Nikolas I.a
Wikipedia(e)tik
| Nikolas I.a Nicolaus PP. I |
|
![]() |
|
|
|
|
|---|---|
| 858 – 867 | |
| Aurrekoa | Benedikto III.a |
| Ondorengoa | Adrian II.a |
| Jaiotzezko izena | |
|
|
|
| Jaiotza | 800 inguru Erroma, Italiako Erresuma |
| Heriotza | 867ko azaroaren 13a Erroma, Italiako Erresuma |
| Erlijioa | Eliza Katoliko Erromatarra |
Nikolas I.a[1] (Erroma, 800 - † ibidem., 867ko azaroaren 13a) Eliza Katolikoaren 106. Aita Santua izan zen 858 eta 867 urteen bitartean.
Oso ortodoxoa izan zen bere ideologian, batez ere ezkontza kanonikoari buruz. Gogor defenditu zuen Aita Santuaren lehentasuna; hala Aita Santuarengana jotzeko apezpikuen eskubidea, beste agintarien gainetik ezarri zuen, eta Lotaringiako Lotarioren dibortzioa ezeztatu zuen. Aitasantutzaren boterea sendotu zuenez, Nikolas Handia ezizena hartu zuen. Konstantinoplako San Inazioren alde egin zuen Fozioren kontra. Responsa ad consulta Bulgarorum idatzi zuen (Bulgariarren galderei erantzunak). Santutegian duen eguna azaroaren 13a da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Italiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
