Formoso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Formoso
Pope Formosus.jpg
Emblem of the Papacy SE.svg
111. Aita santu

891ko urriaren 10a - 896ko apirilaren 4a
Eztebe V.a - Bonifazio VI.a
Bizitza
JaiotzaErromac. 816
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma896ko apirilaren 4a (79/80 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Heriotza modua: pozoitzea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, klerikoa, apaiz katolikoa eta idazlea
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8822314 Edit the value on Wikidata

Formoso[1] (Ostia, c. 816 - † Erroma, 896ko apirilaren 4a) Eliza Katolikoaren 111. Aita Santua izan zen 891 eta 896 urteen bitartean.

Bere agintaldia istilutsua zen oso. Ageltrude enperatrizarekin etsaitu zen, haren seme Lamberto ez zuelako nahi izan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatu, eta Ageltruderen etsaiekin, karolingioekin, lerratu zen Arnulfo Karintiakoa izendatuz enperadore. Ageltrude eta Lamberto ihes egin behar izan zuten Erromatik ondorioz. Baina Arnulfo perlesiak jota geratu zen izendapenetik gutxira, eta aita santua bera ere garai bertsuan hil zen.

Orduan, Ageltrude itzuli zen Erromako politika kontrolatzera, eta ez bakarrik inposatu zuen aita santu berriaren izendapena, baizik eta agindu zuen Formosoren gorpua hilobitik ateratzeko, eta epaitzeko. Halaxe egin zen, Gorpuaren sinodoa esan izan zaion espektakulu bitxian.

Formosoren aurkako akusazioak egin ziren: egoitzak transmigratzea lege kanonikoak zionearen aurka, zin egite faltsua, eta apezpiku izatea benetan laikoa zenean. Epaiak Formoso erruduna zela ebatzi zuten. Gorpuari arropak kendu zizkioten eta eskubiko eskuko hiru hatz moztu zizkioten, bizirik zegoenean horiek erabili baitzituen bedeinkazioak emateko. Formalki, gainera, bere agintaldiko ordenazio eta agindu guztiak bertan behera geratu ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Paul Laurensen Formoso aita santua eta Eztebe VI.a margolana, 1870an egina. Formosoren hilotza epaitu zuteneko sinodoa da gaia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Formoso Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.