Oibarko gaztelua

Koordenatuak: 42°35′30″N 1°21′26″W / 42.59166437°N 1.35717076°W / 42.59166437; -1.35717076
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oibarko gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOibar
Koordenatuak42°35′30″N 1°21′26″W / 42.59166437°N 1.35717076°W / 42.59166437; -1.35717076
Map

Oibarko gaztelua Nafarroa Garaiko Oibar udalerrian kokatutako gaztelu bat da. Gaztelua herria dagoen muinoaren goiko aldean zegoen, eta Muhammad ibn Lubb tropa musulmanek suntsitu zuten 882an. Gotorleku garrantzitsua Nafarroako Erresumaren ekialdeko mugan, mendeetan zehar Aragoi ibaiaren ibilguaren gainean egon zena. Hiribilduaren jatorrizko gunea izan zen, bere defentsa nagusia izateaz gain. 1488an suntsitu zuzten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelua IX. mendean ere bazegoen, eta 882. urteanMuhammad ibn Lubb buruzagi musulmanak erabat suntsitu zuen. Dokumentuek hitzez hitz diote "Fractus est castro Aibarria", eta badirudi kanpainan Iruñeko errege Gartzia Enekoitz bera hil zela.

Aragoiko tropek okupatu zuten 1198-1200 kanpainan, Gaztelak eta Aragoik Nafarroa inbaditu zutenean erresuma konkistatzeko asmoz, baina Antso VII.a Nafarroakoak berak berreskuratu zuen, eta Nafarroan geratu zen beti.

Bere lehen alkaideen edo tenenteen artean, Oibar leinuko kideak daude, hiribilduaren sortzaileak, Nafarroako Erresuma sendotzen aktiboki parte hartu zutenak, belaunaldiz belaunaldi.

Nafarroako Gerra Zibilean beaumontarren eskuetan egon zen, eta, beraz, 1481ean setiatu zuten, eta 1488an gaztelua eta hiribildua erabat suntsitu zituzten.

XIX. mendearen hasieran, garai bateko gotorlekuaren aztarna batzuk geratzen ziren oraindik, eta 2008tik egindako indusketa arkeologikoek berretsi egin dute leku horretan zegoela, beti "el Cerco" bezala ezagutua izan dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]