Berlingo Blokeoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berlindarrak C-54 bati begira.

Berlingo Blokeoa (1948ko ekainaren 24tik 1949ko maiatzaren 12ra) Gerra Hotzaren hasierako nazioarteko krisia izan zen, heriotzak eragin zituen lehendabizikoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Alemania herrialde anitzek okupatua zegoela, Sobiet Batasunak mendebaldeko herrialdeen trenen joan-etorria Berlineraino eten zuen. Xedea zen Berlin osoa, mendebaldekoek kontralatzen zutena ere, sobietar eremutik janariz eta erregaiez hornitzea, eta, horrela, hiri osoaren gaineko kontrola bereganatzea.

Horren aurrean, mendebaldeko herrialdeak hornidurak eramaten hasi ziren Mendebaldeko Berlinera. AEBetako, Erresuma Batuko eta Commonwealtheko beste nazio batzuetako hegazkineriek 200.000 hegaldi baino gehiago egin zituzten ia urtebete iraun zuen operazioan, batez beste 13,000 tona hornigai egunean eramaten. 1949ko udaberrirako ikusi zen hegaldiek arrakasta zutela, eta apirilerako trenez baino hornigai gehiago iristen zen airez.

Hegaldien arrakastak apaldu zituen sobietarrak, behin eta berriro aldarrikatu baitzuten ez zela ongi aterako. Haren funtzionamendu ona argi geratu zenean, blokeoa altxatu zen. Ondorioz, Mendebaldeko Berlinean hiru aireportu geratu ziren, hurrengo urteetan hiriko sarbideak izaten jarraitu zutenak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berlingo Blokeoa Aldatu lotura Wikidatan