Ekintza Egitasmoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ekintza Egitasmoa Alexander Dubček-ek eta Txekoslovakiako Alderdi Komunistako kideek 1968ko apirilaren 5ean argitaratu zuten plan politikoa da. Programa honek Txekoslovakiar Errepublika Sozialistak bere bide propioa aurkitzea zuen helburu, Sobietar Batasunari jarraitu ordez. Egitasmoak askatasun indibidualak aitortzen zituen, baita erreforma politiko eta ekonomikoen sarrera eta nazioaren egituraren aldaketa ere. Modu askotan, dokumentua Pragako Udaberriaren oinarria izan zen eta 1968ko abuztuan Varsoviako Itunaren ondoriozko Sobietar Batasunaren inbasioa eragin zuen.

Testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEU logoa.png Wikiiturrietan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Ekintza Egitasmoa (1968)
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
« Oinarrizko produkzio-baliabideen jabetza kolektiboa. Hau da, erabat herriarena den jabetza; estatuarena, ekoizleen elkarteena edo kooperatibena izanda ere, langileek parte hartuko dute zuzendaritza eta plangintza ekonomikoan eta gainbalioaren banaketan. Industria txikian, merkataritzan, artisautzan eta zerbitzuetan ekimen pribatuak jarraituko du, baina betiere kontrol publikoarekin.

Jabetza kolektibo horretan oinarriturik, sistema pluralista bat sortu, non alderdi politikoak herritarren era ezberdinetako interesen ordezkariak izango diren. Alderdi Komunistak jarraituko du zuzendaritzan, baina lehiakortasun demokratiko baten barruan.

Herritarrari demokrazia parlamentarioetan edo burokrazia estalinistan baino eskubide gehiago eta askatasun eta eragiteko gaitasun handiagoa emango dion demokrazia sozialista bat garatu. Demokrazia ordezkatzailearen bidez izango du agintea herritarrak —isilpeko sufragioaren bitartez aukeratuko dira ordezkariak—, bai eta demokrazia zuzenaren bitartez ere —eskualdeetan, udaletan, auzoetan eta abarretan, herritarrak kontrolatuko du boterea langileen kontseiluen eta autokudeaketako beste formula batzuen bitartez—.

Sindikatuen askatasuna eta greba-eskubidea bermatu... Independentzia handiagoa enpresei, ekoizpena handitzeko eta herritarren premiak asetzeko —«merkatu sozialistaren presioa»— eta, aldi berean, ziurta ditzala plangintza zientifiko baten bitartez gizartearen interes orokorrak, lan-eskubidea, bizi-maila hobetzea eta erretiro duina.

Kanpo-politikari dagokionez, harremanak izan Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunarekin eta harremanak izaten jarraitu Varsoviako Itunekoekin. Txekiarren eta eslovakiarren arteko federazioa...

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011) Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345 .