Edukira joan

Laranja: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
6. lerroa: 6. lerroa:


== Etimologia ==
== Etimologia ==
Laranja hitza [[sanskrito]]ko "laranjondo" hitzetik eratorria da, (''{{lang-sa|नारङ्ग|nāraṅga}}''), baina ziurenik [[Dravidiar]] jatorria duen hitza da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Orange definition and meaning {{!}} Collins English Dictionary|hizkuntza=en|url=http://www.collinsdictionary.com/dictionary/english/orange?showCookiePolicy=true|sartze-data=2017-02-18}}</ref>. [[Tamil]]ez ''narandam'' ({{lang|ta|நரந்தம்}}) esaten zaion "laranja mingotsa"ri eta ''nagarukam'' ({{lang|ta|நாகருகம்}}) "laranja gozoa"ri eta ''nari'' ({{lang|ta|நாரி}}) "fragantzia" esateko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Gernot|abizena=Katzer|izenburua=Spice Pages: Orange (Citrus sinensis/aurantium)|hizkuntza=en|url=http://gernot-katzers-spice-pages.com/engl/Citr_sin.html?spicenames=es#etym|sartze-data=2017-02-18}}</ref> Sanskritora [[persiera]]tik iritsi zen Europako hizkuntzatara ({{lang-fa|نارنگ|nārang}}), lehenago [[arabiera]]tik pasatuz ({{lang-ar|نارنج|nāranj}} zuhaitzerako eta {{lang|ar|نرنجة}} ''naranjah'' fuiturako)<ref>{{Erreferentzia|izena=Valentin|abizena=Anders|izenburua=NARANJA|url=http://etimologias.dechile.net/?naranja|sartze-data=2017-02-18}}</ref>.


Europara iristerakoan hainbat aldaketa iza zituen hitzak. Horrela [[portuges]]ez hasierako ''n'' soinua ''l'' batengatik aldatu zen, ''laranja'' hitza emanez. [[Italiera]]z ''l'' hori "la" artikulua izan daitekeenez kendu egin zuten, eta ''{{lang|it|arancia}}'' deitzen dute. Arabierazko ''nāranj'' hitzetik abiatuz [[antzinako okzitaniera]]ra igaro zen, ''auranja'' moduan, eta hortik [[antzinako frantses]]sera, ''orenge'' gisa. [[Ingelera ertaina|Ingelera ertainera]] frantsesetik pasa zen, hori baitzen hizkuntza kultoa Ingalaterran, ''orange'' gisa (zehazki ''pomme d'orenge'' hitzetik)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=orange - definition of orange in English {{!}} Oxford Dictionaries|url=http://oxforddictionaries.com/definition/english/orange?q=orange|sartze-data=2017-02-18}}</ref>. [[Latin]]ez frantsesezko ''orange'' horretako ''or'' hasiera [[urre]]arekin lotu zen, eta hortik dator ''{{lang|la|aurantium}}'' hitza. Garai hartan ezagutzen zen laranja bakarra mingotsa zenez, barietati honek ''[[Citrus × aurantium]]'' izena du gaur egun.


[[Laranja (kolorea)|Kolorea]] fruituaren ostean sartu zen hizkuntzara<ref>{{Erreferentzia|izena=Ian|abizena=Paterson|izenburua=A dictionary of colour: a lexicon of the language of colour|argitaletxea=Thorogood|hizkuntza=English|data=2004-01-01|url=http://public.eblib.com/choice/publicfullrecord.aspx?p=308925|isbn=1417595981|sartze-data=2017-02-18}}</ref>, lehen aldiz ingeleraz 1512an.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sign IN - Open University|hizkuntza=en|url=http://www.oed.com.libezproxy.open.ac.uk/Entry/132168|sartze-data=2017-02-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=A|abizena=Maerz|izenburua=A dictionary of color|argitaletxea=McGraw-Hill Book Co.|hizkuntza=English|abizena2=Paul|izena2=M. Rea|data=1930-01-01|url=http://www.worldcat.org/title/dictionary-of-color/oclc/1150631|sartze-data=2017-02-18}}</ref>
''Laranja'' hitzaren jatorria itxura batean [[sanskrito]]a ("''narang''") edo [[tamilera]] da. Beren jatorria Asiako hego-ekialdean dago, [[India]]n, [[Vietnam]]en edo [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] hego-ekialdean. ''Citrus x sinensis'' zuhaitzaren fruituari "laranja gozo" esaten zaio, ''[[Citrus x aurantium]]'' espezieak ematen duen "laranja mingots"-etik bereizteko.

