Untzuetako gaztelua

Koordenatuak: 43°08′25″N 2°54′20″W / 43.14039563°N 2.90566183°W / 43.14039563; -2.90566183
Wikipedia, Entziklopedia askea
Untzuetako gaztelua
Untzuetako gazteluaren aztarnak.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaZeberio eta Orozko
Koordenatuak43°08′25″N 2°54′20″W / 43.14039563°N 2.90566183°W / 43.14039563; -2.90566183
Map
Historia eta erabilera
Suntsiketa XIV. mendea

Untzuetako gaztelua izen bereko mendiaren gailurrean (Zeberio eta Orozko, Bizkaia) dagoen gaztelua eta gune arkeologikoa da. Itsas mailatik 773 metro gorago kokatua, egun gazteluaren aztarnek baino ez diraute. XX. mendean, UHF antena bat eraikitzean, kalte handiak egin zizkioten inguruari.

Gaztelutik Malmasingo gotorlekua ikus zitekeen, biak defentsa lerro berean zeudelako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaren eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendean Bizkaiko Jaurerria Iruñeko Erresumaren zati bat izan zen eta Antso IV.a Nafarroakoak handikiekin liskarrak zituen. Nobleek eskubide eta erregalia ugari bereganatu ondoren, behin betiko edukitzea nahi zuten. Nafar zuzenbidea tenentzietan oinarritua zegoen, erregeak berak eman, aldatu eta kendu zituztenak. Gaztelar zuzenbideak, berriz, behin betiko bermatzen zituen eskubideak eta nobleek horren alde egiten zuten. Aztarnategian karbono-14 bidezko datazioa egin ondoren, XI. eta XII. mendeen artean eraiki zutela jakin zuten[1], edonola ere, ezezaguna da Antso IV.a erregeak edo Eneko Lopez Ezkerra Bizkaiko jauntxo matxinoak eraikia izatea. 1127an, Támarako itunean, Alfontso I.a Nafarroakoak eta Alfontso VII.a Gaztelakoak Bizkaia eta Araba nafarrarenak zirela aitortu arren, lurraldeak hainbat aldiz bandoz aldatu zuen, Haro leinuan behin betiko gaztelarren alde egin arte.

Ibarguen-Cachopin kronikaren arabera, Opamio kapitainak eraikiarazi zuen gaztelua 549an. 935ean, Abuminie Untzeta gazteluburu zen garaian, eskualdeko arerioek suntsitu egin omen zuten, baina hori guztia ezin izan da frogatu. Gainera, baliteke kondaira horiek Bizkaiko sendi nobleen mesedetarako asmatuak izatea[2]

Setioak eta suntsipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso X.a Gaztelakoak 1277an gotorlekua hartu zuen. Bertan zegoela, abuztuaren 12an hain zuzen ere, Lope Diaz II.a Harokoak Bermeoari emandako Logroñoko Forua berretsi zuen. 1288an, bere semea zen Antso IV.a Gaztelakoak gaztelua setiatu arren ezin zuen hartu[3].

1334an Alfontso XI.a Gaztelakoaren gudarosteen erasoaren aurka eutsi zuen eta baita Petri I.a Gaztelakoarena bi hilabetez 1351ko udan ere[1]. Azken setio honetan gaztelua erasotzeko katapultak erabili zituzten eta inguruetan dozenaka harri geratu ziren.

Azkenean, Gaztelako Gerra Zibilaren garaietan, Tello I.a Gaztelakoaren aurkako 1358ko kanpainan Petri I.ak gaztelua eraso zuen. Gerra bukatu zenean, Bizkaiko jaunak gaztelua suntsitzeko agindua eman zuen.

Eraikinaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotorlekuak 50 m.-ko luzera eta 20 m.-ko zabalera zituen[3]. 773 metroko altueran, tontor malkartsu batean zegoen, batzuetan %90ko aldapak ere dituena. Dorreak hiru solairu eta metro eta erdiko lodiera zuten hormak zituen. Beheko solairuan biltegia zuten, haraino astoz ala idiz eramandako hornigaiak biltzeko. Lehenengo solairura kanpoaldetik sartzeko zurezko eskailera zegoen (eraso bat izanez gero erraz kendu zitekeena). Teilatu lauko zuen eta dorrearen ondoan uharka[1]

Gazteluak bost eta hamabost arteko soldadu kopurua izan arren, 300 soldaduen erasoei ere aurka egin zien[1].

Mendiaren magaletan aurkitutako harrizko bolak, trabukotik botatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Peciña, M.; Gámez, L. A.. (2007-4-11). «Sitio al castillo de Untzueta» El Correo.[Betiko hautsitako esteka]
  2. Hiru.com. Untzueta. .
  3. a b Sagredo, Iñaki. (2009). Navarra, Castillos que defendieron el reino. III Iruñea: Pamiela, 230 or. ISBN 978-84-7681-536-6..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa