Julio I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Julio I.a[1], Eliza Katolikoko 35. aita santua izan zen. Bere aitasantualdia, 337ko otsailak 7tik 352ko apirilak 12 arte iraun zuen.

Bere postuan berretsi zituen arrianoek postutik kenduarazi zituzten bi gotzain katoliko. 341eko udazkenean, Julio I.ak, kontzilio bat deitu zuen. Bertara, 50 gotzain joan ziren, berriz arrianismoaren aurka aldarrikatzeko eta gotzainak euren kargutik nahi eran kentzen zituztenak salatzeko.

Konstantino I.a Handia hil ondoren, inperioa bere hiru semeen artean banatu zen. Horietako bat, Konstantino II.a, laster desagertu zen historiatik, eta enperadore bezala, beste biak geratu ziren, Konstantzio II.a Ekialdean eta Konstante Mendebaldean. Konstante katolikoa zen bitartean, Konstantzio arrianoa zen. 350ean, Konstante hila izan zen, eta Inperioa, Konstantzioren agindupean birbateratu zen. Enperadoreak, orduan, Elizaren aurkako jazarpen izugarri bat abiarazi zuen.

Ekialdeko elizarentzat, Eguberri eguna abenduak 25ean ezarri zuen, urtarrilak 6aren ordez, Epifaniarekin batera. Data hau hartu zuen juliotar egutegiarentzako, neguko solstizioa egun horretan gertatzen baitzen, gertaera hau, Ipar Hemisferioko herri askok, bizitzaren zikloaren berrabiarazte berri baten antzera ospatzen zutelarik. Aulki Santuko Artxibategiaren sortzailetzat hartzen da, dokumentuen kontserbazioa agindu baitzuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julio I.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Marko Ostiakoa
Aita Santua
337-352
Ondorengoa
Liberio