Europako beste hizkuntza batzuetan, ordea, ez da bide horretatik iritsi. Gaur egun ezagutzen dugun laranja barietate nagusia "gozoa" da, (''Citrus × sinensis'') eta Europara Portugalgo merkatariek ekarri zuten. Horregatik munduko hainbat hizkuntzatan Portugalen izena darama fruitu honek. [[Albaniera]]z, ''portokall'' deitzen da, [[bulgariera]] {{lang|bg|портокал}} (''portokal''), [[greziera]]z {{lang|gr|πορτοκάλι}} (''portokali''), [[mazedoniera]]z ''portokal'', [[persiera]]z {{lang|fa|پرتقال}} (''poerteghal''), [[turkiera]]z ''portakal'' eta [[errumaniera]] ''portocală''. Izen antzekoak aurki daitezke beste hizkuntza batzuetan, adibidez [[arabiera]] {{lang|ar|البرتقال}} (''bourtouqal''), [[georgiera]] {{lang|ka|ფორთოხალი}} (''p'ort'oxali'') eta [[amharera]]z ''birtukan''. [[Italia]]n ''arancia'' esaten bada ere, [[napoliera]]z ''portogallo'' edo ''purtuallo'' esaten da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Citrus|url=http://www.plantnames.unimelb.edu.au/Sorting/Citrus_2.html|sartze-data=2017-02-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Robert Clifford|abizena=Ostergren|izenburua=The Europeans: A Geography of People, Culture, and Environment|argitaletxea=Guilford Press|hizkuntza=en|abizena2=Boss?|izena2=Mathias Le|data=2011-01-01|url=https://books.google.com/books?id=y-1fwix23zMC&pg=PA129|isbn=9781609181406|sartze-data=2017-02-18}}</ref>

Era berean portugaldarrek barietate hau [[Txina]]tik ekarri zutenez erreferentzia batzuetan geratu da. [[Gaztelera]]z "naranjas de la China" esamoldea erabiltzen da (literalki, "Txinako laranjak") eta "naranja mandarina". [[Xabier Lete]]k egindako [[Leonard Cohen]]en ''[[Suzanne]]'' abestiaren itzulpenean ere ''Txinako laranjak'' erabiltzen du.<ref>{{Erreferentzia|izena=Lete Bergaretxe|abizena=Xabier|izenburua=Xabier Lete. Abestitzak eta poema kantatuak|argitaletxea=Elkarlanean, S.L.|hizkuntza=eu|data=2015-12-29|url=https://books.google.es/books?id=MObNDQAAQBAJ&pg=PT157&lpg=PT157&dq=txinako+laranjak&source=bl&ots=ly_2B1LItx&sig=Crrqpadc3kz9E1DNjkJnbe2iT2U&hl=eu&sa=X&ved=0ahUKEwjEiL7X25rSAhXHFSwKHVLMB7AQ6AEIPDAJ#v=onepage&q=txinako%20laranjak&f=false|isbn=9788490274989|sartze-data=2017-02-18}}</ref> Beste [[Indoeuropear hizkuntza]] batzuetan ere eraikuntza hau egiten da. ''Txinako sagarra'' gisako itzulpenak agertzen dira [[Behe alema]]ez (''Apfelsine''), [[nederlandera]]z (''appelsien'' eod ''sinaasappel''), [[suediera]]z (''apelsin'') eta [[norvegiera]]z (''appelsin''). Gazteleraz ''china'' esaten da [[Puerto Rico]]n. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Blog|hizkuntza=en-US|url=http://thegoldengecko.com/blog/?p=34|sartze-data=2017-02-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Charles|abizena=Duff|izenburua=SPANISH FOR BEGINNER|argitaletxea=Harper Collins|hizkuntza=es|data=1971-01-01|url=https://books.google.com/books?id=0buuN5kapGwC&pg=PA191|isbn=9780064632713|sartze-data=2017-02-18}}</ref>

