Marutegiko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marutegiko gaztelua
Marutegi.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Araia
Koordenatuak 42° 54′ 18″ N, 2° 19′ 09″ W / 42.90494°N,2.31919°W / 42.90494; -2.31919Koordenatuak: 42° 54′ 18″ N, 2° 19′ 09″ W / 42.90494°N,2.31919°W / 42.90494; -2.31919
Historia eta erabilera
Eraikuntza IX. mendea

Marutegi, Murutegi edo Morotegiko gaztelua Arabako Asparrena udalerriko Araia herrian dagoen gaztelu bat da.[1]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko erdigunetik 2 kilometro pasatxora eta 863 metroko altueran dagoen haitz batean dago.

Marutegi edo Marumendi izeneko haitzetik Arabako lautadaren ekialdeko zatiaren ikuspegi ezin hobea dago, baita Nafarroarako sarrerarena ere, Sakanatik. Bere kokapen estrategikoak, gainera, Gipuzkoara San Adriango tuneletik zeraman galtzada zaharra kontrolatzea ahalbidetzen zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun onartua dago Araxa edo Araia gaztelua Marutegi zela. XX. mendearen hasiera arte, gaztelu hori Iruñeko lehen erregetza garaian, hau da, Eneko Aritza errege zela (824-852), egin zutela uste izan zen; 839. urtean, hain zuzen.[2]

Aldez aurretik arabiar jatorriko gotorleku bat egon zela uste den arren, zeinetatik bere izena datorkio; dirudienez, Marutegiko gaztelua IX. mendean eraiki zuen Gartzea Enekoitzek Iruñeko Erresumako mugaren defentsarako.

Defentsa-multzoa dorre batek osatzen zuen. Dorre hori ia menderaezina zen, sarrera laua ez zuen haitz batean kokatuta zegoelako, eta beheko aldean harresi-esparru bat zuelako.

Posizio hau Nafarroa eta Gaztelako Erresumaren arteko muga-lerrokoa izan zen. Barrualdea kostaldearekin San Adriango tunelaren bidez lotzen zuen bide komertziala babesteko funtzioak ere bere zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Asparrenako Udala. Marutegiko gaztelua. .
  2. hiru.eus. Marutegi. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa