Zabalateko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zabalateko gaztelua
Zabalateko gaztelua 2015-10-04.jpg
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Probintzia Araba
Koordenatuak 42° 40′ 13″ N, 2° 50′ 02″ W / 42.67029722°N,2.83386944°W / 42.67029722; -2.83386944Koordenatuak: 42° 40′ 13″ N, 2° 50′ 02″ W / 42.67029722°N,2.83386944°W / 42.67029722; -2.83386944

Zabalate XII. mendean Nafarroako Erresumako mendebaldeko muga babesten zuen hiribildu-gotorleku bat izan zen,[1] gaur egungo Arabaren hego-mendebaldean kokatua, Errioxako Autonomia Erkidegoarekiko muga egiten duen Ebro ibaitik 4 kilometro iparraldera. Haitz batean kokaturik, behean du egungo Zabalate herria.

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelua 70 metro luze eta 6 metro zabal zen. Egun, uharka eta gorazarre-dorrearen hondarrak baino ez dira gelditzen. Antzinako bi metroko harresia desagerturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabalate 939an agertzen da agirietan lehenengo aldiz, Portella izenez, baina ziur asko gotorlekua aurrekoa da; izan ere, han topaturiko aztarnak, Goi Erdi Arokoak ez ezik, Brontze Arokoak, Burdin Arokoak eta erromatarren garaikoak ere badira.[2]

1040an, Gartzea Santxez erregeak Portiella, Buradongo gaztelua eta beste zenbait ondasun bere emazte Estefaniari eman zizkion, ezkontza gutunean.[3] 1076ko krisialdiaren ondoren, nafarrek Araba (eta, harekin batera, gaztelua) galdu zuten, eta ez zuten berreskuratu Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa eman arte.

1199an erresuma defendatu zuen gaztelar inbasioaren aurka.[4] Etsaiek ezin izan zituzten Trebiñuko gaztelua eta Zabalatekoa hartu, baina azkenean Inzuraren eta Miranda Argaren truke lortu zituzten.[3]

Epeka-epeka garrantzi estrategikoa galduz joan zen, eta XV. menderako hustuta zegoen.[5]

Egun, Arabako armarrian ageri da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Aretxaga, Susana; Vives, Francisca (2003ko abendua) Torres y Fortificaciones en Álava Gasteizko Udala 41 or. .
  2.   «Zabalate» Hiru.eus .
  3. a b c   «Zabalateko gaztelua: Arabako armarrian agertzen dena» Argia 2005-10-02 .
  4. (Gaztelaniaz)  Sagredo, Iñaki (2007) Navarra. Castillos que defendieron el Reino Iruñea: Pamiela ISBN 978-84-7681-536-6 .
  5. (Gaztelaniaz)  «Castillo de Portilla» Castillosnet .