Santa Barbara gotorlekua eta baseliza (Hernani)
- Artikulu hau Gipuzkoako Hernani udalerriko baseliza eta gotorlekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Barbara baseliza».
Santa Barbara gotorlekua eta baseliza | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Santa Barbara baseliza berria. ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Hernani |
Koordenatuak | 43°15′56″N 1°59′09″W / 43.26562°N 1.98592°W43°15′56″N 1°59′09″W / 43.26562°N 1.98592°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 30 |
Santa Barbara gotorlekua eta baseliza Hernani (Gipuzkoa) udalerrian kokatzen den eraikin multzoa da, Agerreburu muinoaren gailurrean. Gotorlekua 1874 urtean eraiki zen, Hirugarren Karlistaldian. Laukizuzen egitura du, hiru izkinetan kubo zirkularrak ditu eta laugarrenean gailurreraino heltzen den pasabide bat dago. Gotorlekuaren barruan, Santa Barbara baserria dago, erdi puntuko arkua duena, antza denez antzinean han zegoen baselizakoa. Gailurrean, 240 metrotan, 1955 urtean eraikitako Santa Barbara baseliza dago, non uztailaren 31an erromeria ospatzen den.
Hernani eta karlistaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hernani eta karlistaldiak posterra Santa Barbarako gotorlekuan.
Karlistadetan Donostiako inguruetan zeuden gotorleku liberal eta karlistak.