Legazpi dorrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Legazpi dorrea
edo
Legazpi etxea[1]
Migel Lopez Legazpi jaiotetxea Zumarraga.jpg
Legazpi dorrearen aurrealdeko ikuspegia.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 43° 05′ 11″ N, 2° 19′ 10″ W / 43.08638889°N,2.31944444°W / 43.08638889; -2.31944444Koordenatuak: 43° 05′ 11″ N, 2° 19′ 10″ W / 43.08638889°N,2.31944444°W / 43.08638889; -2.31944444
Arkitektura

Legazpi dorrea (herritarrek Legazpi etxea deitu ohi diote) Gipuzkoako Urola Garaia eskualdeko Zumarraga udalerrian dagoen dorretxea da, hain zuzen ere RENFEko Zumarragako tren geltokiaren aurrean dago. Migel Lopez Legazpikoa esploratzaile eta konkistatzailearen jaiotetxea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorretxea Legazpi familiak eraiki zuen babes dorrea izan zen eta XIII eta XV. mendeetako Ahaide nagusien Gerran zeresan handia izan zuen. XV. mendean Henrike IV.a Gaztelakoak gerra amaitu zuen nobleen aurka borrokatzen ziren ermandadeen alde eginez eta dorretxeei defentsarako ziren elementu guztiak kendu arazi zizkien, Legazpi dorreari ere bai[3]. 1502 urtean Miguel Lopez Legazpi konkistatzailea jaio zen bertan. Garai hartan Jauregi Handia izena ematen zitzaion.

Pedro de Legazpik bere aitonaren Araiako jaurerria eskuratu zuenean hara mugitzea erabaki zuen eta dorrrea Yarza familiari saldu zion. Hauek XVIII. menden baserri moduan erabiltzeko moldatu zuten.

XIX. mendean etxea botatzekotan egon ziren trenbidea ondotik pasatu behar zelako baina Nikolas Soraluze politikari zumarragarrak eraikina ez eraistea lortu zuen[4].

1940. hamarkadan Esteban Orbegozo enpresak beregain hartu eta Estatuko Monumentu Historiko-Artistiko izendatzea lortu zuen. Egoera oso txarrean eskuratu zuen baina ordutik hainbat berriztatze lan egin dira, azkenak 1990. hamarkadan. 1970. hamarkadan Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu zuen bere gain.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an Museo Hispano-Filipinarra ezarri zen bertan. Gaur egun kultur jarduera ugari egiteko erabiltzen da, hala nola, erakusketak, hitzaldiak, bilerak, aurkezpenak... Secundino Esnaola Musika Eskolaren egoitza ere bada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa