Tudejen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tudejen edo Tudilen Fiterotik gertu zegoen herri hustua da, Nafarroako Tuterako merindadean kokatuta.

Bertan, harkaitz baten tontorrean, Alhama ibaiaren igarotzea defenditu zuen gaztelua zegoen. Egun omenaldi-dorrearen zati bat eta ganga-formako teilatua duen eraikina baino ez dago.

Tudejenen, 1151an, izen bereko ituna sinatu zuten Leon eta Gaztelako erregea zen Alfontso VII.a eta Ramon Berenguer IV.a Aragoiko Erresumaren ordezkariak.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa