Likona dorretxea

Koordenatuak: 43°19′N 2°25′W / 43.32°N 2.42°W / 43.32; -2.42
Wikipedia, Entziklopedia askea
Likona dorretxea
Likona dorretxea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaOndarroa
Koordenatuak43°19′N 2°25′W / 43.32°N 2.42°W / 43.32; -2.42
Map
Arkitektura

Likona dorretxea Ondarroako Kale Handian dagoen Erdi Aroko eraikina da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe Ertaroko jauretxeen ezaugarriak agertzen ditu. Forma kubikoa eta itxura sendoa duen eraikin isolatua da. Garaiera handikoa da eta hamalau metrora iristen den ekialdetik, nahiz eta mendebaletik zortzi metrokoa baino ez izan, kokatuta dagoen lurra bera ere oso aldapatsua delako. Teilatuak bi aldetara isurtzen ditu urak. Hormen lodiera handiagoa da beheko aldean, gorantza egin ahala mehetuz baitoa. Kare harriz egindakoa da, eta gehien bat harlangaitzez landua, nahiz eta baogune inguruetan eta eskantzutan harlandua ere ikusten den. Itxura itsua du eta jatorrizkoan baogune gutxi izan zituen; fatxada guztietan ez dira berdin banatzen; fatxada nagusia da irekien agertzen dena. Dorrea ekialdera luzatzen da kanpoko aldetik bi horma sendoren bidez; hain zuzen, kuboaren beheko solairuaren jarraipen dira. Likona dorretxearen jatorrizko kofadurak aldatu egin dira eta beste batzuk egin dira, modernoak, etxeak zituen hiru solairuak bost izateko bihurtu direnean. Fatxada nagusian arku zorrotzeko bi sarrera daude; bata, beheko solairuan, eta bestea, sarrera nagusia den oraingo hirugarren solairuan, gainean bi armarri dituela. Azkenengo solairua, lehenago solairua nagusia zena, argi gehien zuena zan. Bertan leiho geminatu zorrotz bat, iparrera ematen duen arku eskartzanoko balkoi bat eta hegoaldera eta ekialdera joten duten bi baogune gotiko balkoidun ikus daitezke, baita gezileihoak ere. Solairu nagusiko garaieran mentsula batzuk ageri dira aurreko eta atzeko fatxadan. Likona Dorretxearen azken solairua ganbara egin berri bat da, eta gainean teilatua dauka. Barruan aldaketa gogorrak egin dira. Trenkadak asko ere asko aldatu dira, jatorrizko hiru solairuak bost bihurtu direlako.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa