Edukira joan

Austriako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa: 9. lerroa:


== Habsburgotarren Aroa ==
== Habsburgotarren Aroa ==
[[XIV. mendea|XIV.]] eta [[XV. mendea|XV. mendeetan]] zehar, [[Habsburgo]]tarrek [[Austriako dukerria]]ren inguruko eskualdeak mendean hartu zituzten. Hori zela eta, [[1438]]an [[Austriako Alberto V.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ren enperadore hautatu zuten. Bere erreinaldiak urte bat besterik ez zuen iraun, baina handik aurrera Inperio Santuko enperadoreak Habsburgo etxekoak izan ziren, salbuespen bakar betekin.
[[XIV. mendea|XIV.]] eta [[XV. mendea|XV. mendeetan]] zehar, [[Habsburgo]]tarrek [[Austriako dukerria]]ren inguruko eskualdeak mendean hartu zituzten. Hori zela eta, [[1438]]an [[Alberto II.a Habsburgokoa|Alberto V.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ren enperadore hautatu zuten. Koroatua izan baino lehen hil zen arren, handik aurrera Inperio Santuko enperadoreak Habsburgo etxekoak izan ziren, salbuespen bakar betekin.


[[Habsburgo]]tarrek, konkistaz ez ezik, oinordetzaz ere lortu zituzten lurraldeak. [[Maximiliano I.a Habsburgokoa]]k, [[1477]]an [[Burgundiako dukerria|Burgundiako dukerriko]] oinordekoarekin ezkondu eta gero, [[Herbehereak]] bereganatu zituen. Maximilianoren seme [[Filipe I.a Gaztelakoa|Felipe Ederrak]], [[Joana Gaztelakoa|Joana]], [[Gaztela]] eta [[Aragoi]]ko oinordekoarekin ezkondu zenez gero, [[Karlos Habsburgokoa]], Filiperen semea eta Maximilianoren ilobak Habsburgotarren lurraldeak, Burgundia, Gaztela eta Aragoi ez ezik [[Italia]]ko zati bat, [[Afrika]]ko lurraldeak eta [[Amerika]]ko lurrak ere jaso zituen.
[[Habsburgo]]tarrek, konkistaz ez ezik, oinordetzaz ere lortu zituzten lurraldeak. [[Maximiliano I.a Habsburgokoa]]k, [[1477]]an [[Burgundiako dukerria|Burgundiako dukerriko]] oinordekoarekin ezkondu eta gero, [[Herbehereak]] bereganatu zituen. Maximilianoren seme [[Filipe I.a Gaztelakoa|Felipe Ederrak]], [[Joana Gaztelakoa|Joana]], [[Gaztela]] eta [[Aragoi]]ko oinordekoarekin ezkondu zenez gero, [[Karlos Habsburgokoa]], Filiperen seme eta Maximilianoren ilobak Habsburgotarren lurraldeak, Burgundia, Gaztela eta Aragoi ez ezik, [[Italia]]ko zati bat, [[Afrika]]ko lurraldeak eta [[Amerika]]ko lurrak ere jaso zituen. Karlosek [[1555]]-[[1556|56]]an abdikatu zuen. Espainia eta Herbehereak [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.a]] semeari utzi zizkion eta Austria [[Fernando I.a Habsburgokoa|Fernando I.a]] anaiari<ref name=Harlu></ref>.


