Edukira joan

Uhartehiriko gaztelua

Koordenatuak: 43°16′46″N 1°01′09″W / 43.279314°N 1.019172°W / 43.279314; -1.019172
Wikipedia, Entziklopedia askea
Uhartehiriko gaztelua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaAmiküze
UdalerriaUhartehiri
Koordenatuak43°16′46″N 1°01′09″W / 43.279314°N 1.019172°W / 43.279314; -1.019172
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1518 (egutegi gregorianoa)
Ondarea
Mérimée IDPA64000011

Uhartehiriko gaztelua Uhartehirin (Nafarroa Beherea) dagoen gaztelua da, Biduze ibaiaren er­tzean. Uhart sendiak sortua eta egoitza nagusia, hauek 1833an Pierre Berdolyri (Martial Berdolyren aitari) saldu zioten.

Hasieran Erdi Aroko dorretxea izanda,[1] eraikinak zenbait zaharberritze izan ditu.[2]

Jatorriz­ko eraikina lauki‑formako eraikina da, eta kuku‑leihoek zehar­ka­tzen dituzten horma mardulak ditu. Geroago zabal­du egin zuten, eta solairuak gehitu ziz­kioten. Bar­nean, XVII. eta XVIII. mendeko ­tximiniak daude. Sarrerako atearen gainean latinez­ko bi inskripzio daude; horietako batek 1699. urtea adierazten du, ziurrenik az­keneko al­diz al­daketak egin zituzten urtea.[3]

1996ko martxoaren 27etik monumentu historiko izendapena du.[4]

Uhartetarren presen­tzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1249an uhartetarrek Teodebal­doren eta San Luisen guru­tzadan parte hartu zuten.
  • 1370. urtean, Nafarroako gerra zibiletan.
  • 1370ean, Karlos Gaiztoarekin batera egin zuten borroka.
  • 1415ean, Karlos Prestuarekin egin zuten borroka.

lüküzetarrekin borroka egin zuten erlijio‑gerretan ere.

1789an, Jean Ber­nard Uhart diputatu izendatu zuten; Zuberoako nobleziaren ordez­karia izan zen Estatu Jeneraletan.

XIX. mendean, Gustave Clement Uhart Baionako az­piprefek­tua eta idazlea izan zen. Pirinioetako memorialean serialak argitaratu zituen. Euskal­dunak eta ilustrazio moder­noak, Jakes Bela eta haren lanak.[3]

Abesti bat gogoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartetarrek herriaren gogamenetan iraun dute abestiei esker. Jaun Baruak aspal­di. Kanta hori, dudarik gabe, Armand Jean Uhart jaunaren eta Maria Place Arboueten ez­kon­tza zela eta sortu zuten, 1758. urtean.[3]

Jaun Baruak aspal­din
Xederak hedatu ditin
Xori eijer bat ha­tzaman dizu
Pabeko seroren komentin
Orai harekin biziren duzu,
aspal­dian gogoan bei­tzin»
Jaon barua, orai, zü,
Felizita­tzen zütügü,
Zeren beitüzü Mus de la Plazaren
prima eijerra esposatü;
Andre hori hirus düzü:
zuri ezteizügü dolü.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa