Artaxoako harresiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artaxoako harresiak
Artaxoako Zerkoa
Kultura ondasuna
Cerco de Artajona.jpg
Artaxoako harresien irudia ilunabarrean.
Kokapena
lekua
Koordenatuak 42° 35′ 31″ N, 1° 45′ 50″ W / 42.59184167°N,1.76400833°W / 42.59184167; -1.76400833Koordenatuak: 42° 35′ 31″ N, 1° 45′ 50″ W / 42.59184167°N,1.76400833°W / 42.59184167; -1.76400833
Historia eta erabilera
Arkitektura
Ondarea
BIC RI-53-0000505

Artaxoako harresiak, herri hizkeran, Artaxoako Zerkoa Nafarroako Artaxoa udalerrian dauden harresi multzoa da. Muino batean daude, XI-XIII. mendeen artean eraikiak izan ziren, eta Erdialdeko Nafarrako Erdi Aroko gotorleku nabarmen eta ikusgarrienetakoa da.

Bederatzi dorrez eta XII. mendeko San Saturnino elizaz osatua dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1085ean Okzitaniako Tolosako elizgizonek, hamalau dorredun Artaxoako Zerkoa deritzon gotorlekua eraikitzen hasi ziren[1]. Jatorrizko harresia, konponduz eta hobetuz joan ziren hurrengo hamarkada eta mendetan, batez ere XIV. mendean). 1280an Zerkoaren alkate edo burua Pedro Ruiz Argaitz zen, eta kargu horretan egoteagatik zortzi liberako soldata jasotzen zuen. XIV. mendearen hasieran Diego Sanchez Gartzes izan zen gotorlekuko burua. 1464ean Leonor Andreak artaxoarrak saritu zituen Beaumondarren aurka erakutsitako kemenagatik.

XVI. mendearen hasieran Leringo kondeak herria eraso eta bertako jaun moduan onartua izatea exijitu zuen. 1513an kondeak herria eta harresiak okupatu zuen eta zazpi urte beranduago, 1520an Carlos V.ak kondearen herriarekiko jabego eta eskubideak berretsi zituen. Zerkoak sarrera edo atari desberdinak dauzka, Remaguakoa, Rabalgo atari zaharra, San Migelgoa, eta Aitzaidea izenekoa.

Artaxoako Zerkoaren irudi orokorra.

Kanpaien usadioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artaxoarren esanetan, Zerkoko kanpaiak kontrako alderantz jotzen diren munduko kanpai bakarrak dira, gaur egun lau kontserbatzen dira, horietatik bi erromatarrak. Zaharrena 1735ekoa da eta handienak 1.801 kilo pisatzen ditu. 1896ean ezarritako tradizioaren arabera, Nafarroako eliza guztietako kanpai-joleek Artaxoako zerkoko kanpaiak behin jo behar dituzte.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa