James Madison

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
James Madison
James Madison.jpg
Member of the United States House of Representatives from Virginia


Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganbarako kidea

1793ko martxoak 4 - 1797ko martxoak 4
← baliorik ez - John Dawson
Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkaria

1801eko maiatzak 2 - 1809ko martxoak 3
John Marshall - Robert Smith
4. Ameriketako Estatu Batuetako presidentea

1809ko martxoak 4 - 1817ko martxoak 4
Thomas Jefferson - James Monroe
Bizitza
Izen osoa James Madison, Jr.
Jaiotza Belle Grove1751ko martxoaren 16a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Montpelier1836ko ekainaren 28a (85 urte)
Hobiratze lekua Montpelier
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita James Madison, Sr.
Ezkontidea(k) Dorethea Payne Todd Madison  (1794ko irailak 15 -  1817ko martxoak 4)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Princetongo Unibertsitatea
(1769 - 1771)
Hizkuntzak ingelesa
latina
antzinako greziera
hebreera
Lanbidea
Lanbidea politikaria, idazlea, diplomazialaria, filosofoa, abokatua eta slaveholderra
Altuera 1,63 metro
Lantokia(k) Washington
Kidetza Amerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Antiquarian Society
Sinesmenak
Erlijioa Estatu Batuetako eliza episkopalianoa
Alderdi politikoa Democratic-Republican Party
James Madison Signature.png

James Madison (1751ko martxoaren 16a - 1836ko ekainaren 28a), Estatu Batuetako laugarren presidentea (1809 - 1817) izan zen. Konstituzioaren aitatzat jotzen da, agiriaren autore nagusia izan baitzen.

Konstituzioaren lehenengo 10 zuzenketen arduraduna izan zen (Bill of Rights). Izan ere, Madisonek uste zuen botereen arteko oreka beharrezkoa zela gehiengoak gizabanakoen eskubideak zapal ez zitzan. George Washingtonekin batera lan egin zuen gobernu federala eratzeko, baina Alderdi Federalista delakoaren ekimenei aurre egin zien. Azken hauek Estatu Batuetako Lehenengo Bankua banku zentralaren (pribatuaren) aldekoak ziren. Thomas Jeffersonen agindupean, Madison Napoleonengandik Louisiana erosteaz arduratu zen.

Haren presidentaldian, Alderdi Errepublikanoko kidea zela (Ingalaterrari gogor egitearen aldekoa), 1812ko gerra egin zuen Erresuma Batuaren kontra. Artean gerra irabazi gabe zegoela (1815eko hasiera), betoa jarri zion 1814an Estatu Batuetako Bigarren Bankua sortzeko Kongresuaren proposamenari. 1815erako, armada indartsua sortzearen alde agertu zen, eta proposatu zuen mugetan tarifa altuak ezartzea, gerra garaian irekitako lantegi berriak babesteko. Gerra ondoko testuinguru berrian, ez zuen galarazi oraingoan Estatu Batuetako Bigarren Bankua sortzea (1816), Kongresuak hala erabakita.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Madison Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.