1946ko Irango krisialdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1946ko Irango krisialdia
Gerra Hotza
Data1945eko azaroa1946ko abenduaren 15a
LekuaIran eta Azerbaijan
EmaitzaIrandarren garaipena
Gudulariak
 Iran
Laguntza:
 Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak

Azerbaijango Herri Errepublika
Mahabadeko Errepublika

Laguntza:
 Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Iran Mohammad Reza Pahlavi
Iran Ali Razmara

Ja'far Pishevari
Ahmad Kordary Qazi Muhammad
Mustafa Barzani

Ahmed Barzani
Indarra
Irandar armada Azeriar miliziak
12.750 peshmerga

1946ko Irango krisialdia edo Irano-azeriar krisialdia (persieraz: غائله آذربایجان‎ Qaʾilih Âzarbâyjân, "Azerbaijango krisialdia") Bigarren Mundu Gerra osteko gatazka izan zen, Sobietar Batasunak Iranen okupaturiko lurraldeak utzi ez zuelako sortua.

1941ean, Estatu Batuak oraindik neutrala zela, 'aliatuek' pahlaviar Iran inbaditu zuten: Armada Gorriak iparraldea eta britainiarrek erdialdea eta hegoaldea.[1] Gerran zehar, estatubatuarrek eta britainiarrek bertatik bidali zituzten Sobietar Batasunarentzako hornidurak.[1]

Baina, gerra bukatu eta sei hilabetera, herrialdea uztea adostu zuten.[1] Hala ere, atzerako kontaketa amaitu zenean, Iosif Stalinek Iranen geratzea erabaki eta sobietarren aldeko irandarrek Azerbaijango Herri Errepublika aldarrikatu zuten.[2] 1946ko hasieran, kurduek Mahabadeko Errepublika aldarrikatu zuten.[3] Gerra zibila piztu eta 2.000 hildako izan ziren baina, Ahmad Qavam irandarren ahaleginei eta estatubatuar presio diplomatikoari esker, sobietarrek bere laguntza eten zuten eta azeriar-kurdu aliantza menderatua izan zen. Gatazka hau Gerra Hotzaren lehendabiziko "guduetako" bat hartzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Sebestyen, Victor. (2014). 1946: The Making of the Modern World. Pan Macmillan ISBN 0230758002..
  2. All the Shah's Men, Kinzer, 65-66. orr.
  3. Fontaine, André. (1945–1946). La guerre froide 1917–1991. in: Edestermann: "Kurdish Independence and Russian Expansion". 24 Foreign Affairs, 675–686 or..


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]