Karlosen anaia [[Fernando I.a Habsburgokoa]] Ana, [[Bohemiako Erresuma|Bohemiako]] eta [[Hungariako Erresuma|Hungariakoa]] erregearen alabarekin ezkondu zen. [[1526]]an [[Mohácseko gudua]]n [[Luis II.a Hungariakoa]] hil ostean, Fernando eta Anak bi erresuma horiek jarauntsi zituzten. Hala ere, Hungariako erresumako lurrak Habsburgotarren, [[Otomandar Inperioa]]ren eta [[Transilvania]]ko printzerriaren artean zatitu ziren.
Fernando I.a Habsburgokoa [[Ana Jagellon Hungariakoa|Ana]], [[Bohemiako Erresuma|Bohemiako]] eta [[Hungariako Erresuma|Hungariako]] erregearen alabarekin ezkondu zen. [[1526]]an [[Mohácseko gudua]]n [[Luis II.a Hungariakoa]] hil ostean, Fernando eta Anak bi erresuma horiek jarauntsi zituzten. Hala ere, [[1533]]ko Konstantinoplako Itunak hiru zatitan banatu zituen Hungariako erresumako lurrak: iparraldea eta mendebaldea Habsburgotarrentzat, erdialdea [[Otomandar Inperioa]]rentzat eta [[Transilvania]] [[Joan Zapolya]] eta honen oinordekoentzat<ref name=guiamun></ref>.


== Austria botere europarra ==
== Austria Europako botere ==
[[Leopoldo I.a Austriakoa]]ren erreinaldian ([[1657]]–[[1705]]) [[Otomandar Inperioa]]ren aurkako gudak bukatu ziren. [[1699]]ko [[Karlowitzeko Ituna]]ren ondorioz, [[Hungaria]] Austriaren menpean gelditu zen.
[[Leopoldo I.a Austriakoa]]ren erreinaldian ([[1657]]–[[1705]]) [[Otomandar Inperioa]]ren aurkako gudak bukatu ziren. [[1699]]ko [[Karlowitzeko Ituna]]ren ondorioz, [[Hungaria]] Austriaren menpean gelditu zen.


31. lerroa: 31. lerroa:
[[1914]]ko [[ekainaren 28]]an [[Gavrilo Princip]]ek ([[Esku Beltza]] serbiar taldeko kidea) [[Franz Ferdinand Austriakoa|Franz Ferdinand artxidukea]] hil zuen [[Sarajevo]]n. Gertaera hau [[Lehen Mundu Gerra]]ren lehergaia izan zen. Gudak anabasa politikoa eta hondamena ekarri zizkien [[Erdialdeko Potentziak|Erdialdeko Potentziei]] (Austria-Hungaria, [[Bulgariako Erresuma]], [[Alemaniar Inperioa|Alemania]] eta [[Otomandar Inperioa|Turkia]]) eta [[Austria-Hungariako Inperioa]]ren bukaera eragin zuen.
[[1914]]ko [[ekainaren 28]]an [[Gavrilo Princip]]ek ([[Esku Beltza]] serbiar taldeko kidea) [[Franz Ferdinand Austriakoa|Franz Ferdinand artxidukea]] hil zuen [[Sarajevo]]n. Gertaera hau [[Lehen Mundu Gerra]]ren lehergaia izan zen. Gudak anabasa politikoa eta hondamena ekarri zizkien [[Erdialdeko Potentziak|Erdialdeko Potentziei]] (Austria-Hungaria, [[Bulgariako Erresuma]], [[Alemaniar Inperioa|Alemania]] eta [[Otomandar Inperioa|Turkia]]) eta [[Austria-Hungariako Inperioa]]ren bukaera eragin zuen.


[[1919]]ko irailean garaileek eta Austriak sinatutako [[Saint-Germaingo Ituna]]k Habsburgotar monarkiaren amaiera ekarri zuen. Hungariaren burujabetasuna onartu zen, [[Txekoslovakia]], eta [[Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma]] (aurrerago [[Jugoslaviako Erresuma]] deitua) sortu eta beste lurralde batzuk [[Polonia]] eta [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresumari]] eman zitzaizkien<ref>[http://www.puntubi.com/testuinguruak/saint-germaingoituna.htm Saint-Germaingo Ituna] Puntubi.com</ref>. [[Austriako Errepublika]] berria demokrazia parlamentarioa zen, [[1920]]ko [[konstituzioa]] lege nagusi zuena.
[[1919]]ko irailean garaileek eta Austriak sinatutako [[Saint-Germaingo Ituna]]k Habsburgotar monarkiaren amaiera ekarri zuen. Hungariaren burujabetasuna onartu zen, [[Txekoslovakia]], eta [[Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma]] (aurrerago [[Jugoslaviako Erresuma]] deitua) sortu eta beste lurralde batzuk [[Polonia]] eta [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresumari]] eman zitzaizkien<ref>[http://www.puntubi.com/testuinguruak/saint-germaingoituna.htm Saint-Germaingo Ituna] Puntubi.com</ref>. Austria errepublika bilakatu zen ([[Austriako Lehenengo Errepublika]]) baina Inperioko eskualde aleman-hiztun batzuk ([[Hego Tirol]], [[Sudeteak]]) kanpo gelditu ziren. Horrez gain, [[Alemania]]rekin bat egitea debekatu zitzaion. [[1920]]an [[konstituzio]] berria promulgatu zen.


