Malmasingo gotorlekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malmasingo gotorlekua
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Malmasin mendia.jpg
Malmasin mendia, gotorlekuaren kokagunea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaArrigorriaga
Koordenatuak43°13′39″N 2°54′12″W / 43.227536°N 2.903319°W / 43.227536; -2.90331943°13′39″N 2°54′12″W / 43.227536°N 2.903319°W / 43.227536; -2.903319
Map
Arkitektura
Ondarea

Malmasingo gotorlekua izen bereko mendiaren gailurrean dagoen gune arkeologikoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

300 metroko maila-kurbaren barnean, Burdin Aroko[1] eta erromatarren garaikoa izan daitekeen Kastro motako gune arkeologikoa aurkitu dute.

Burdin Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna hauek Bilboko lurretan aurkitutako aztarnarik zaharrenak dira. Bertan nekazaritza praktikatzen zen, horrela frogatzen baitute bertan aurkitutako errotek, garai bereko beste herrietan aurkitutakoen antzera. Brontzezko plakatxo batzuk ere aurkitu zituzten.[1]

Erdi Aroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Erdi Aroan Bizkaian Iruñeko Erresumak zuen gaztelu nagusiena bertan omen zegoen. 1179ko Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoaren ondorioz, Gaztelako Erresumak gazteluaren jabetza lortu zuen. Gaztelu honen kokapen zehatza ezezaguna da, baina litekeena Malmasin mendiko gotorlekua izatea. Iñaki García Camino arkeologoaren esanetan aipatutako laudoan agertzen den Malvecin ez dago ez Arrasaten, ez Martzanan ezta Artean ere, baizik eta Malmasinen, horixe baitzen Bizkaiko jaurerriaren mendebaldeko muga XII. mendean[2]. Gainera, bertan Gaztelu izeneko muinoa dago, nondik Untzuetako gaztelua eta Enkarterritik datorren bidea begi-bistan dauden[3].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malmasingo gotorlekua izen bereko mendiaren gailurrean dago (361 metrotan), Arrigorriagan. Gunearen izaera guztiz estrategikoa da, harkaitz baten gailurrean baitago, mendiaren mendebaldeko maldan. Malmasindik Ibaizabalen erdiko eta beheko aldea ikus daitezke. Gotorlekuak bere inguru osoa menperatzen du, jadanik adierazitako izaera estrategikoa areagotuz.

Gotorlekuak iparraldeko muga malkarra du, gailurrera igotzea zailtzen duena, eta beste maldak ere nahiko gogorrak dira, eta gainera bertan lubanarroak eta harresiak eraiki ziren bidea oztopatzeko.

Bi barrunbe desberdin ikusten dira nabariki: bat kanpoaldean, zehaztu gabeko materialez osatutako harresiak mugatutakoa. Oraindik ez da bertan ikerketa zehatzik egin; hala ere, azalean materialik ez dagoenez, pentsa daiteke lurrezko defentsa bat dela, kanpoaldeko jauslekuen bidez areagotzen dena.

Beste barrunbea gotorlekuaren barrualdean dago, non eraikitako harresiaren zati batzuk nabaritu baitaitezke sasiartean ezkutaturik. Hemen, harrien aztarnak, batzuetan ugariak, harresiaren izaera argi adierazten dute: tamaina ertaineko harriez eginda dago, eta harriak bata bestearen gainean jarrita daude, masarik gabe. Bigarren barrunbe hau, aurrekoaren moduan, terraza ugariz zeharkatuta dago. Terraza horiek, zalantzarik ez, malda egokitzeko lanekin lotuta egongo ziren, hau da, bertan eraiki ahal izateko lanekin. Eraikuntzarik gehienak material iragankorrezkoak izango ziren.

Aipatutako bi barrunbeen kanpoaldean terraza-moduko eraikuntza batzuk marrazten dira, aurreratutako defentsatzat har litezkeenak. Baliteke laborantza errazteko eginak izatea ere.

Mendi horretan larre eta otadi ugari daude, eta horrek errazten du gotorlekua bere osotasunean ikustea, eta berak bere inguruarekin dituen harremanak antzematea[4].

Kultura ondasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gune arkeologikoa babesteko 2001eko abuztuaren 31an, Eusko Jaurlaritzak, Sailkatutako Kultura Ondasuna izendatu zuen, Monumentu Multzo kategoriaz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Olaetxea, Carlos; Peñalver, Xabier; Valdés, Luis. (1990). «El Bronce Final y la Edad del Hierro en Gipuzkoa y Bizkaia» Munibe (Antropologia - Arkeologia) (Aranzadi) 42: 161-165..
  2. Iñaki García Camino. Arqueología y poblamiento de Bizkaia, siglos V-XII. , 456 or..
  3. Sagredo, Iñaki. (2007). Navarra. Castillo que defendieron el Reino. Iruñea: Pamiela ISBN 978-84-7681-536-6..
  4. «Malmasingo Gotorlekua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa