Mao Zedong

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula

Mao Zedong[1] () (txinera sinplifikatua: 毛泽东, txinera tradizionala: 毛澤東) (Shaoshan, Hunan, 1893ko abenduaren 26a - Beijing, 1976ko irailaren 9a) Txinako Alderdi Komunistaren buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako presidentea izan zen. Mundu osoan eragina izan duen buruzagi komunista. Maoren buruzagitzapean, 1949an, Alderdi Komunistak boterea eskuratu zuen Txina kontinentalean, Txinako Gerra Zibilean Txiang Kai-Sheken Kuomintangeko nazionalistak garaitu ostean (nazionalisten agindupeko lurraldea Taiwanera mugatu zen).

Maoren komunismoaren ikuspegiari maoismo deritzo (jatorrian Mao Zedong pentsamendua zeritzon). Maoismoak nekazarien paper iraultzailea nabarmentzen du, besteak beste. Maoren gobernuaren ezaugarri izan ziren, orobat, kanpaina ideologikoak, eta aipatzekoak dira Aurreranzko Jauzi Handia eta Iraultza Kulturala.

Bizitza

Fitxategi:Mao and Chiang1945.jpg
Chiang Kai-shek eta Mao, 1945ean, elkarren aurkako gerra zibila hasi aurretik.

Nekazari baten semea zen, eta Sun Yat-senen jarraitzaile izan zen gaztetan. Txinako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen (1921), eta alderdi horretako idazkari izan zen Hunanen. Hunanen bertan nekazarien lehen matxinadak antolatu zituen. 1931n Hunan eta Kianshi kontrolatzen zituen, eta bertan nekazaritzako erreforma egin eta Txinako Sobietar Errepublika eratu zuen. Handik urte gutxira, Martxa Luzea izenekoa antolatu zuen, 100.000 gizabanakoz osatua, eta 1935ean Txinako komunismoaren aginpidera heldu zen.

Nazionalisten kontrako Txinako Gerra Zibilean (1945-49) garaipena eskuratu, eta Herriaren Errepublika aldarrikatu zuen. Gobernuko (1949) eta Errepublikako (1954) lehendakari izan zen, eta garai hartan Txinan izan ziren aldakuntzen bultzatzaile nagusia. Hala eta guztiz ere, ekonomia arazoek eta Sobietar Batasunarekin izandako tirabirek kargua galtzeko arriskuan jarri zuten. 1960aren ondoko urteetan, Lin Piao defentsa ministroaren laguntzarekin, Kultura Iraultzaren eragile izan zen. Iraultza haren helburua alderdi komunistaren barruko burokrazia deuseztatzea eta erabateko aginpidea lortzea zen.


1972an, Richard Nixonek, Estatu Batuetako lehendakariak, egindako bisitaldiaren ondoren, aldaketa handiak hasi ziren Txinan, atzerriko herrialdeekin zituzten harremanen alorrean, batez ere. Liburu gorrian daude bildurik Maoren aipamen eta teoriak.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mao Zedong Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Mao Zedong