Wikipedia:Bazenekien/2003-2009

Wikipedia, Entziklopedia askea

2003 - 2009[aldatu iturburu kodea]

Gepardo
Gepardo
  • ... gainerako katukiek ez bezala, gepardoaren azazkalak ez direla barneragarriak, lurrari hobeto atxikitzearren, eta 110 km/h-ko abiadura lortzeko gai dela?
  • ... helbide elektronikoetan erabiltzen dugun a bilduaren ikurra (@), antzinako arroa masa unitatea adierazteko erabiltzen zen ikur berbera dela?
  • ... Ala-k (jatorrizko ahoskera: Allāh) Jainkoa esan nahi duela arabieraz, eta hizkuntza horretara egiten diren Bibliaren itzulpenetan ere erabiltzen dela?
  • ... hartz polarren ilea ez dela zuria, baizik eta gardena, eta azpiko azala beltza dela?
  • ... batez beste, pertsona bat bere bizitzan munduari bi bira emateko beste ibiltzen dela?
Gernika bonbardaketa ostean
Gernika bonbardaketa ostean
  • ... Osman I.a (Uthmān) (1258 - 1326) agintari bat izan zela eta otomandarrek eta haien inperioak harengandik hartu zutela izena?


  • ... Japoniako agintariak enperadore izena erabiltzen jarraitzen duela, nahiz eta bere inperioa nazio bat izan?
  • ... Bangkoken, Thailandiako kapitala, benetako izena Krung Thep Mahanakhon Amon Rattanakosin Mahinthara Ayuthaya Mahadilok Phop Noppharat Ratchathani Burirom Udomratchaniwet Mahasathan Amon Piman Awatan Sathit Sakkathattiya Witsanukam Prasit dela; eta beraz, izenik luzeena duen hiria dela?
Ilunsenti koloretzu bat.
Ilunsenti koloretzu bat.
  • ... pirahã dela ezagutzen den hizkuntza bakarra koloreak adierazteko hitzik ez duena? ... eta ez duela ez zenbaki ez zenbatekoa adierazteko beste hitzik (adibidez "batzuk", "guztiak etab.)?
Tximista bat.
Tximista bat.
  • ... ezagutzen diren fosilik zaharrenak duela 3.500 milio urtekoak direla eta Australian aurkitu zirela?
Tomateak.
Tomateak.
  • ... ibilgailu akorazatu eta armatuei tanke izena ematen zaiela Lehen Mundu Gerran sortu zituztenean sekretuan mantentzea erabaki zelako, sortzen zituzten lantegietako langileei ur-tanke mugikorrak egiten ari zirela sinestarasiz?
  • ... gaztelako Alfontso XI.ak seme bakar bat izan zuela emaztearekin baina hamar maitalearekin?
  • ... ezagutzen diren fosilik zaharrenak duela 3.500 milio urtekoak direla eta Australian aurkitu zirela?
  • ... Bangkoken, Thailandiako hiriburua, benetako izena Krung Thep Mahanakhon Amon Rattanakosin Mahinthara Ayuthaya Mahadilok Phop Noppharat Ratchathani Burirom Udomratchaniwet Mahasathan Amon Piman Awatan Sathit Sakkathattiya Witsanukam Prasit dela; eta beraz, izenik luzeena duen hiria dela?

Gehiago (lanean; hauek ez erabili oraingoz)[aldatu iturburu kodea]