Buradongo gaztelua
| Buradongo gaztelua | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Gatzaga Buradon |
| Koordenatuak | 42°37′N 2°50′W / 42.62°N 2.84°W |
![]() | |
| Altitudea | 634 m, itsas mailaren gainetik |
| Ondarea | |
| 29 | |
Buradongo gaztelua Nafarroako Erresumako mendebaldeko muga babesten zuen gotorlekua izan zen. Haitz batean kokaturik zegoen eta azpian antzinako Buradon hiria zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indusketa arkeologikoek erakutsi dutenez garai ezberdinetako asentamenduak izan ziren eremu honetan; Brontze Aroa, Burdin Aroa, Erromatar berantiarra eta Erdi Aroko aztarnak aurkitu dira, bata bestearen gainean[1].
Burdin aroko kastroa, Haroko San Felices kastroaren parean dagoela nabarmendu behar da. Defentsarako kokalekua du, txandakako terraza zentrokideekin.[2]
Buradongo gaztelua Los Castillos izeneko larrean zegoen, Buradon muinoaren tontorrean.[3] Bilibioko gazteluarekin batera, Conchas de Haro pasabidea babesten zuen. Gazteluaren barnean eliza bat zegoen, 964 urteko agiri batean azaltzen dena, eta X. mendeko nekropolia ere aurkitu da[1].
Egun hondakinak besterik ez dira gelditzen. Sarbideak, harresiaren zati batzuk eta balizko gela bat ikus ditzakegu muinoaren bi aldeetatik. Hala ere, zaila da bertaraino ailegatzea sastraka ugari baitago.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Conjunto de Buradón - Turismo Arqueológico - Celtiberia.net» www.celtiberia.net (kontsulta data: 2019-09-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Poblados de la Edad de Hierro en la Montaña Alavesa» natourinG 2017-07-19 (kontsulta data: 2023-02-18).
- ↑ González Fernández, Rafael; Alonso Martínez, Ignacio. (2011). Las Cuevas de Herrera, el Monasterio Cisterciense y la Camáldula actual (Miranda de Ebro- Haro). XXVI Editum, 172-176 or. ISBN 978-84-8371-951-0..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Buradongo gazteluaz hiru.com-en
- Martínez Salcedo, Ana eta Cepeda Ocampo (1994) "Castro de Buradón", in: García, Elisa eta Baldeón, Amelia: Arqueología de urgencia en Álava, 1989-1993, 43-60 or. Arabako Foru Aldundia eta Arabako Arkeologia Museoa. ISBN:8478211837
