. 401eko abenduaren 22an hautatu zuten. Kasu larri guztietan eta baita gainontzekoetan ere esku hartzeko bere eskubidea agindu zuen. Eskubide hori hainbat auzitan erabili zuen, bereziki liturgietako ospakizunekin zerikusia zutenetan.

Eudoxia enperatriza eta Teofilo Alexandriakoaren azpijokoen ondorioz Joan Krisostomo bere lagun mina Konstantinoplako Patriarka gisa kaleratua izan zen. Inozentzio I.ak kargua berreskuratu zezan eskuhartu zuen.

Pelagio eta pelagianismoari irmoki eta sendo aurre egin zien, horrenbesterainoko aginte eta erabakiz, zer Agustin Hiponakoak hau jakitean, denborarekin esaera bilakatuko zen esaldi ospetsu hau aipatu zuela: Roma locuta, causa finita ("Erromak hitzegitean, auzia amaitua da"). Priszilianismoa ere gaitzetsi zuen.

401eko abuztuaren 24ean bisigodoen erregea zen Alarikok Erroma bereganatu eta arpilatu zuen. Inozentzio ez zegoen hirian, Ravenako gorte inperialean Alarikorekin negoziaketak burutzeko saiakeran baizik. Erromara itzultzean ahal zuen moduan godoek gauzatutako kalteak konpontzen saiatu zen.

417ko martxoaren 12an zendu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inozentzio I.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Anastasio I.a
Aita Santua
401-417
Ondorengoa
Zosimo