Hondamen ekonomikoa bukatu zedin, [[1922]]an, Austriak nazioarteko mailegua lortu zuen, [[Nazioen Liga]]k gainbegiraturik. Horren ondorioz, benetako Austriako zuzendaria Liga zen, bere nederlandar mandatariaren bidez. Austria Historian bigarren agindupeko Estatua bihurtu zen laurogeitamar urte lehenagoko [[Egipto]] bezala.
Gerraren ostean Austriako egoera oso larria zen. Hondamen ekonomikoa bukatu zedin, [[1922]]an nazioarteko mailegua lortu zuen, [[Nazioen Liga]]k gainbegiraturik. Finantzak egonkortu ziren arren, langabezia oso handia zen. [[1929]]tik aurrera [[Depresio Handia]]k gogor astindu zuen herrialdea<ref>[http://www.universalis.fr/encyclopedie/autriche/ Autriche] Encyclopédie Universalis</ref>.


== Austrofaxismoa eta Hirugarren Reicha ==
== Austrofaxismoa eta Hirugarren Reicha ==
[[Austriako Lehenengo Errepublika]]k [[1933]] arte iraun zuen. Urte hartan, [[Engelbert Dollfuß]] Kantzelariak Parlamentua desegin eta erregimen autokratikoa ezarri zuen, Italiako [[faxismo]]en parekoa, ([[austrofaxismoa]]). Bitartean, garaiko partidu nagusiak, Kontserbadoreak eta [[Austriako Sozial Demokratak|Sozial Demokratak]] bere paramilitar armaden bitartez guda-zibila ixila borrokatu zuten. Batak [[Engelbert Dollfuß]] erregimenen laguntzarekin eta besteak errexistentzian [[1933]]ko ilegalizazioaren ondorioz.
[[Austriako Lehenengo Errepublika]]k [[1933]] arte iraun zuen. Urte hartan, [[Engelbert Dollfuß]] kantzilerrak Parlamentua desegin eta erregimen autokratikoa ezarri zuen, Italiako [[faxismo]]aren parekoa ([[austrofaxismoa]]). Bitartean, garaiko partidu nagusiek, Kontserbadoreak eta [[Austriako Sozial Demokratak|Sozial Demokratak]], beren armada paramilitarren bitartez, gerra zibil isila borrokatu zuten. Lehenbizikoak [[Engelbert Dollfuß]] erregimenaren laguntzarekin eta besteak erresistentzian [[1933]]ko ilegalizazioaren ondorioz.


[[1934]]ko otsailean [[Austriako Guda Zibila]] bukatu zenean, [[Austriako Sozial Demokratak]] ilegalizatu zuten eta bere kideak erbesteratu ziren. Maiatzaren Konstituzio berriak [[Engelbert Dollfuß]]ren boterea indartu zuen baina [[uztailaren 25]]ean [[Nazi]]ek kantzelaria hil zuten.
[[1934]]ko otsailean [[Austriako Guda Zibila]] bukatu zenean, [[Austriako Sozial Demokratak]] ilegalizatu zuten eta bere kideak erbesteratu ziren. Maiatzaren Konstituzio berriak [[Engelbert Dollfuß]]ren boterea indartu zuen baina [[uztailaren 25]]ean [[Nazi]]ek kantzelaria hil zuten.

02:10, 12 martxoa 2012ko berrikusketa

Austriako historia Austria eta honen aurreko estatuen historia da, Burdin Aroan hasi eta XXI. mendera arte.

Historiaurrea eta Erdi Aroa

Zeltak eta Hallstatt kultura (K.a. 800-200).

Goi Brontze Aroan eta Burdin Aro goiztiarrean Hallstatt kultura garatu zen. Erromatarrek Norika zeltiar erreinua menderatu eta izen bereko probintzia sortu zuten. Erromako Inperioaren bukaeran, Danubioren hegoaldean zegoen lurraldea bavariar, eslaviar eta avaroek inbaditua izan zen. 788an frankoen errege Carolus Handiak lurraldea menpean hartu eta Ekialdeko Marka (Marchia Orientalis) sortu zuen[1].

IX. mendearen amaieran magiarrek Enns ibairainoko herbehereak inbaditu zituzten, baina 955etik aurrera, Oto I.aren agintaldian, egotziak izan ziren. X. eta XIII. mendeen artean Babenberg familiak gobernatu zuen Ekialdeko Marka[2]. 1156ko Privilegium Minusek Austria dukerri bihurtu zuen. 1192an Babenbergtarrek Estiriako dukerriaz (Steiermark) ere jabetu ziren. 1253tik aurrera Bohemiako Otakar II.ak agindu zuen. 1278ko Dürnkruteko porrotaren ostean, Habsburgo dinastia alemaniarrak boterea hartu eta agintean jarraitu zuen Lehenengo Mundu Gerra arte.

Habsburgotarren Aroa

XIV. eta XV. mendeetan zehar, Habsburgotarrek Austriako dukerriaren inguruko eskualdeak mendean hartu zituzten. Hori zela eta, 1438an Alberto V.a Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperadore hautatu zuten. Koroatua izan baino lehen hil zen arren, handik aurrera Inperio Santuko enperadoreak Habsburgo etxekoak izan ziren, salbuespen bakar betekin.

Habsburgotarrek, konkistaz ez ezik, oinordetzaz ere lortu zituzten lurraldeak. Maximiliano I.a Habsburgokoak, 1477an Burgundiako dukerriko oinordekoarekin ezkondu eta gero, Herbehereak bereganatu zituen. Maximilianoren seme Felipe Ederrak, Joana, Gaztela eta Aragoiko oinordekoarekin ezkondu zenez gero, Karlos Habsburgokoa, Filiperen seme eta Maximilianoren ilobak Habsburgotarren lurraldeak, Burgundia, Gaztela eta Aragoi ez ezik, Italiako zati bat, Afrikako lurraldeak eta Amerikako lurrak ere jaso zituen. Karlosek 1555-56an abdikatu zuen. Espainia eta Herbehereak Filipe II.a semeari utzi zizkion eta Austria Fernando I.a anaiari[1].

Fernando I.a Habsburgokoa Ana, Bohemiako eta Hungariako erregearen alabarekin ezkondu zen. 1526an Mohácseko guduan Luis II.a Hungariakoa hil ostean, Fernando eta Anak bi erresuma horiek jarauntsi zituzten. Hala ere, 1533ko Konstantinoplako Itunak hiru zatitan banatu zituen Hungariako erresumako lurrak: iparraldea eta mendebaldea Habsburgotarrentzat, erdialdea Otomandar Inperioarentzat eta Transilvania Joan Zapolya eta honen oinordekoentzat[2].

Austria Europako botere

Leopoldo I.a Austriakoaren erreinaldian (16571705) Otomandar Inperioaren aurkako gudak bukatu ziren. 1699ko Karlowitzeko Itunaren ondorioz, Hungaria Austriaren menpean gelditu zen.

1792an, Frantziako Iraultza zela medio, 1797 arte iraun zuen Austria eta Frantziaren arteko guda hasi zen. Napoleonen garaipenak Germaniako Erromatar Inperio Santuaren desagerpena ekarri zuen (1806). Baina Habsburgotarrek Austriako Inperioa eratu zuten (1804), hirurogei urte geroago Austria-Hungariako Inperioa izena hartuko zuena.