Lehen aipatu dugun [[Antzinako frantses]]ezko ''pomme d'orenge'' hitzetik (literalki ''laranja-sagarra'') hitzetik [[eslovakiera]]zko ''pomaranč'', [[txekiera]]ko ''pomeranč'', [[esloveniera]]zko ''pomaranča'' eta [[poloniera]]zko ''pomarańcza'' hitzak eratorri dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=What is the meaning of the Slovak word pomaranč?|hizkuntza=en|url=http://www.wordhippo.com/what-is/the-meaning-of/slovak-word-049e0ea6cb1ce0a3ff9064d4c57ba5017cf82430.html|sartze-data=2017-02-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Orange (France) facts, information, pictures {{!}} Encyclopedia.com articles about Orange (France)|hizkuntza=en|url=http://www.encyclopedia.com/doc/1O27-orange.html|sartze-data=2017-02-18}}</ref>


== Barietateak ==
== Barietateak ==

00:49, 19 otsaila 2017ko berrikusketa

Laranja jatorriz Asiakoa den laranjondoak ematen duen fruta zitriko jangarria da. Izatez, azal gogor eta lodiko hesperidio bat da. Bere mamia zukuz betetako hainbat atalez osaturik dago. Aberatsa da C bitaminan, flabonoideetan eta esentzia-olioetan.

Laranja aspaldian sortutako hibridoa da, seguru asko arabisagarraren eta mandarinaren nahastea. Munduan gehien kontsumitzen den frutetako bat da. Klima epel eta hezea duten eskualdeetan lantzen da.

Etimologia

Laranja hitza sanskritoko "laranjondo" hitzetik eratorria da, (sanskritoz: नारङ्गnāraṅga'), baina ziurenik Dravidiar jatorria duen hitza da[1]. Tamilez narandam (நரந்தம்) esaten zaion "laranja mingotsa"ri eta nagarukam (நாகருகம்) "laranja gozoa"ri eta nari (நாரி) "fragantzia" esateko.[2] Sanskritora persieratik iritsi zen Europako hizkuntzatara (persieraz: نارنگ‎nārang), lehenago arabieratik pasatuz (arabieraz: نارنج‎nāranj zuhaitzerako eta نرنجة naranjah fuiturako)[3].

Europara iristerakoan hainbat aldaketa iza zituen hitzak. Horrela portugesez hasierako n soinua l batengatik aldatu zen, laranja hitza emanez. Italieraz l hori "la" artikulua izan daitekeenez kendu egin zuten, eta arancia deitzen dute. Arabierazko nāranj hitzetik abiatuz antzinako okzitanierara igaro zen, auranja moduan, eta hortik antzinako frantsessera, orenge gisa. Ingelera ertainera frantsesetik pasa zen, hori baitzen hizkuntza kultoa Ingalaterran, orange gisa (zehazki pomme d'orenge hitzetik)[4]. Latinez frantsesezko orange horretako or hasiera urrearekin lotu zen, eta hortik dator aurantium hitza. Garai hartan ezagutzen zen laranja bakarra mingotsa zenez, barietati honek Citrus × aurantium izena du gaur egun.

Kolorea fruituaren ostean sartu zen hizkuntzara[5], lehen aldiz ingeleraz 1512an.[6][7]

Europako beste hizkuntza batzuetan, ordea, ez da bide horretatik iritsi. Gaur egun ezagutzen dugun laranja barietate nagusia "gozoa" da, (Citrus × sinensis) eta Europara Portugalgo merkatariek ekarri zuten. Horregatik munduko hainbat hizkuntzatan Portugalen izena darama fruitu honek. Albanieraz, portokall deitzen da, bulgariera портокал (portokal), grezieraz πορτοκάλι (portokali), mazedonieraz portokal, persieraz پرتقال (poerteghal), turkieraz portakal eta errumaniera portocală. Izen antzekoak aurki daitezke beste hizkuntza batzuetan, adibidez arabiera البرتقال (bourtouqal), georgiera ფორთოხალი (p'ort'oxali) eta amhareraz birtukan. Italian arancia esaten bada ere, napolieraz portogallo edo purtuallo esaten da.[8][9]

