Kaio (aita santua)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kaio[1] (Salona, ?-Erroma, 296ko apirilak 22) Eliza Katolikoko 28. aita santua izan zen 283 eta 296 bitartean.

Diokleziano erromatar enperadorearen iloba, senidetasun harreman honek Erromara enperadorearen babespean joatea ahalbidetu zion, non, tradizioak dioenez, bere anaia San Gabino eta hone emaztea zen Santa Susana erromatar birjinarenaren ondoan zegoen etxe batean bizi izan zen.

Bere aitasantualdia jazarpenik gabeko garai batean izan zela probetxuz, Kaiok bere ahaleginak Elizaren instituzioak zehazten eman zituen, eta honela, Alexandria eta Antiokiako eskolak bultzatu zituen. Era berean, ostiario, irakurle, akolito, exorzista, azpidiakono, diakono eta apaiz mailak gainditu gabe inor ezin zela gotzain izendatua izan ezarri zuen.

Izugarriena ere izango zen kristauek jasango zuten azken jazarpenaren aurretik hil zen. San Kaio martiri bezala hil ez zen arren, badirudi etsaitasun larriak jasan zituela erromatar ofizialen partetik, ziuraski enperadorearekin zuen senidetasun harremanaren ondorioz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kaio (aita santua)


Aurrekoa
Eutikiano
Aita Santua
283-296
Ondorengoa
Martzelino


Biografia
Kroazia
Artikulu hau Kroaziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.