1814an Austriak, Errusia eta Prusiarekin batera, Frantzia menperatu zuen. 1815eko Vienako Batzarrean garaileek Europako egoera berria adostu zuten. Batzarrean, besteak beste, Germaniar Konfederazioa osatu zen, Austria buru zela baina Prusiaren laguntzarekin.

1848ko iraultzak alemaniar biztanleriaren arazo sozial, politiko eta nazionalak nabarmendu zituen. Lurraldearen auzia nahiko korapilatsua zen: batzuk "Alemania Handia" sortzearen aldekoak ziren, alemaneraz mintzatzen zen Austriako lurraldeekin batera, eta besteak "Alemania Txikia" sortzearen aldekoak. Austriaren jarrera tinkoak bere izaera ez galtzeko bultzatu zuen "Alemania Txikia"ren garaipena. Hori zela eta, Germaniar Konfederazioaren koroa Frederiko-Gilen IV.ari eman zitzaion.

1864an Austria eta Prusiak Schleswig eta Holstein dukerriak defendatu zituzten Danimarkaren aurka. Garaipenaren ondoren, bi aliatuek ezin izan zuten adostu dukerrien administrazio berria. Hain zen gogorra auzia, non Austriak, Alemaniako estatu batzuekin batera, Prusiaren aurkako guda egin baitzuen: 1866ko Austro-Prusiar Gerra, hain zuzen ere. Austriaren porrotak Sadowako guduan Germaniar Konfederazioaren desagerpena ekarri zuen (Pragako bakea).

Hungariar nazionalismoa baretzeko asmoz, Frantzisko Josef I.a Austriakoak Austria-Hungariako Inperioa eratu zuen: 1867ko Austriar-Hungariar konpromisoaren arabera boterea bitan banatu zen, Austriako Inperioa eta Hungariako Erreinua, biak Frantzisko Josef I.aren agindupean. Baina lurraldean bizi ziren gutxiengoek ere (poloniarrek, ukraniarrek, txekiarrek, eslovakiarrek, esloveniarrek, serbiarrek, kroaziarrek, italiarrek eta errumaniarrek) Inperioren oinarriak azpijan zituzten.

Lehen Mundu Gerra

1914ko ekainaren 28an Gavrilo Principek (Esku Beltza serbiar taldeko kidea) Franz Ferdinand artxidukea hil zuen Sarajevon. Gertaera hau Lehen Mundu Gerraren lehergaia izan zen. Gudak anabasa politikoa eta hondamena ekarri zizkien Erdialdeko Potentziei (Austria-Hungaria, Bulgariako Erresuma, Alemania eta Turkia) eta Austria-Hungariako Inperioaren bukaera eragin zuen.

1919ko irailean garaileek eta Austriak sinatutako Saint-Germaingo Itunak Habsburgotar monarkiaren amaiera ekarri zuen. Hungariaren burujabetasuna onartu zen, Txekoslovakia, eta Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma (aurrerago Jugoslaviako Erresuma deitua) sortu eta beste lurralde batzuk Polonia eta Italiako Erresumari eman zitzaizkien[3]. Austria errepublika bilakatu zen (Austriako Lehenengo Errepublika) baina Inperioko eskualde aleman-hiztun batzuk (Hego Tirol, Sudeteak) kanpo gelditu ziren. Horrez gain, Alemaniarekin bat egitea debekatu zitzaion. 1920an konstituzio berria promulgatu zen.

Gerraren ostean Austriako egoera oso larria zen. Hondamen ekonomikoa bukatu zedin, 1922an nazioarteko mailegua lortu zuen, Nazioen Ligak gainbegiraturik. Finantzak egonkortu ziren arren, langabezia oso handia zen. 1929tik aurrera Depresio Handiak gogor astindu zuen herrialdea[4].

Austrofaxismoa eta Hirugarren Reicha

Austriako Lehenengo Errepublikak 1933 arte iraun zuen. Urte hartan, Engelbert Dollfuß kantzilerrak Parlamentua desegin eta erregimen autokratikoa ezarri zuen, Italiako faxismoaren parekoa (austrofaxismoa). Bitartean, garaiko partidu nagusiek, Kontserbadoreak eta Sozial Demokratak, beren armada paramilitarren bitartez, gerra zibil isila borrokatu zuten. Lehenbizikoak Engelbert Dollfuß erregimenaren laguntzarekin eta besteak erresistentzian 1933ko ilegalizazioaren ondorioz.

1934ko otsailean Austriako Guda Zibila bukatu zenean, Austriako Sozial Demokratak ilegalizatu zuten eta bere kideak erbesteratu ziren. Maiatzaren Konstituzio berriak Engelbert Dollfußren boterea indartu zuen baina uztailaren 25ean Naziek kantzelaria hil zuten.

Bere oinordekoa Kurt Schuschniggek Austriaren independentzia mantentzea saiatu arren, 1938ko martxoaren 12an Alemaniako Armadak herrialdearen Anschluss edo anexioa aldarrikatu zuen. Horrela Austria Alemaniaren Ostmark zeritzon Estatu berria bihurtu zen, 1942an Alpen-Donau-Reichsgaue izen berria izan arte.

Hirugarren Reicha bukatzear zegoela, Karl Renner, maltzurki aldibateko gobernua aldarrikatu zuen Vienan 1945 apirilean, sobietar isilbidezko onarpenaz.

Aliatuen okupazioa

Alemania bezala, Austria ere lau zatitan banandu zituzten Aliatuek, baina Karl Rennerren ekintzari esker aliatuen jarrera ezberdina zen. Austriako Gobernua, aliatu guztiek aintzat hartu zutelako.

1955ko maiatzaren 15ean Austriak independentzia osoa berreskuratu zuen lau okupatzaileekin Ituna sinatu zuenean. 1955ko urriaren 26an Austriak Parlamentuaren lege baten bitartez "behin-betirako neutraltasuna" adostu zuen, neutraltasun horrek ondino jarraitzen du.

Orainaldia

Austriako Bigarren Errepublikaren sistema politikoaren berezkotasun nagusienetako bat Proporz sistema izan da, hau da, gai politiko nagusiak Kontserbadoreak eta Sozial Demokratak elkarrekin adostu zituztela.

Bateratzea ere beste berezkotasun nagusienetako bat zen, hau da, legea egin bitartean, talde interesatuei galdetzen zieten bere opinioa. Hori dela eta 1966 eta 1983 artean, Proporz eta bateratzeak herrialdearen egonkortasuna mantendu zuten, baina gaur egun, sistema hau historiaren zati bat baino ez da.

Austriak gaur egun bost partidu nagusiak ditu: SPÖ (Sozial Demokratak), ÖVP (Kontserbadoreak), Berdeak (ekologistak) eta FPÖ eta BZÖ (biak ultraeskuindarrak). SPÖ eta ÖVP botoen %75a lortzen dute eta beste %25a besteen artean zatitu dezake.

1995ean Austria Europar Batasunako kide bihurtu zen, baina bere neutraltasuna mantenduz Suedia bezalako beste kideak bezala. Baina, partidu nagusiak SPÖ eta ÖVP iritsi kontrajarriak dituzte neutraltasun militarrari buruz: SPÖk eskatzen du sistema mantentzea eta ÖVPek nahiago nuke Austria Europako seguritate politikan parte hartzea eta baita NATOren barruan egotea ere. Baina bi herengo gehiengoa Konstituzioa aldatzeko beharrezkoa denez, "behin-betirako neutraltasuna" mantentzea espero da.

Erreferentziak

  1. a b Austria Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  2. a b Historia de Austria Guiadelmundo.org.uy
  3. Saint-Germaingo Ituna Puntubi.com
  4. Autriche Encyclopédie Universalis

Ikus, gainera

Kanpo loturak