Bidaxuneko gaztelua

Koordenatuak: 43°29′15″N 1°08′18″W / 43.4875°N 1.13833°W / 43.4875; -1.13833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bidaxuneko gaztelua
 Monumentu historikoa
Gaztelua, Biduze ibaitik ikusia
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
UdalerriaBidaxune
Koordenatuak43°29′15″N 1°08′18″W / 43.4875°N 1.13833°W / 43.4875; -1.13833
Map
Historia eta erabilera
JabeaDiana Andoins
Antonio III.a Agaramontarra
Agenor, duc de Gramont (en) Itzuli
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00084358
Webgune ofiziala

Bidaxuneko gaztelua Bidaxunen (Nafarroa Beherean) dagoen gaztelua da, Agaramont familiari historikoki lotua. 1329tik gutxienez, orduan ere Agaramontarrei loturik. Iraganean Euskal Herri osoko gaztelu ikusgarrienetariko bat zena, gaur egun, berritze prozesuan dago, nahiko kaltetuta baitago eraikina.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1523an Gaztelako tropak Bidaxuneraino heldu eta gaztelua erre zuten, agaramontarrek Nafarroako erregeen alde egin izanaren mendekutzat. Berreraikitzean, itxura errenazentista berenganatu zuen, antzinako Erdi Aroko gaztelutik dorre zirkular bakarra geratu zelarik. Henrike III.a Frantziako tronora heldu zenean Bidaxuneko jaurerria, dukerri izendatu zuen familiak urteetan zehar erakutsiriko leialtasuna saritzeko. Era honetan, Agramont familia frantses noblezian sartu ziren lehenengo nafar familietarikoa izan zen.

Horrek dirua, boterea eta ospea eman zien Agramont familiakoei, eta gaztelua haien handitasunaren ispilu bilakatu zen ahalik eta 1791ko urriaren 22an Frantziako Iraultza zela eta, gobernuak familiari konfiskatu zioten arte. Bost urte geroago, 1796ko otsailaren 23ko goizaldean gazteluari su eman eta kiskali egin. Bere horretan jarraitu du berritze-lanak oraintsu hasi diren arte. Gaur egun falkoneria eskola bat dago gaztelu barruan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]