Arteh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hiru hankadun artea, Nafarroako Mendazan. Arteak eta beste zuhaitz sarritan mitologiarekin zer ikusirik duten gertaerekin lotu edota zuzenki dibinizatuak izan dira Euskal Herrian zein gure inguruan

Arteh, euskal mitologiako jainkoa Akitania erromatarraren garaian Pirineo aldean. Ez dira bere ezaugarriak ezagutzen.

Inskripzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Artehe de[o], / Bonnexis, / Amandi f(ilia), / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito)".

Itzulpena: Artehe jainkoari, Bonnexis-ek, Amandus-en alabak, gogo onez bete zion bere botoa.

  • Lexeia-k Artehe jainkoari botoz egindako harria, Saint-Pé d'Ardet-en aurkitua, Garona Garaia.

Lexeia, / Odanni f(ilia), / Artehe / v(otum) s(olvit) libens m(erito).

Itzulpena: Lexeia-k, Odannus-en alabak, Artehe jainkoari bere botoa entzunagatik eskerrak emateko.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Migel Barandiaran zein Bernardo Estornes Lasa bat datoz Arthe Jainko hau arte (zuhaitza)arekin lotzerakoan. Arteh beraz dibinizatutako artea litzateke, Arixo dibinizatutako haritza den moduan.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • José Miguel Barandiarán, Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Donostia, éditions Elkar, 1994. ISBN 2-913156-36-3
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.
  • K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]