Eusebio (aita santua)
Wikipedia(e)tik
Eusebio[1] Eliza Katolikoko 31. aita santua izan zen 309ko apirila eta abuztua bitartean. Bere agintaldia oso laburra izan zen, lau hilabetekoa. Lapsien arazoari aurre egin behar izan zion, hau da, Dioklezianoren jazarpenean zehar kristau fedea utzi zutenak eta orain itzultze nahi zutenak zirenak. Aita Santuak erori zirenei berriz Elizaren ateak irekitzeko egin zituen ahaleginek aurkari indartsu bat izan zuten Heraklio izeneko batengan. Bien arteko borroka hain izan zen bizia Maxentzio enperadoreak, azkenean biak erbesteratu zituela. Eusebio Sizilian hil zen handik gutxira.
Erromako Kalisto I.aren katakunban lurperatua dago. Bere jaia irailak 26an ospatzen da.
Erreferentziak [aldatu]
| Aurrekoa Martzelo I.a |
Aita Santua 309 |
Ondorengoa Melkiades |
| Artikulu hau Italiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |