Asiaren deskolonizazioa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Asiaren deskolonizazioa atzerriko botereak Asiatik erretiratu eta Asian hainbat estatu sortzeko prozesua da. Prozesu horretan independentzia mugimenduek eragin handia izan dute.

Beste lurralde batengandik independentzia aldarrikatu eta estatu berria zuen Asiako lehen herrialdea Filipinak izan ziren 1898an, eta azkena Macau izan da, 1999an. Independentzia gehienak Bigarren Mundu Gerra ondoren eskuratu ziren. Oraindik, independentzia nahi duten lurraldeak daude Asian.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako botereak XVI.mendearen hasieran hasi ziren Asia kolonizatzen. Portugaldarrak izan ziren lehenak, India mendebaldeko kostaldean, Zeilanen eta Malakan. 1511. urtean, Portugalek base iraunkorra ezarri zuen Malakan. 1565. urtean Espainia Filipinetako uharteak kolonizatzen hasi zen eta itsas-merkataritza bide luzea sortuz Mexikotik Espainiara.

XVII. mendean Espainia eta Portugalek izandako gainbeherak Europako beste potentzia batzuei (Herbehereak, Frantzia eta Ingalaterra) bidea ireki zien. Portugalek eragina galdu zuen bere hiru kolonietan, Indian, Macaun eta Timorren. XII. mendearen bukaera heltzerako, Herbeheretarrek Portugalen kolonia askoren gaineko kontrola zuten, eta gaur egungo indonesian merkatal postu ugari sortu zituen (Aceh, Banten, Makassar eta Jakartan, esaterako). Siam, Japonia, Bengala eta Txinaren artean merkataritza-bideak kontrolatzen zituzten.

Britainiarrek zuzenki kontrolatzen zituzten indiako lurraldeak (arrosaz), 1909an.

Britainiarrak portugaldar eta herbeheretarrekin lehiatu ziren India eta Indonesiako eremuak eskuratzeko, eta XIX. menderako Indiaren gehiengoa, Burma, Zeilan, Malaysia eta Singapur menpean zituzten. Britainiarrek Asian eskuratu zuten azken lurraldea Hong Kong izan zen, 1897an.

Frantziarrek ez zuten arrakasta handirik ukan Indian, baina ekialdeko kostaldean zenbait postu eskuratu zituzten (Puducherry eta Mahar). XIX. mendearen bukaeran, ordea, presentzia indartsua zuten Indotxinako lurraldeetan, Vietnam, Laos eta Kanbodian.

Amerikar Estatu Batuek ere izan zuten kolonia bat Asian, Filipinak menpean hartu baitzituzten hauek espainiarrengandik independentzia lortu eta berehala.

Txina menperatzeko lehian, 1905ean Japoniak Errusia garaitu zuenean, agerian gelditu zen asiarrak Mendebalde garatu eta industrializatuari aurre egiteko gai zirela, miliarki eta teknologikoki asiarrek europarrak garai zitzaketela[1]. Hainbat herrialde asiarrek, Japonia garapen eredu gisa hartu zuten hainbat arlotan.

Lehen independentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko prozesu garrantzitsuenetako bat, deskolonizazioa izan zen: lurralde, ekonomia, politika eta gizarte arloan nazioarteko berrantolaketa sakona gertatu zen prozesu horren bidez[1]. Bereziki Hirugarren Mundua deritzonari eragin dio.

Ekialde Hurbileko hainbat herrialdek mende hasieran lortu zuten otomandar edo turkiar inperioarengandiko autonomia edo independentzia, baina hainbat, Lehen Mundu Gerra bukatzean, europar potentzien menpe gelditu ziren.

Bigarren Mundu Gerra ondorengo aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra bukatzean, eurroparrak ahulduta gelditu ziren, eta indartuta, berriz, Ameriketako Estatu Batuak eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna. Potentzia hauek Nazio Batuen Erakundearen bidezko deskolonizazioen alde zeuden[2]. Europar inperioek, bereziki Frantziar Inperio Koloniala eta Britainiar Inperioak, inperioa mantendu nahi zuten. Beraz, herri kolonizatuetako mugimendu nazionalistak eta nazioarteko testuinguru berria gakoak izan ziren independentziak lortzeko.

1945eko ekainaren 26an, San Frantziskoko Konferentzian, NBEren Deskolonizazioaren Nazioarteko Zuzenbidearen baitan, deskolonizatu beharreko lurraldeak hiru motatan bereizi ziren: "Lurralde ez autonomoak", "espazio estrategikoak" eta "tutoretzapeko lurraldeak". Amerikako Estatu Batuek eragin handia zuten nazioarteko foroan, eta AEBen deskolonizazioaren aldeko kanpo politikak aurrekariak ere bazituen: 1823ko Monroe Doktrina, 1918ko Wilson presidentearen 14 puntuak, 1941ko Roosevelten Atlantikoko Karta, eta 1943ko Independentzia nazionalari buruzko Nazio Batuen Adierazpena. Hala ere, 1947an Gerra Hotza hastean, antikolonialismoa eta herrien autogobernuaren aldeko jarrera apaldu zen, eta dependentzia forma berria garatu, neokolonialismoa. Amerikako Estatu Batuen jarrera ere aldatu zen, esaterako, 1948ko Bogotako Konferentzia Iteramerikarrean ez zuen kolonialismoa gaitzetsi, eta herri asiar, arabiar eta iberoamerikarrek NBEren Giza Eskubideen Aldarrikapenean Herrien Autodeterminazio Eskubidea sartu nahi izan zutenean, aurka egin zuten. Gerra Hotzak eta komunismoaren aurkako borrokak eragin handia izan zuen deskolonizazio prozesuetan.

Munduko ordenaren aldaketak, superpotentzien aurkaritzak eta NBEren partaidetzak Indonesiaren independentzian ere eragin zuen. Are, Indonesia AEBren eta NBEren laborategi gisakoa izan zen deskolonizazioaren inguruko politika mundialerako[3]. Indonesiak erreferente bihurtu zen eta deskolonizazioaren erritmoa markatu zuen Asia Hegoekialdean; eragin berezia izan zuen Frantziar Indotxinan gertatuak.

Txina, Korea, Vietnam, Kanbodia edo Kanputxea, Laos eta Mogolia bezala SESBri lotutako herrialdeek bide komunista hartu zuten, eta horrek haien garapenean eragin handia izan du. 1945etitik aurrera, Amerikako Estatu Batuek Asian estrategia antikomunista ezarri zuten[1]. Horren erakusle AEBen hainbat hitzarmen militar: 1953an Hego Korearekin egindakoa, 1954an Taiwanekin, eta 1954an Manilan zortzi estatuk sinatutako SEATO.

Asiarrek independentzia lortu nahia, nazio-estatuak sortu nahia, horretarako erabilitako armak, eta abar, europarrek Asian izandako eraginaren ondorio ere badira. Baina independentzia eta deskolonizazio prozesuak are tesuinguru konplexuagoan kokatu ziren. Europar inperioez eta lekuko agintariez gain, Asiako beste herrialdeek, munduko potentziek, eta tokiko aktore anitzek zituzten interesak herrialdeen sorreran edo berregituratzean. Interes horiek, boterea, ekonomia edo ondasunak, ideologia, kultura, nortasuna, erlijio eta beste hainbat faktoreren araberakoak izan ziren.

Independentzia mugimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiaren historia moderno eta garaikidea ez da monolitikoa. Herrialde eta nazio orok aurrekariak ditu, aberatsa eta anitza da Asia: erlijio, ohitura, kultura, menperatzaile kolonial, egitura sozial, independentzia lortzeko jarraitutako politikak, parte hartu duten barne nahiz kanpo aktoreak, eta prozesuen erritmoak hainbat izan dira. Nazio askapenerako borroken lehen urteetan, ohikoena gidaritza rola eta protagonismoa talde feudalek, lurjabeek eta burgesek hartzea izan zen. Poliki, klase ertainek, langileek eta nekazariek gero eta indar handiagoa hartu zuten, bereziki alderdi, mugimendu, erakunde, sindikatu eta bestelako elkarte politikoetan antolatuta[4].

Asiako gizarteen egonkortasuna, gizarte estratifikazioan nabari zen[5]; horren adibide, indiar kastak, japoniar kategoriak (daimyo, samurai), lau izaera konfuzionistak (letratu, nekazari, artisau, merkatari) eta abar. Klase bereizi eta iraunokor horiek iraultzen bidez aladatu dira; batzuk aspaldi eta errotik, beste batzuk gutxi aldatu dira. 1868an hasitako Meiji erreformak eta 1911ko Txinako iraultzak, esaterako, aldaketa esanguratsuak eragin zituzten. Kolonien botereen itzalpean ibiltzen ziren agintariak, egoera berrira egokitzen saiatu ziren. Beste hainbat boteretsu, ordea, aldaketen aurka agertu ziren.

1920 eta 1930 bitartean, erakunde nazionalistak batez ere burgesia eta klase ertainek zuzentzen zituzten[6]. Burgesien interesa uneko erregimenean jarduera ekonomikoarekin jarraitzea izan ohi zen, boterean parte hartzea; alderdi edo intelektual erradikalagoek independentzia nahi zuten, behar izatekotan erregimenen mugak gaindituz, matxinada armatu bidez ere.

Afrikako deskolonizazioan, kanpo faktoreez gain inperialismo eta kolonialismotik askatzeko ideologiak, eliteek, alderdi politikoek, sindikatuek, soldadu ohiek, ikasle eta emakume elkarteek, hainbat eskola, erlijo eta ideologiak, eta aktibismo antinperialistak eragin handia izan zuten. Asian, deskolonizazioa batez ere independentzia gerretan zentratu zen, eta herri xeheak eta nazionalistek izan zuten protagonismoa, politika eta identitate arloko aferek motibatuta[7].

Indiako independentzia prozesua ezaguna da, bereziki Mohandas Karamchad Gandhigatik. Indarkeria gabeko metodoen, borroka baketsuaren eta erresistentzia pasiboaren alde zegoen, desobedientzia zibilaren, kolonialistekin ez kooperatzearen eta boikot ekonomikoaren alde. Erabakigarria izan zen independentziaren aldeko borrokan, masa edo beheko estamentuen eta eliteen arteko lotura izan baitzen. Independentziaren aldeko eliteen artean, erabakigarria Pandit Nehru izan zen, Indiako Kongresua Alderdiko burua. Independentzia lortu aurretik, 1947ko martxoaren 23an, Harreman Asiarren konferentzia deitu zuen, eta Asiako 25 herrialdetako 250 ordezkari bildu ziren[8]. Independentzia lortu ondoren, 1955eko Bandungeko Konferentzian parte hartu zuen. Bertan, Asia eta Afrikako 29 herrialde elkartu ziren, eta 1961ean izena hartu zuen Lerrokatu Gabeko Herrialdeen mugimenduaren aurrekari esanguratsutzat jotzen da batzar hori.


Kolonialismo asiarra eta bestelako kasuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniar inperioa da asiar inperio moderno ezagunena, eta Asiako hainbat lurralde izan zituen bere menpean.

Egungo Txina osoki eta aldi berean kanpoko indar bakarraren menpe egon ez bada ere, Txinako leku asko kanpoko inperioen menpe egon dira urte askotan. Kanpo eragin horren eragin agerikoenak Hong Kong eta Macau izan daitezke, eta Taiwanen kasu eztabaidatua.

Mongolia Txinako dinastien menpe egon zen urte luzez, 1911 eta 1919 bitartean salbu. Ondoren, 1921ean errusiarren laguntzaz txinatarrak garaitu zituzten, eta 1924tik SESB desegin arte SESBen parte izan ziren.

Korearen kasua bereziki esanguratsua da. XVI. mendean zehar japoniarrak egon ziren, XVII.ean txinatarrak, isolatuta egon ziren, ondoren nazioarteko merkataritzan parte hartzera behartuta, 1910etik 1945 arte Japoniaren menpe, eta Bigarren Mundu Gerra bukatzean, iparraldea sobietarren menpe gelditu zen, eta hegoaldea estatubatuarren menpe.

Vietnam ere bitan zatitu zen 1945ean japoniar soldaduak zeuden Frantziar Indotxinarengandik independentzia lortu zuenean. Ipar Vietnam komunista izan zen, eta Hego Vietnamen estatubatuarrak egon ziren, gerra Ipar Vietnamek irabazi arte. 1973an soldadu estatubatuarrak herrialdetik joan ziren, eta Vietnam 1976an batu zen.

Indonesiatik independentzia eskuratu zuen Ekialdeko Timorrek. Eta Indonesiarekin irla konpartitzen du Papua Ginea Berriak, Ozeaniako herrialdea izan arren. Bi estatu gazte horiek ere historia kolonial luze, konplexu eta interesgarria dute.

Bangladeshek Pakistandik lortu zuen independentzia. Britainiar kolonien artean, egungo Indian erlijio hindua zen nagusi, eta egungo Pakistan eta Bangladeshen, berriz, erlijio musulmana. Horregatik, 1947an Indiako koloniak independentzia eskuratu zuenean, bitan banatu zen, erlijio nagusien arabera. Ghandik eta beste hainbatek aberri batua lortu nahi zuten, baina ez da posible izan. Pakistan eta Bangladeshek ezberdintasunak zituzten etniei, hizkuntzari, ohiturei eta lurraldeari dagokienez, eta 1971n, gatazka armatua eta gero, Bangladeshko Errepublika sortu zuten.


Gatazka garaikideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan eta egun ere hainbat arrazoigatik eta intentsitate edo modu batean edo bestean gatazkan edo independentzia bila dauden lurraldeak daude. Besteak beste, Palestina, Kurdistan, Kaxmir, Balutxistan, Baltistan, Sindh, Nagorno-Karabakh, Ekialdeko Azerbaijan, Turkestan, Barne Mongolia, Taiwan, Hong Kong, Tibet, Khuzestan, Manipur, Tamil Nadu (Indian eta Sri Lankan), Tripura, Aceh, Shan, Ipar Rakhine (rohingya), Pattani (Tailandian eta Malaysian), Bangsamoro.

Estatu Islamikoak eta antzeko proiektuek, askok islama aitzaki edo ikur hartzen dutelarik, estatu asiarretan erronka eta proposamenak ekarri dituzte armen bidez, eta are, lurraldeen antolaketa politikoan eragiten ari dira.

Independentziak herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeaniako nahiz Afrikako kolonialismoa eta inperialismoa Asiakoarekin lotuta dauden arren, egun bi kontinente geografiko nahiz politiko horietan dauden herrialdeak sartu. Taula honetan, kolonizatuak izan diren lurralde denak ere ez dira sartu, Txina, esaterako. Zenbait kasutan, Europa eta Asiaren arteko muga ere eztabaidagarria izan daiteke. Beraz, taula irekia dago. Independentzia data gisa hartzen diren datak eztabaidatuak izan daitezke hainbat kasutan, edo data esanguratsu gehiago egon daitezke.

Independentzia aldarrikapenaren data Egungo estatua Aurreko boterea
Independentzia deklarazioa: 1898ko ekainaren 12a

Tydings-McDuffie Legea: 1934ko martxoaren 24a

Manilako Ituna: 1946ko uztailaren 4a

Filipinak Borboien berrezarkuntza (Espainia, 1874-1931)

Ameriketako Estatu Batuak

1918

Batzea: 1990eko maiatzaren 22a

Yemen Otomandar Inperioa

Britainiar Inperioa

Rawalpindiko Trataua: 1919ko abuztuak 19 Afganistan Britainiar Inperioa
1923ko urriak 3 Irak Otomandar Inperioa

Britainiar Inperioa

1943ko azaroaren 22a Libano Frantzia
Frantziar tropak joan (de facto): 1946ko apirilak 17 Siria Frantzia
Deklarazioa: 1945eko abuztuaren 17a

Nazioarteko onarpena: 1949ko abenduaren 27a

Indonesia Herbeerak
1945eko irailak 2 (ipar Hego) Vietnam Frantziar Indotxina
Jordania Britainiar Inperioa
1947ko abuztuak 14 Pakistan Britainiar Inperioa
1947ko abuztuak 15 India Britainiar Inperioa
Myanmar
Sri Lanka
Israel
Japoniarengandik independentzia: 1945ko abuztuak 15

Errepublikaren sorrera: 1948ko abuztuak 15

NBEn onartua: 1991ko irailak 17

Hego Korea
Japoniarengandik independentzia: 1945ko abuztuak 15

Errepublikaren sorrera: 1948ko irailak 9

NBEn onartua: 1991ko irailak 17

Ipar Korea
Laos Frantziar Indotxina
Kanbodia Frantziar Indotxina
Malaysia
Zipre
Kuwait
Oman
Singapur
Maldivak
Qatar
Arabiar Emirerri Batuak
Bahrain
Brunei
Hong Kong
Macao
Ekialdeko Timor

Asiako koloniak XIX.mendetik Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hurrengo zerrendan 1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu ondorengo botere kolonialak, haien ondasun kolonialak edo administratiboak eta deskolonizazio data agertzen dira. [9]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Martinez Carreras, José Urbano. (1987). Historia de la descolonización. 1919-1986. Las independencias de Asia y África. Istmo.
  2. Algora Weber, María Dolores. (2001). El mundo Árabe al inicio de la Guerra Fría: ¿descolonización o colonización?. , 51-70 or. ISBN 0213-7925..
  3. Pastor Beato, Nestor. (2013). DESCOLONIZACIÓN Y GUERRA FRÍA EN LA INDEPENDENCIA DE INDONESIA. Ab Initio, 121-138 or..
  4. J. U. MARTÍNEZ CARRERAS eta J. MORENO GARCÍA. (1999). Descolonización y Tercer Mundo. Cuadernos de Historia Contemporanea, 147-160 or..
  5. Chesneaux, J.. (1976). Asia Oriental en los siglos XIX y XX.. Labor.
  6. Bianco, L.. (1976). Asia contemporánea. Siglo XXI.
  7. Wabgou, Maguemati. (2012). COLONIZACIÓN Y DESCOLONIZACIÓN EN ÁFRICA Y ASIA EN PERSPECTIVAS COMPARADAS. Astrolabio, 35-61 or..
  8. Molina Medina, Norbert. (2015). Asia y la Conferencia de Bandung. Humania del Sur, 43-56 or..
  9. https://www.un.org/dppa/decolonization/en/history/former-trust-and-nsgts

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]