Hilario (aita santua)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hilario[1] (Sardinia ?-Erroma 468ko otsailak 29) Eliza Katolikoko Aita Santua izan zen 461 eta 468 bitartean.

Artxidiakono bezala Leon I.a Handia aita santuaren ordezkari bezala aritu zen 449an ospatu zen Efesoko kontzilioan, Efesoko lapurreta bezala ezagutua izan zena Flaviano Konstantinoplakoaren zigorraren aurka agertuz, Dioskoro I.a Alexandriakoa alexandriar aitalehen monofisitaren aurka aritzea suposatu ziona, baita Konstantinoplatik zein Erromatik urruntzera behartua egotea ere bere bizia salbatu ahal izateko.

Aita Santu bezala eman zuen denboran Espainia eta Galiako eliza ordenamenduari arreta berezia jarri zion, bi lurralde hauek, barbaroen inbasioen ondorioz kaosean murgilduta baitzeuden.

Hilariok bi otoitzleku eraikiarazi zituen Laterango baptisterioetan, bata San Joan bataiatzailearen omenez eta bestea San Joan apostoluaren omenez, bere ustez honen bitartekaritzari esker salbatu ahal izan baitzen Efesoko kontzilioan izan zuen parte hartzearen ondoren. Gurutze Santuaren omenezko kapera bat ere eraikiarazi zuen baptisterioan, komentu bat, bi bainugela publiko eta liburutegiak San Lorentzo Harresiz Kanpoko Elizaren ondoan, non 468ko otsailak 29an (ziurra ez den data) hil ondoren lurperatua izan zen.


Aurrekoa
Leon I.a
Aita Santua
461eko azaroak 19-468ko otsailak 29
Ondorengoa
Sinplizio

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hilario (aita santua) Aldatu lotura Wikidatan