Era berean portugaldarrek barietate hau Txinatik ekarri zutenez erreferentzia batzuetan geratu da. Gazteleraz "naranjas de la China" esamoldea erabiltzen da (literalki, "Txinako laranjak") eta "naranja mandarina". Xabier Letek egindako Leonard Cohenen Suzanne abestiaren itzulpenean ere Txinako laranjak erabiltzen du.[10] Beste Indoeuropear hizkuntza batzuetan ere eraikuntza hau egiten da. Txinako sagarra gisako itzulpenak agertzen dira Behe alemaez (Apfelsine), nederlanderaz (appelsien eod sinaasappel), suedieraz (apelsin) eta norvegieraz (appelsin). Gazteleraz china esaten da Puerto Ricon. [11][12]

Lehen aipatu dugun Antzinako frantsesezko pomme d'orenge hitzetik (literalki laranja-sagarra) hitzetik eslovakierazko pomaranč, txekierako pomeranč, eslovenierazko pomaranča eta polonierazko pomarańcza hitzak eratorri dira.[13][14]

Barietateak

Informazio nutrizionala

Laranja
100 gramoko balio nutrizionala[15]

ura: 86,75 g errautsa: 0,44 g zuntz: 2,4 g balio energetikoa: 47 kcal
karbono hidratos: 11,75 g azukrea: 9,35 g proteina: 940 mg lipido: 120 mg
Oligoelementuak
potasio: 181 mg kaltzio: 40 mg fosforo: 14 mg magnesio: 10 mg
burdina: 100 µg zink: 70 µg kobre: 45 µg sodio: 0 mg
Bitaminak
C bitamina: 53,2 mg B1 bitamina: 87 µg B2 bitamina: 40 µg B3 bitamina: 282 µg
B5 bitamina: 250 µg B6 bitamina: 60 µg B9 bitamina: 0 µg B12 bitamina: 0 µg
A bitamina: 225 UI erretinol: 0 µg E bitamina: 0,18 µg K bitamina: 0 µg
Gantz-azidoak
gantz-azido saturatuak: 15 mg gantz-azido monoinsaturatuak: 23 mg gantz-azido poliinsaturatuak: 25 mg kolesterol: 0 mg

Ekoizpena

FAOren arabera, hauek dira munduko ekoizlerik handienak (2005ean, tonatan):

1.  Brasil 17.804.600
2. Ameriketako Estatu Batuak 8.393.276
3.  Mexiko 4.112.711
4.  India 3.100.000
5.  Txina 2.412.000
6.  Espainia 2.294.600
7.  Italia 2.201.025
8.  Iran 1.900.000
9.  Egipto 1.789.000
10.  Pakistan 1.579.900

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Orange definition and meaning | Collins English Dictionary. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  2. (Ingelesez) Katzer, Gernot. Spice Pages: Orange (Citrus sinensis/aurantium). (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  3. Anders, Valentin. NARANJA. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  4. orange - definition of orange in English | Oxford Dictionaries. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  5. (Ingelesez) Paterson, Ian. (2004-01-01). A dictionary of colour: a lexicon of the language of colour. Thorogood ISBN 1417595981. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  6. (Ingelesez) Sign IN - Open University. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  7. (Ingelesez) Maerz, A; Paul, M. Rea. (1930-01-01). A dictionary of color. McGraw-Hill Book Co. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  8. Citrus. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  9. (Ingelesez) Ostergren, Robert Clifford; Boss?, Mathias Le. (2011-01-01). The Europeans: A Geography of People, Culture, and Environment. Guilford Press ISBN 9781609181406. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  10. Xabier, Lete Bergaretxe. (2015-12-29). Xabier Lete. Abestitzak eta poema kantatuak. Elkarlanean, S.L. ISBN 9788490274989. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  11. (Ingelesez) Blog. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  12. (Gaztelaniaz) Duff, Charles. (1971-01-01). SPANISH FOR BEGINNER. Harper Collins ISBN 9780064632713. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  13. (Ingelesez) What is the meaning of the Slovak word pomaranč?. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  14. (Ingelesez) Orange (France) facts, information, pictures | Encyclopedia.com articles about Orange (France). (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
  15. Iturria: USDA Nutrient Database
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laranja
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: laranja .