Lando

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lando
Pope Lando.jpg
121. Aita santu

913 - 914
Anastasio III.a - Joan X.a
Bizitza
Jaiotza Sabina, ?
Heriotza Erroma914
Hobiratze lekua San Petri basilika
Lanbidea
Lanbidea klerikoa eta apaiz katolikoa
Lantokia(k) Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Influentziak Pornocracy
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Lando[1] (Sabina, ? - Erroma, 914) Eliza Katolikoko 121. aita santua izan zen 913 eta 914 bitartean.

Pornokrazia deritzon garaiko hirugarren aita santua, bere aurrekoa bezala, Landon Teofilakto I.a senatari erromatarraren, bere emazte Teodoraren eta bien alaba zen Maroziaren eraginez aukeratua izan zen, lau hilabetez, erromatar alde ezberdinak bakoitza bere hautagaia aita santu bihurtzeko borrokan aritu ondoren.

Sei hilabete baino gehixeago iraun zuen bere aitasantualdian ez dago garrantzizko gertakaririk. Gertatu zen gauzarik nabarmenenak Joan Tossignanokoa, Teodoraren babestua eta beranduago Joan X.a aita santua izango zena, Ravenako artzapezpiku bezala izendatu izana eta aita santuaren hutsezintasunaren aurkakoa zela izan ziren.

1978an Joan Paulo I.a aita santu bihurtu zen arte, ordura arte sekula erabili ez zen izen bat eraman zuen azkeneko aita santua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lando Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Anastasio III.a
Aita Santua
913-914
Ondorengoa
Joan X.a